75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Garesko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko lurrak: legez eratutako beste ehiza barruti batzuetan sartu gabeko udal-mugarteko lursailak.

Garesen, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2205014