75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Untzitibarko Udalak, 2022ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki du espediente bat irekitzea, Udalaren laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko, 2022-2030 aldirako. Horretarako hamabost eguneko epea emanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesa dutenek aurkez ditzaten adjudikazio eskaerak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzitin, 2022ko martxoaren 15ean.–Kudeaketa batzordeko burua, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2205017