75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

32/2022 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, honako hauen deialdia egiten duena 2022ko kanpainarako: Eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin. DDBN identifikazioa: 615194

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen du zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan, eta, orobat, erregelamendu horrek indargabetzen ditu Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 639/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan. Gainera, aldatzen du erregelamendu horren X. eranskina. Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/1155 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu zuen 639/2014 Erregelamendu Delegatua.

Batzordearen 2014ko ekainaren 16ko 641/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ematen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez ezartzen baita zer arau diren aplikatzekoak nekazariei egiten zaizkien zuzeneko ordainketetan, hain zuzen ere Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideen ondorioz egiten diren ordainketetan.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduak ezartzen ditu Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipena, eta indargabetzen Kontseiluaren 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osotzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta ordainketa zuzenei, landa garapeneko laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboak. Batzordearen 2016ko maiatzaren 4ko 2016/1393 (EB) Erregelamendu Delegatuak 640/2014 (EB) Erregelamendua aldatu zuen.

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, landa garapeneko neurriei dagokienez eta baldintzazkotasunari dagokionez.

2018ko maiatzaren 18ko 2018/746 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua, honako hauek aldatzeari dagokionez: eskaera bakarra, ordainketa eskaerak eta kontrolak. Erregelamendu horrek bidea ematen du kontrolak eremuen monitorizazioaren bidez egiteko, Copernicusen Sentinel sateliteek eta antzekoek ematen dituzten datuen bidez. 2021. urtean Nafarroako udalerri guztietan kontrolatuko dira zuzeneko laguntzak monitorizazioaren bidez.

Batzordearen 2019ko urriaren 28ko 2019/1804 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatu zuen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua honako arlo hauetan: laguntza edo ordainketa eskaeren aldaketak; kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuaren kontrolak; eta kontrol sistema, baldintzazkotasunari dagokionez.

Batzordearen 2021eko martxoaren 26ko 2021/540 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatzen du 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua honako arlo hauetan: jakinarazteko betebehar batzuk; tokian berean kontrolatzea aziendarentzako laguntza-eskaerak eta animaliekin lotutako laguntza neurrien arloko ordainketa-eskaerak; eta eskaera bakarra, laguntza-eskaerak edo ordainketa-eskaerak aurkeztea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak arautzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzak, eta indargabetzen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua.

Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuak osotzen du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamendua, zeinak xede baitu LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntza.

Batzordearen 2015eko apirilaren 27ko 2015/791 (EB) Erregelamendu Delegatuak aldatu zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren I. eranskina (Landa Garapenerako Europako Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntzari buruzkoa).

Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduak xedapenak ezartzen ditu aplika dadin Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua, zeinak hizpide baitu LGENF-Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezko landa garapenerako laguntza.

Kontseiluaren 2013ko abenduaren 2ko 1311/2013 Erregelamenduak (EB, EURATOM) ezartzen du 2014-2020 eperako Urte Anitzeko Finantza Esparrua.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko abenduaren 13ko 2017/2393 (EB) Erregelamenduak aldatu zituen 1305/2013, 1306/2013, 1307/2013, 1308/2013 eta 652/2014 (EB) Erregelamenduak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko (EB) 2020/2220 Erregelamendua, zeinaren bidez, alde batetik, zenbait xedapen iragankor ezartzen baitira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan, eta, bestetik, aldatu baitziren 1305/2013, 1306/2013 eta 1307/2013 (EB) Erregelamenduak, baliabideei eta 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeari dagokienez, eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, baliabideei eta laguntza hori 2021. eta 2022. urteetan banatzeari dagokionez.

Batzordearen 2021eko martxoaren 26ko 2021/540 (EB) Exekuzio Erregelamenduak aldatu zuen 809/2014 (EB) Exekuzio Erregelamendua honako arlo hauetan: jakinarazteko betebehar batzuk; tokian berean kontrolatzea aziendarentzako laguntza-eskaerak eta animaliekin lotutako laguntza neurrien arloko ordainketa-eskaerak; eta eskaera bakarra, laguntza-eskaerak edo ordainketa-eskaerak aurkeztea.

Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuak ezartzen du nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

Abenduaren 19ko 1076/2014 Errege Dekretuak ezartzen du Nekazaritza Politika Erkidearen oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipena.

Abenduaren 19ko 1077/2014 Errege Dekretuak arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoaren sistema.

Abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuak ezartzen du zer baldintzazkotasun arau bete behar dituzten onuradunek, honako hauek jasotzeko: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko prima jakin batzuk edo zuzeneko ordainketak.

Abenduaren 30eko 745/2016 Errege Dekretuak eta azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuak aldatu zituzten abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 26ko 27/2018 Errege Dekretuak 1075/2014 Errege Dekretua aldatu zuen.

Azaroaren 8ko 1378/2018 Errege Dekretuak 1075/2014, 1076/2014 eta 1078/2014 Errege Dekretuak aldatu zituen.

Urriaren 31ko 628/2019 Errege Dekretuak aldatu zituen abenduaren 19ko 1075/2014 eta 1076/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak.

Urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuak arautzen ditu Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.

Urtarrilaren 26ko 41/2021 Errege Dekretuak berariazko xedapenak ezartzen ditu abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak, 2021. eta 2022. urteetan aplikatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 110/2015 Foru Aginduaren bidez ezartzen da zer baldintzabete behar dituzten honako laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek: mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko zenbait programaren ondoriozko ordainketak, landa garapenerako urteko primak, edo zuzeneko ordainketak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 10ean emandako 90/2015 Foru Aginduaren bidez, arautzen du nekazaritzako lurzatien informazio geografikoko sistema (SIGPAC), eta hura Nafarroan kudeatzeko arauak ezarri ziren.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak martxoaren 20an emandako 111/2015 Foru Aginduaren bidez arautzen da Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta ezartzen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategien kalifikaziorako irizpideak.

Martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarena (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 8ko 159/2017 Foru Aginduaren IX. Eranskinak oinarriak ezartzen ditu arautu daitezen natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzak. Landa garapeneko 2014-2020 Programaren barnekoak dira laguntza horiek.

Foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ematen dira oinarri arautzaileak araubide orokorra ezar dadin Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, 2021eko kanpainan; laguntza hori sarturik dago Nafarroako Landa Garapenerako Programan, 2014-2020 aldirako.

Nafarroako Gobernuak 2021eko azaroaren 17an hartutako Erabakiaren bitartez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari 2023ko ekitaldiari dagokion urte anitzeko gastu konpromisoa hartzeko. Konpromiso hori dagokie Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barneko 10., 11. eta 13. neurriei eta azukre-erremolatxaren laborantzari.

