75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Ordenantza, aurrekontu parte-hartzaileak arautzen dituena. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aurrekontu parte-hartzaileak arautzen dituen udal ordenantza, 375/2022 administrazio espedientean ageri denarekin bat etorriz.

Espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunean, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta ordenantzaren eduki osoa emanen da argitara.

Martzillan, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2204878