75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Bake epailearen kargua hutsik

Udalak bake epaile titularraren kargua hutsik dagoela iragarri du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren (“Estatuko Aldizkari Ofizialean”, uztailaren 2an) 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren (“Estatuko Aldizkari Ofizialean”, 1995/7/13an) 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarriarekin bat ere.

Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainola izatea, adinez nagusia eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek Untzitibarko Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabost egun balioduneko epean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea hala eskatu dutenen artean, legezko baldintzak bete ondoan.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, prozedura honen baldintza berei loturik.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Untzitin, 2022ko martxoaren 15ean.–Kudeaketa Batzordeko Burua, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2205018