Foru agindu honen VI. eta VII. eranskinetan ematen dira oinarri arautzaileak naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenei dagozkien kalte-ordainetarako.

Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleei natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko ematen zaizkien laguntzen araubidea erregulatzeko, batetik, nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2014tik 2020ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren zuzentarauen 1.1.7 atala bete behar da (2014/C 204/01), non aurreikusten baita iraupena 2020ko abenduaren 31ra artekoa izanen dela, eta bestalde, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 7ko 428/2016 Foru Agindua bete behar da.

Nolanahi ere, gaur egun, natura mugapenak dituzten eskualdeetan patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzaren indarraldiari dagokionez, kontuan hartu behar da, lehenik eta behin, 737. puntua aldatu dela laguntzen araubide honen aplikazio-aldian, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu baita, 2020ko abenduaren 8ko EBAOn argitaratu zen Batzordearen C 424/30 Komunikazioaren arabera (haren bidez, Europar Batasunak nekazaritza eta baso sektoreetako eta landa eremuko estatu-laguntzei 2014tik 2020ra aplikatu beharreko jarraibideak aldatzen dira aplikazio-aldiari dagokionez, alde batetik; eta beste alde batetik, denbora-egokitzapenak sartzen dira, COVID-19aren pandemiaren inpaktua kontuan hartzeko).

Foru agindu honek, bere VIII. eranskinean, oinarri arautzaileak ezartzen ditu azukre-erremolatxaren laboreentzako “de minimis” araubideko laguntzak emateko, eta 2022. urterako laguntza deialdia ere onesten du.

Abeltzaintza, Nekazaritza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 29/2007 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zuen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzaturiko laguntzak kudeatzeko, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak, otsailaren 8ko 30/2007 Foru Aginduaren bidez, prozedura ezarri zuen Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsarekin batera finantzatutako landa garapenerako laguntzak tramitatzeko.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 30eko 59/2019 Foru Aginduaren bidez, oinarriak onetsi ziren deialdia egin zedin eta hautatu zitezen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren konturako laguntzen tratamenduan parte hartuko duten entitate laguntzaileak.

Arestian aipatutako araudiaren bidez, arauak garatzen dira erregula daitezen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatzen dituen laguntza zuzenak eta Landa Garapeneko Programan sartutakoak, batera finantzatzen dituztenak autonomia erkidegoek eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak, 2022ko kanpainarako, hala laguntzak emateari nola urteko ordainketari dagokienez.

Hala xedatzen baitu, 13. artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek noiznahi bereganatzen ahalko dute beren menpeko administrazio organo batek ebatzi beharreko gai baten gaineko ardura, menpeko organo horrek berez edo eskuordetze bidez ebatzi behar duenean gai bat. Horrenbestez, beharrezkoa da nire gain hartzea deialdi honen eskumena, Departamentu honetako hiru zuzendaritza nagusiri eragiten baitie.

Horrenbestez, aginduzko txostenak ikusirik eta Kontu-hartzailetzaren oniritzia izanik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Nire gain hartzea foru agindu honetan sartzen diren deialdiak onesteko eskumena, eta foru agindu hau onesteko prozedurari jarraipena ematea.

2. Deialdia eta oinarriak onestea 2022ko kanpainan “Eskaera bakarra” aurkezteko. Hartan, foru agindu honen 1. 3) oinarriko zerrendan agertzen diren laguntzak eskatzen dira.

3. Deialdia onestea urteko jakinarazpena egiteko, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzearen ondorioetarako eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzearen ondorioetarako.

4. Deialdia onestea eskaerak aurkez daitezen 2022ko kanpainan Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari aldaketak egiteko.

5. Deialdia onestea 2022ko kanpainan Erreserba Nazionalari oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerak egiteko eta 2022ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikaziorako.

Seigarrena. Naturak mugatutako Nafarroako eskualdeetarako konpentsazio laguntzaren oinarriak onestea, IV. eta V. eranskinen arabera, eta 8.100.000 euroko gastua baimentzea 2022rako “Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntzak” izeneko 2022rako deialdiari erantzuteko, “Konpentsazio ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 71200G/710001/4700/414208 partidaren kargura edo 2023ko Gastuen Aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kontura.

7. Oinarriak onestea naturagune babestuetan ingurumen mugapenengatik konpentsazioko laguntza emateko, VI. eta VII. eranskinen arabera, eta 70.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2022ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Toki entitateentzako kalte-ordainak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4609 456300 partidaren kargura, “Naturagune babestuetako mugapenengatiko konpentsazioko ordainketaren” izeneko 2022ko laguntzen deialdirako.

8. 140.000 euroko urteko gastua baimentzea, 2022ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Hazitarako patata ekoizpenaren sustapena” izeneko 710000 71200 4701 412102 partidaren kargura, patata hazi ziurtatuaren ekoizleentzako 2022ko laguntzen deialdirako, natura mugapenak dituzten eskualdeetan nekazaritza jarduera horri eusteko.

9. 2.800.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Ekoizpen ekologikorako neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71200 4700 414205 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako ekoizpen ekologikorako laguntzen deialdiari aurre egiteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

10. 300.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4700 456302 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Nekazaritzako estepa habitatak hobetzeko laguntza” eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

11. 140.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4700 456302 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Nekazaritzako estepa habitatak basoiloentzako eta basoilo txikientzat hobetzeko laguntza” eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

12. 50.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako eta ingurumeneko neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740003 74300 4700 456302 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarriko laguntza” eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

13. 55.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako, ingurumen eta klimaren neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71200 4700 414206 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntza” eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

14. 1.865.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako, ingurumen eta klimaren neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71200 4700 414206 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Abeltzaintzako sistema jasangarriak, animaliak larratuz eta sistema estentsiboa zabalduz” laguntza eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

15. 590.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako, ingurumen eta klimaren neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71200 4700 414206 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko” laguntza eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

16. 590.000 euroko urteko gastua baimentzea, “Nekazaritzako, ingurumen eta klimaren neurriak. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710001 71200 4700 414206 partidaren kargura edo 2023ko eta 2024ko ekitaldietako gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako “Galzorian dauden tokiko arrazak zaintzeko” laguntza eskatzen duten ekoizleei erantzuteko, betiere horretarako kreditu aski eta egokia baldin badago.

17. Oinarriak onestea azukre-erremolatxaren laboreentzako laguntza emateko, VIII. eranskinaren arabera, eta 200.000 euroko gastua baimentzea “De minimis laguntzak azukre-erremolatxarako” izeneko 710000 71200 4700 412103 partidaren kargura edo 2023ko eta ekitaldiko gastuen aurrekontuan sortzen den partida baliokidearen kargura, azukre-erremolatxaren ekoizleentzako 2022ko laguntzen deialdirako, nekazaritza jarduera horri eusteko.

