75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Araua, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituena.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zizur Nagusiko Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituen araua.

Onetsitako araua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2204853