75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal hilerria arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Petilla Aragoin, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2204880