18. Dirulaguntzen deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

19. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 11n.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

2022KO KANPAINARAKO ESKAERA BAKARRAREN OINARRIAK

I. TITULUA

Xedapen komunak

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

1. Foru agindu honen xedea deialdia egitea da, Nafarroako Foru Komunitatean eta 2022ko kanpainari begira, honako hauek aurkezteko:

1) Urteko deklarazioa, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskripzioa egiteko, 9/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarri bezala, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzeko.

2) Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sisteman (SIGPAC) aldaketak egiteko eskaera, 90/2015 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarri bezala.

3) Laguntzen eskaera bakarra, 1075/2014 Errege Dekretuaren I. kapituluko VI. tituluan ezarritakoa. Hartan, honako hauek sartzen dira:

a) Ordainketa zuzenak, laguntza bananduengatik:

I.–Ordainketa bakarreko araubidea.

II.–Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa.

III.–Nekazari gazteentzako ordainketa.

IV.–Nekazari txikien araubidea berrestea.

V.–Nekazari txikien araubideari uko egitea.

b) Ordainketa zuzenak, nekazariei loturiko laguntzengatik:

I.–Arrozaren laborantzari loturiko laguntza.

II.–Labore proteikoei loturiko laguntza.

III.–Fruitu oskoldunei eta algarrobo-lekei loturiko laguntza.

IV.–Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza.

V.–Azukre-erremolatxari loturiko laguntza.

VI.–Industriarako tomateari loturiko laguntza.

VII.–Kotoiaren laborantzarako ordainketa berariazkoa.

c) Ordainketa zuzenak, abeltzainei loturiko laguntzengatik:

I.–Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

II.–Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

III.–Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

IV.–Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

V.–Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza.

VI.–Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

VII.–Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

VIII.–Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak aktibatzeko hektarea onargarririk ez badute.

d) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako jasotzen dituen laguntzak:

I.–Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

II.–Nekazaritza ekologikorako laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

III.–Hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

IV.–Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

V.–Galzorian dauden tokiko arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

VI.–Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

VII.–Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

VIII.–Estepako nekazaritza habitata basoiloentzat eta basoilo txikientzat hobetzeko laguntzak.

  • Urteko ordainketarako eskaera 2018-2022 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.
  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

IX.–Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

  • Urteko ordainketarako eskaera 2019-2023 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.
  • Urteko ordainketarako eskaera 2020-2024 kanpainetarako laguntza duten titularrentzat.

X.–Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza.

  • 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesio eskaera eta laguntza eskatzen duten titularrentzako urteko ordainketa.

XI.–Naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsaziorako laguntza. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

XII.–Landa garapenerako laguntzak lortzeko eskaera, beste autonomia erkidego batzuetan onetsitako programen esparruan.

XIII.–Landa garapenerako 2000-2006 eta 2007-2013 programen esparruan alorrak basotzeko araubidean emandako laguntzen onuradunen errentaren galerarako laguntzak.

e) Patataren hazi ziurtatuaren ekoizleentzako laguntzak, naturaren aldetik mugak dituzten eremuetan nekazaritzako jarduera horri eusteko. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

f) Azukre-erremolatxaren laborantzarako “de minimis” araubideko laguntza. Ordainketarako eskaera eta urteko ordainketa.

4) Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera erreserba nazionalari, 2022ko kanpaina.

5) Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasunean aldaketak egiteko eskaera, 2022ko kanpaina.

2. Beste alde batetik, Estatuko eta Batasuneko legeriaren arau osagarriak ezartzen dira, eskaera bakarrean sarturiko laguntzen gainean.

2. oinarria.–Agintaritza eskuduna.

1. Oinarrizko ordainketarako eskubideekin loturiko tramiteak eta Nafarroako Foru Komunitatean laguntzak eskaerak aurkezteko eta kudeatzeko agintari eskuduna Nekazaritza Zerbitzua da, salbu 1. oinarriko 1.3. puntuko d) XIII epigraferako, kasu horretan Basoen eta Ehizaren Zerbitzua izanen baita agintari eskuduna.

2. Nafarroako Foru Komunitatean aurkeztutako SIGPACen aldaketa eskaerei dagokienez, agintaritza eskuduna Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua da.

3. Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko urteko deklarazioari dagokienez, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioaren eguneratzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean aurkezten direnen gaineko agintari eskuduna Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua da.

3. oinarria.–Urteko jakinarazpena, inskribatzeko Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean eta eguneratzeko Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa.

1. Eskaera bakarra aurkezten duten titularrak salbuetsirik egonen dira Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean beren ustiategiari buruzko argibideak eman beharretik. Horretarako, eskaera bakarra jakinerazpentzat hartuko da erregistro horretan inskribatzeko, eta erabiliko da Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroko informazioa eguneratzeko.

2. Ustiategi bateko titularrek eskaera bakarra aurkezten ez badute, urteko jakinarazpena egin beharko dute Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko, 6. oinarrian adierazten den moduan eta tokian. Modu telematikoan ere aurkezten ahalko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoen bidez. Jakinarazpenerako azken eguna 2022ko irailaren 30a izanen da.

3. Eskaera bakarra aurkezteko epea iragan ondoren eratutako ustiategiak eta data horren ondoko lurzati aldaketak zuzenean jakinarazi beharko zaizkio Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari.

4. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 20ko 111/2015 Foru Aginduak arautu zuen Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorraren eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroaren arteko koordinazioa, eta irizpideak ezarri zituen kalifika daitezen Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategiak. Foru agindu haren 3. artikuluak aipatzen duen nahitaezko dokumentazioa aurkeztuko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, edo Administrazio Publikoen prozedura erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan.

5. Laguntzak kudeatzen dituen organoak kontsultatuko du Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan sarturiko informazioa, egiaztatu dadin lurzatiak daudela laguntzak eskatzen dituen nekazariaren eskura1075/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan adierazten duen egunean.

4. oinarria.–SIGPACa aldatzeko eskaera.

1. Nekazariek egiaztatu beharko dute zuzena dela SIGPACen dagoen informazioa, beren nekazaritzako lurzatiak osatzen dituzten esparruei buruzkoa, eta, zehazki, zuzenak direla esparru horiei esleitu zaizkien mugaketa grafikoa eta erabilera eta larreen onargarritasun koefizientea. Orobat, ziurtatu behar dute beren esparruetan ez dagoela hautatu ezin den elementurik; bereziki, bideak eta eraikinak.

