75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2022an

Aditzera ematen da 2022ko apirilaren 20tik maiatzaren 31ra izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2022 ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera bidaliko dira, eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko maiatzaren 31n zordunduko dira kontuan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2205259