75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Tituluak, ohore sariak eta goresmen sariak emateko erregelamendua. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Petilla Aragoiko Udalaren Tituluak, ohore sariak eta goresmen sariak emateko erregelamendua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatu erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Petilla Aragoin, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2204882