2. SIGPACen jasotako informazioa bat heldu ez bada lurraren errealitatearekin, eskatzaileak, martxoaren 10eko 90/2015 Foru Aginduari jarraituz, aurkeztu beharko ditu erabilerari, mugaketari, larreen onargarritasun koefizienteari edo SIGPACeko edukiaren beste edozein informaziori dagozkien alegazioak edo haiek aldatzeko eskaerak, ukituta dagoen esparru bakoitzerako.

3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, horretarako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin dagokion lankidetza-hitzarmena izenpetu duten erakunde laguntzaileen bidez. Eskatzaileak berak zuzenean aurkezten ahalko ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz (Nafarroako Gobernuaren web orrian eskuragarri dagoen aplikazioaren bidez), edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren alorreko bulegoen sarearen bidez, edo aipatu departamentuan bertan.

4. Eskaera bakarrean aurkeztutako laguntzak onartzean aldaketarako eskaera kontuan hartua izateko, 6. oinarrian ezarritako moduan eta 8. oinarriko 3. atalean adierazten den epean aurkeztu beharko dira.

Aurretiazko kontrolen edo monitorizazio bidezko kontrolaren emaitzak direla eta, SIGPACen aldaketa eskatu behar duten nekazariek eskaera bakarraren aldaketak aurkezteko epeetan egin dezakete, kontrol horiei erantzuteko, 8. oinarriko 4. eta 5. ataletan adierazi bezala, hurrenez hurren.

Nekazari batek bere eskaera bakarra aldatzen badu monitorizazio bidezko kontrolen edo aurretiazko kontrolen emaitzei erantzuteko, SIGPACen informazioa ofizioz eguneratuko da beharrezkoa bada koherentzia mantentzeko SIGPACen, eskaera bakarrean dagoen informazio berriaren eta kontrol horien emaitzaren artean.

5. Irailaren 1etik abenduaren 31ra aurkezten diren eskaerek, (hots, 90/2015 Foru Aginduan aipatzen den bigarren epean aurkezten direnek), hurrengo urteko laguntzetarako izanen dituzte ondorioak.

6. Eskatzaileek baimena emanen diote SIGPACen aldaketak egiteko eskaera aurkezten duen pertsonari, horrek haien izenean sina dezan digitalki, baldin eskatzaileak berak sinatzen ez badu. Baimentzeko agiriaren kopia digitala sartu beharko da eskaerari atxikitako agiri gisa.

II. TITULUA

Eskaera bakarra

5. oinarria.–Eskaera bakarraren titularra.

1. Nafarroako Foru Komunitatean eskaera bakarra aurkezten ahalko dute gehienbat Nafarroako Foru Komunitatean kokaturik dauden ustiategien titularrek, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean eremurik ez baina abelburu gehienak bertan dituzten ustiategien titularrek ere.

2. Eskaera bakarraren barnean sartzen dira foru agindu honetan 2022ko kanpainarako deitutako laguntza eta ordainketa guztien eskaerak.

3. Landa garapenerako laguntzen eskaerak, baldin beste autonomia erkidego batzuetan dauden eremuak izanik ere Nafarroako Foru Komunitatean aurkezten badira, eta alderantziz, beste erkidego batzuekiko truke egiteko prozeduran sartuko dira, eremua non dagoen, autonomia erkidego horrexetan tramita daitezen.

6. oinarria.–Eskaera bakarra eta haren aldaketak non aurkeztu.

1. Eskaera bakarra eta haren aldaketak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin horrexetarako lankidetza hitzarmena izenpetu duten erakunde laguntzaileetan. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahal ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eskuragarri dagoen “Laguntzak Kudeatzeko Sistema” (SGA) aplikazioaren bidez.

Eskaerei eta haren aldaketei foru agindu honen eranskinetan adierazten den “aurkeztu beharreko dokumentazioa” gehituko zaie.

2. Erakunde laguntzaileak eskatzailearen baimena eduki behar du entitateko kudeatzaileak haren izenean sina ditzan, digitalki, eskaera bakarra; haien aldaketak, moldaketak eta alegazioak; Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskaera eta SIGPACi alegazioak aurkezteko agiria. Halaber, baimena eduki behar du Administrazioaren aldetik informazioa jasotzeko. Baimentzeko agiriaren kopia digitala igorri beharko da Eskaera Bakarrari atxikitako agiri gisa.

3. Eskaera bakarraren aldaketak, bai eta moldaketak eta alegazioak ere, aurretiazko kontrolen eta monitorizazio kontrolen jakinarazpenen ondoriozkoak, ahal dela aurkeztuko dira “Herritarren Ataria” (SGA) aplikazioa erabiliz.

7. oinarria.–Ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak eta abeltzaintzako unitate guztiak aitortzea.

1. Eskaera bakarrean ustiategiko nekazaritzako lurzati guztiak deklaratuko dira, laguntza araubide bakar batean sartzen ez direnak barne. Ustiategiko lurzati batzuk deklaratu ez direla atzemanez gero, 1075/2014 Errege Dekretuaren 102.3. artikuluan aurreikusitako zehapenak aplikatuko dira.

2. Titular baten eskaera bakarraren deklarazioan sartutako lurzatiak ezin izanen dira egon beste nekazari baten deklarazioan Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzeari dagokionez, salbu eta labore edo aprobetxamendu desberdinak direlarik.

3. Eskaeran abeltzaintzako ustiapen unitate guztiak deklaratu beharko dira, Nafarroatik kanpokoak barne.

8. oinarria.–Eskaera bakarra, eskaera bakarraren aldaketak eta aurretiazko kontrolei eta monitorizazio kontrolei moldaketak eta alegazioak aurkezteko epea.

1. Eskaera bakarra aurkezteko epea 2014ko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 95. artikuluan ezarritakoa izanen da. Errege dekretu horrek ezarri zuen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta bestelako laguntza araubide batzuen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

2. Eskaera bakarraren eta haren aldaketen edukiaren eta aurkezpen dataren ondorioetarako, azken igorpen telematikoa soilik hartuko da kontuan.

3. Behin eskaera bakarrerako aurkezpen epea bukaturik, nekazariek, 2014ko abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritako epean, aukera izanen dute zuzeneko ordainketa araubide berriak edo landa garapeneko neurri berriak sartzeko edo lehengoak aldatzeko, banakako lurzatiak edo banakako ordainketa eskubideak gehitzeko, baldin eta dena delako laguntza araubidean ezarritako baldintzak betetzen badira. Aurkeztu beharreko frogagiri edo kontratuetan eragina baldin badute aldaketa horiek, baimendurik egonen da horiek ere aldatzea.

4. Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 809/2014 (EB) Erregelamenduan (Batzordearen 2021eko martxoaren 26ko 2021/540 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bidez aldatua), 11.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, aurretiazko kontrolak egin eta titularrei horietan atzemandako gorabeherak jakinaraziko zaizkie. Titularrak ordainketa eskaera egokitzen ahalko du abuztuaren 31 baino lehen, jakinarazitako gorabeherak zuzentzeko edo deklaratutakoa justifikatzen duen dokumentazioa aurkezteko.

Nolanahi ere, jakinarazpen horiek nekazariak egokitzapenak egiteko epemuga baino 9 egun lehenago igorriko ditu Administrazioak.

5. 2022ko kanpainan monitorizazio bidez kontrolatzen diren eskatzaileek ordainketa eskaera egokitzen ahalko dute abuztuaren 31ra bitarte, 20.2 oinarrian ezarritako baldintzekin.

9. oinarria.–Epez kanpo aurkeztea.

1. Ezarritako epea bukatu eta hurrengo 25 egun natural iragan arte onartuko dira laguntza eskaerak. Kasu horretan, data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko, %1 murriztuko dira zenbatekoak. Erreserba nazionalari egindako oinarrizko ordainketarako eskubide eskaerei dagokienez, murrizketak %3koak izanen dira data hori gainditzen den egun baliodun bakoitzeko.

2. Atzerapena 25 egun naturaletik gorakoa bada, eskaera ez da onartuko.

3. Ezinbesteko kasuetan eta salbuespenezko egoeretan ez da murrizketarik aplikatuko.

10. oinarria.–Nekazaritzako lurzatien identifikazioa.

1. Eskatzaile guztiek nahitaez eman beharko dituzte ustiapeneko nekazaritza lurzatien identifikazioa eta kokapen grafikoa.

2. Titular berak deklaratutako eta labore mota bereko esparru mugakide guztiek nekazaritzako lurzati bat osatzen dute, eta denak lurzatiaren ordenako zenbaki berarekin deklaratu behar dira Eskaera bakarrean.

3. 2022ko kanpainan indarra duen SIGPACeko lurzati edo esparruaren erreferentziaren bidez identifikatuko dira, egoera hauetan daudenak izan ezik:

a) Lurzatiak biltzeko prozesuen mende dauden lurzatiak, baldin jada tokian bertan lurretan mugatu badira, 2022ko kanpainarako SIGPACen agertzen den ez bezalako identifikazio batekin, adieraziko dira 70 gehituz kasuan kasuko lurzatiak biltzearen poligonoaren zenbakiari. Lurzatiaren zenbakia lurzatiak biltzean ezarritako zenbaki bera izanen da. Identifikazio horrekin bat deklaratuko dira honako udalerri hauetako lurzatiak biltzeko prozesuetan dauden eremuak: Galipentzu, Arga 5-XXII sektorea (Funes) eta Ega 3-XXVI sektorea (Sesma, Lodosa eta Cárcar), Arga 4-XXII sektorea (Azkoien) eta Rocaforte.

b) Bazka aprobetxamendu bateratuko eremuak, esleitu dituztenak herri-lurrak kudeatzen dituzten entitateek, honela identifikatuko dira: 990 zenbakidun poligonoa, bost digituko lurzatia eta esparrua, 99rekin hasita, eta toki entitateak eskaera bakarraren titularrari esleitutako eremuarekin bat.

11. oinarria.–Lugorriak eta larreak onartzea.

1. Elementu elkorrak dituzten eremuei –hala nola landaretzarik gabeko eremuak edo arroken azaleramenduak, malda handiak edo landare multzo barneraezinak– larreen onargarritasun koefizientea (CAP) esleitzen die Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikorako Sistemak (SIGPAC).

2. Azkeneko 5 kanpainetan deklaratu ez diren larreetako lurzatiei zeroko LOK bat esleitu zaie, eta eskatzaileak bere ustez dagokion koefizientea deklaratu beharko du. Alegazioa aurkeztu beharko dio SIGPACi, nahitaez. Orientazio moduan, lurzati guztiek daukate LOK automatiko bat, SIGPACen webgunean adierazten dena. Alegazioa onartzen ez bada, behar baino azalera gehiago deklaratzeagatiko intzidentzia bat egonen da.

3. Nekazariak SIGPACen erregistratutakoa baino LOK handiagoa deklaratzen duen kasuetan, dagokion alegazioa aurkeztu beharko dio SIGPACi, nahitaez, eta alegazioa onartzen ez bada, behar baino azalera gehiago deklaratzeagatiko intzidentzia bat egonen da. Nekazariak deklaratzen duen LOK hori SIGPACen erregistratua baino txikiagoa bada, baliozkotzat jotzen den azalera izanen da deklaratutako koefizienteari dagokiona. Nekazariak alegazio bat aurkeztu beharko dio SIGPACi, baldin uste bada erregistratutako koefizientearen murriztapena behin betikoa izan behar dela.

4. Larreen esparruetan, laguntzak zein azalera garbitarako eskatzen den jakiteko, kalkulu hau eginen da: deklaratutako azalera gordina bider esparruko LOK deklaratua. Bazka aprobetxamendu bateratuko azalerei dagozkien esparruetan, zeinak 12. eta 13. oinarrietan aipatu baitira, herri-lurra kudeatzen duen entitateak esleitutako azalera garbia deklaratuko da bakarrik.

5. Bazter uzteko arrisku handiko egoera izateagatik, alor lurzatien edo esparruen azalerak ez dira onargarritzat hartuko baldin behin eta berriz lugorri deklaratu badira, bost urtez jarraian baino luzeago, edo baldin aldi horretan mantentze-jardueretako bat izan badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. eranskinean sartzen direnetako bat, salbu eskatzaileak frogatzen ahal badu lurzati horietan nekazaritza lanak egiten ari dela, alegazio bat aurkeztuz Nekazaritzako Lurzatien Informazio Geografikoko Sistemari, eta honek onartzen badu.

6. Ez dira onartuko abere eskortak dauden eremuak, ezta abere horiek ibiltzeko baliatzen diren lurzati mugakideak ere.

7. Esparru bat hiru urtean edo gehiagoan jarraian lugorri deklaratu bada, arrisku-egoeratzat hartuko da lekuan bertan kontrolak egitearen ondorioetarako.

8. Ingurumeneko arrazoiak direla eta, ezartzen da bi urtetik behin egin daitezkeela 1075/2014 Errege Dekretuaren IV A) eranskinean jasotako alor lurzatietako mantentze-lanak.

12. oinarria.–Bazka aprobetxamendu bateratuko eremuak deklaratzea.

1. Bazka aprobetxamendu bateratua duten herri-lurren titular diren toki entitateek herriko bazka-lurretako (kasuko udalaren 990. poligono gisa identifikaturiko lurzatia) larre eremuak esleitzen ahalko dizkiete egiazki azienda larratzen duten abeltzainei. Esleipenak azalera erabilgarriari buruzkoak izanen dira, larreen onargarritasun koefizientea aplikatu ondoan.

2. Azienda batera larratzen duten abeltzainak gutxienez bi direnean eta zein eremu erabiltzen duten bereizten ez denean bakarrik esleituko dute toki entitateek herriko bazka-lurretako lurzatia (“990. poligono” gisa identifikatua). Erabiltzen duten larratze eremua bereizten denean, edo abeltzain bakar batek erabiltzen badu herri-lurra, katastroko identifikazioa erabiliko da bazka-eremua esleitzeko; hau da, esleipen hartzaileek, eskaera bakarrean, deklaratu beharko dituzte azienda bazkatzeko erabiltzen dituzten herri-lurretako SIGPAC esparru guztiak.

3. Herriko bazka-lurretako lurzatiak kudeatzen dituzten toki entitateek “Laguntzak Kudeatzeko Sistema” (SGA) aplikazio informatikoaren bidez eginen dute herri-lurraren deklarazio grafikoa, barnean direla herri bazka-lurrak osatzen dituzten SIGPAC esparruak, zehaztu daitezen haien muga grafikoak, azalera garbi osoa, eta esleipen hartzaileak nor diren eta bakoitzari zer azalera garbi esleitu zaion.

13. oinarria.–Urbasa eta Andia mendietako aprobetxamendu bateratuko bazka-eremua.

1. Etekinetarako Laguntzen Atalari dagokio Urbasa eta Andia mendilerroen herri bazka-lurren deklarazio grafikoa egitea.

2. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak ezarritako prozeduraren arabera esleitutako aprobetxamendu bateratuko bazka-eremua deklaratuko da abeltzain bakoitzaren eskaera bakarrean, honela identifikaturik: probintzia, 31; udalerria, 694; poligonoa, 990; lurzatia, 99000, eta esparrua, 99001.

3. Egiaztatuko da deklarazio egileak nekazaritzan jardun duela esleitutako lur eremuan; bestela, edo Ingurune Naturalaren Zerbitzuak jakinarazten badu titularraren aziendak ez direla bazkatu esleitutako lurretan, larre horietan nekazaritza jarduera bete ez dela joko da.

14. oinarria.–Laborantza lurretako eta larreetako nekazaritza jarduera.

1. Berezko landare espezie bat biltzeak ez du baliorik izanen nekazaritza jarduera gisa, laborantzari dagokion lan agronomikorik ez badago.

2. Eskaeran espresuki adierazi behar da ea larre esparruetan ekoizpena egin behar den animaliak larratuz, segatuz, edo mantentze-lanak bakarrik egin behar diren, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV B) eranskineko jardueretan oinarrituz. Agintari eskudunen eskura eduki beharko dira mantentze-lanak gauzatzean sortutako gastu eta ordainketen frogagiri guztiak.

3. 1075/2014 Errege Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du ezen eskatzaileak bere abeltzaintzako jardueraren parte gisa deklaratzen dituen larreek bete behar dutela larreekin bateragarriak diren espezieen 0,2 AzLU/ha-ko abeltzaintzako karga, gutxienez, jasateko baldintza, beste batzuen artean (AzLU: azienda larriko unitate). Kontuan hartu beharreko AzLUak honako hauek izanen dira: ustiategiko animalien batezbestekoa, ardi, ahuntz, txerto eta zaldi espezieenak, “Ekoizpena ugalketa” edo “Larreak” motako ustiategienak, eta “Gizengarria gizendegia” ez diren sailkapen zooteknikoak. Behien kasuan, kanpoan geratzen da, halaber, “Esne ekoizpenerako ugalketa” mendialdetik kanpoko eremuetan.

Errege Dekretu horretan ezarritako loturiko laguntzak kobratzeko, ustiategiko abere-errolda zehazteko erabilitako data berberetan kontabilizatuko dira animaliak. Behi, zaldi eta ardi aziendaren kasuan, SITRAN sisteman identifikatu eta erregistratutako abereak izanen dira, eta txerri aziendaren kasuan, Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra ezarri eta arautzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezarritako urteko errolda hartuko da kontuan. Kalkulu honetan sartzen diren larreen azalerak kontrolak egin eta gero larre gisa deklaratu diren lurzatien azalerak izanen dira, alde batera utzita horiengatik laguntza eskatu den edo ez.

Beren REGA ustiategiei 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera alta ematen dioten gazteen edo titular berrien ustiategien kasuan, AzLUak kalkulatzen dira kontuan hartuz urteko hamabi hilabeteetan erregistratutako batez besteko abere kopurua.

4. 0,2 AzLU/ha-ko karga lortzen ez bada edo eskatzailea ez bada REGAn sartutako ustiategi baten titularra, ulertuko da ari direla artifizialki sortzen nekazaritzako jarduerarako betebeharrak betetzeko baldintzak, salbu nekazariak frogatzen badu gutxienez honako egoeretako batean dagoela:

–Larre modura aitortutako eremuan mantentze-lanen bat egiten ari dela, bat etorriz 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. B) eranskinarekin. Errege dekretu hura aldatu zen 1172/2015 Errege Dekretuaren bidez.

–Aziendarako bazka ekoizteko larre eta belardietan belarra mozten duela.

–Badituela larratzeko ekoizpen baldintza egokietan dauden larre eremuak. Bazka aprobetxamendu bateratuko eremuak bakar-bakarrik mantentzen ahal dira herri-lurraren esleipen-hartzailearen azienda propioa larratuz.

5. Lekuan bertan kontrola egiten denean, larreen egoera egiaztatzen ahalko da, baita titularrari eskatu ere haien aprobetxamenduaren frogagiria, zalantzarik baldin bada eginiko jardueraz. Arriskuko populaziotzat hartuko dira, zuhaitzak eta sasiak dituzten larreetako esparruen kasuan, baldin deklaratu bada, behin eta berriz, 3 urtez jarraian edo luzeago, egoera ona mantentzeko jarduera bat.

6. Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 19. artikuluarekin eta Abereen Osasunari buruzko apirilaren 24ko 8/2003 Legearen 50. artikuluarekin bat, abeltzaintzako ustiategiarena ez den beste udalerri bateko larreak erabiltzen dituzten abelburuek jatorri eta osasun gida bat izan beharko dute berme, abeltzaintzako bulego birtualean edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan eskuratuta.

7. Baldintza artifizialak sortzeko arriskua dagoela jotzen da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 60. artikuluan jasotako kasuistikez gain, larreak 30 km-tik gorako distantziara daudenean deklaratzen denean. Edo, bestela, abeltzaintzako ustiategiko masa komuneko herri-lurren eremuak mugakidea den herri batean edo beste herri batean daudela deklaratzen denean, derrigorrezko lekualdaketa-gidarik gabe.

15. oinarria.–Laguntza eskaerak erretiratzea.

Laguntza eskaerak osoki edo partez kentzen ahalko dira, idatziz eta noiznahi, salbu eta titularrari adierazi zaiolarik haren eskaera bakarrean akatsak daudela, edo lekuan bertan kontrola egiteko asmoa aditzera eman zaiolarik edo kontrol horrek agerian jarri duelarik irregulartasunak daudela.

Ondorio hauetarako, aurretiazko kontroletan edo monitorizazioaren bidezkoetan egiten diren jakinarazpenak ez dira joko irregulartasunaren gaztigutzat, ez eta lekuan bertan kontrol bat gauzatzearen gaztigutzat ere.

16. oinarria.–Eremuekin zerikusia duten gorabeherak komunikatzea.

1. Eskatzaileak behartuta daude agintaritza eskudunari idatziz komunikatzera ustiategian gertatzen zaizkien gorabeherak, sortu bezain laster, baldin haien ondorioz laguntzak eskuratzeko baldintzak bete gabe gelditzen ahal badira eta, bereziki, laboreei dagokienez, deklaratutako laboreak jaio ez izana, eta basa faunak, abeltzaintzak, gertakari klimatologikoek, belar gaiztoek eta abarrek laboreetan eragindako kalteak.

2. Eskatzaileek gorabeherak jakinarazitakoan, edo aurretiazko kontrol baten edo monitorizazioaren bidezko kontrolaren ondorioz komunikatutako gorabeherei eskaeran aldaketak egindakoan, laguntzaren eskaera benetako egoerara egokituko da. Batzordearen (EB) 640/2014 Erregelamenduaren II. tituluko IV. kapituluan aipatzen diren zehapenak ez zaizkie aplikatuko laguntzaren eskaeren zati batzuei, baldin eta ekoizleek idatziz jakinarazten badiote agintaritza eskudunari laguntzaren eskaera ez dela zuzena edo okertu dela, betiere ekoizleei, aitzinetik, jakinarazi ez bazaie lekuan bertan kontrola egiteko asmoa dagoela edo haien eskaeran akatsak daudela.

17. oinarria.–Onuradunek bete beharrekoak.

1. Laguntzei buruzko araudian ezarritakoez gain, laguntzen onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eman edo hartutako dirulaguntzak direla eta, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

b) Eskatzen zaien dokumentazio guztia ematea agintaritza eskudunari bere eginbeharrak betetzen dituela frogatzeko.

c) Xede berarekin eskatu diren bestelako dirulaguntza publikoen berri ematea agintaritza eskudunari.

d) Bertan mantentzea, irailaren 10a arte, artoaren, sojaren, eguzki-lorearen, arrozaren, industriarako tomatearen, leken, garbantzuen, erremolatxaren eta patataren laborea edo labore hondarrak, eta ekainaren 30a arte, gainerako laboreak, lugorriak barne, baldin laborantzekin ikusteko duten laguntzak eskatzen badira, izan ordainketa zuzenak, izan klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideak, izan greening-a, izan landa garapenerako laguntzak.

Interes ekologikoko eremu gisa kontatzearen ondorioetarako eta nekazariei lotutako laguntzetarako soilik, ez dute betebehar hori izanen “beste labore bat” gisa deklaratutakoek, esparru bera okupatzen dutelako labore nagusi deklaratutakoaren aurretik, eskaeraren urte berean.

e) Belar-laboreetarako, metro karratuko landare dentsitatearen gutxieneko mailak betetzea: 3,5 ekilore, koltza eta artoetarako; 80 zerealetarako, 100 ehungintzako lihorako eta 30 gainerakoetarako.

f) Aparteko zailtasunek jotako lurzatiak salbuetsirik geldituko dira aitzineko paragrafoan deskribaturiko baldintzak betetzetik.

g) Jaso nahi dituztenak zuzeneko laguntzak, Nafarroako eskualde menditsu eta naturaz mugatuetarako konpentsazioko laguntzakoak eta ekoizpen ekologikorako laguntzakoak, izan beharko dira jarduneko nekazariak, I. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta laborantzan aritu beharko dute ustiategiko eremuetan, bat etorriz abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. tituluko II. kapituluarekin.

18. oinarria.–Jarduneko Nekazariaren zerrenda negatiboko jarduerak egitearen edo ez egitearen deklarazioa.

1. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 8. artikuluak arautzen ditu jarduneko nekazariaren izaeratik kanpo dauden jarduera ekonomikoak. Eskatzaileak, pertsona fisikoak nahiz juridikoak, berariazko deklarazio bat eginen du bere eskaera bakarrean, horren bidez adierazteko betetzen duen edo ez jarduneko nekazariaren zerrenda negatiboko jarduera ekonomikoren bat (aipatutako errege dekretuaren III. eranskina), Entitate Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (EESN-CNAE) arabera edo ekonomia-jardueren gaineko zergaren (EJZ-IAE) arabera. Era berean, deklarazio horretan adieraziko du entitate elkarturen baten kontrola duen edo ez, eta, pertsona juridikoa denean, adieraziko du bazkide edo entitate elkarturen batek kontrolatzen ote duen. Baiezkoan, eskatzaileak entitate elkartu horien IFZ edo bazkide horien IFK adieraziko du, eta III. eranskin horretan jasotako jardueretako bat betetzen duten edo ez zehaztuko du.

2. Eskatzaileak adierazten badu aurreko atalean aipatzen den III. eranskinean jasotako jardueretako bat betetzen duela, bere kontura edo entitate elkartu baten edo bazkide baten bidez, titularrak eskatzen ahalko du jarduneko nekazaritzat hartzea, eta, horretarako, eskaera bakarrarekin batera aurkeztu beharko ditu bere nekazaritzako jarduera hutsala ez dela egiaztatzen duten agiriak. Horretarako, hauek izanen dira argudioak: ordainketa zuzenez aparte, nekazaritzan lortutako diru-sarrerak izan daitezela, eskura dagoen azkeneko zergaldian, nekazaritzatik eskuratutako diru-sarrera guztien %20 edo gehiago; horretarako, kontuan hartuko dira, bidezkoa bada, eskaeraren titularrari dagozkion entitate elkartuen datuak. Entitate elkarturen bat deklaratzen duten eskatzaileek berariaz adierazi beharko dute ea baztertuta dagoen jardueraren bat egiten ari den entitate elkartua 2022ko kanpainan.

19. oinarria.–Kontrolak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzen eskatzaileek bete beharko dituzte onargarritasun kontrolak, bai administratiboak bai bertatik bertarakoak, laguntzei buruzko araudian ezartzen direnak.

2. Ordainketa zuzenak eta landa garapenerako laguntzak eskatzen dituztenek, nekazari txikien araubideari atxikitakoek izan ezik, baldintzazkotasun kontrolak izanen dituzte.

20. oinarria–Monitorizazioaren bidezko kontrolak.

1. Monitorizazioren bidezko kontrolekin egiaztatuko dira laguntza-araubide guztien onargarritasun irizpideak eta konpromisoak, deialdi honetako 1. oinarriko 1.3) ataleko a), b) letretan eta d) letrako I., II., III., IV. eta VI. epigrafeetan adierazitakoak.

Hala ere, kontrol klasikoen bidez kontrolatuko dira monitorizazio bidez egiaztatu ezin diren onargarritasun irizpideak edo konpromisoak. Monitorizatu ezin diren baldintza horiek betetzen direla egiaztatzeko, tokian bertan bisitak edo dokumentu bidezko kontrolak egin beharko dira.

Onargarritasun irizpidetzat edo monitorizatu ezin diren konpromisotzat jotzen dira IX. eranskinean adierazitakoak.

2. Laguntza araubide monitorizatuei dagokienez, eskatzaileek aldatzen ahalko dute lurzatien deklarazio grafikoa eta deklaratutako erabilera, lurzati horietan monitorizazioaren arloan gorabeherak dituztela jakinarazten zaienean, Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 15. artikuluarekin bat.

3. Sistema digitalen bidez (SMS, posta elektronikoa, WhatsApp eta/edo Sga@pp eta SGAFoto aplikazioak) jakinaraziko zaizkio nekazariari monitorizazioaren bidezko kontrolen ondorioz lurzatiei dagokienez lortutako behin-behineko emaitzak, erabakigarriak ez direnean, bai eta alerta goiztiarrak eta nekazariari zuzendutako frogen eskaerak ere.

4. 15 egun balioduneko epea ezartzen da, Administrazioak jakinarazpena igorri eta biharamunetik hasita, interesdunak eskatutako frogak edo ebidentziak igor ditzan. Frogak aurkezten ez baditu edo erantzunik ematen ez badu, ebazpen negatiboa emanen zaio jakinarazitako gorabeherari, laguntzen kudeaketari dagokionez, deusetan galarazi gabe interesdunak geroago erabiltzen ahal dituen entzunaldi tramiteak.

21. oinarria.–Gutxieneko ordainketa.

1. Ez da ordainketa zuzenik emanen azalerengatik eta abeltzaintzagatik, baldin eta zenbateko osoen batura 300 euro baino gutxiago bada, onargarritasun arloan baldintzaren bat ez betetzeagatik penalizazio administratiboak aplikatu aurretik, bat etorriz abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 6. artikuluarekin.

22. oinarria.–Itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

1. Foru agindu honetan aipatzen diren laguntzei buruzko itzulketei, arau-hausteei eta administrazio zehapenei dagokienez, jokatuko da Europar Batasuneko araudian eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatuarekin bat.

2. Arau-hausteak finkatzeko eta zehapenak ezartzeko zehapen prozedura administratiboa izanen da xedatzen dena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean.

III. TITULUA

Zuzeneko ordainketak

I. KAPITULUA

Ordainketa bananduak

23. oinarria.–Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketaren eskaera.

1. Oinarrizko ordainketaren araubidearen eskaera eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketaren eskaera egin ditzakete 5.1 oinarrian deskribaturiko baldintzak betetzen dituzten titularrek, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. tituluaren I eta II. kapituluetan ezarritakoaren arabera.

2. Eskatzaileek eskatu beharko dituzte oinarrizko ordainketa eta klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa, beren ustiategian oinarrizko ordainketaren araubiderako onargarria den azalera duten esparru guztietarako.

3. Bete dadin klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako dibertsifikazio baldintza, aintzat hartuko da nagusi gisa deklaratutako laborea bakarrik. Labore nagusia izanen da dibertsifikazio epean bertan dagoena, hala egiaztatzen ahal bada.

4. Maiatzaren 1etik uztailaren 31ra bitarte eginen dira labore kopuruaren egiaztapena eta dagozkien ehunekoen kalkulua, egiaztatu dadin laboreak dibertsifikatzeko praktika bete ote den, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideen ordainketarako.

5. Berariaz deklaratu beharko ditu eskatzaileak interes ekologikoko eremu gisa kontuan hartzea nahi dituen esparruak, klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketari begira, honela deklaratutako eremuetan: lugorriak, eremu basotuak, nekazaritza eta basogintzan erabiltzen direnak eta nitrogenoa finkatzeko laboreak dituztenak.

6. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketarako, interes ekologikoko eremu gisa hartzearen praktika betetzeko, “beste labore bat” gisa deklaratutakoak aintzat hartzen ahalko dira. Alorren kasuan, horiek izanen dira labore nagusi deklaratutako laborearen aurretik esparru berean daudenak, salbu udako labore tradizionalak, ondoren okupatu baitezakete esparrua. Nafarroako Foru Komunitatean, udako labore tradizionalak hauek dira: babarrunak eta txitxirioak.

7. Azaroaren 10eko 980/2017 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (haren bidez aldatu ziren abenduaren 19ko 1075/2014, 1076/2014, 1077/2014 eta 1078/2014 errege dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidea Espainian aplikatzeko emandakoak), debeku da produktu fitosanitarioak erabiltzea lugorrian dauden eta nitrogenoa finkatzeko laboreak dituzten eremuetan, interes ekologikoko azalera gisa kontuan hartu behar badira.

8. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, lugorrien eremuak ez dira interes ekologikoko eremutzat hartuko, baldin beren aurreko laborea nitrogenoa finkatzeko laborea izan bada.

24. oinarria.–Nekazari gazteentzako ordainketa.

Nekazari gazteentzako ordainketa eskatzen ahalko dute 5.1 oinarriko baldintzak deskribatzen diren baldintzak betetzen dituzten ustiategien titularrek eta, pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan, 1075/2014 Errege Dekretuaren III. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

25. oinarria.–Nekazari txikien araubide erraztuaren eskaera.

1. Nekazari txikien araubide erraztuan sarturik dauden titularrek araubide horretan berresteko eskaera aurkeztu behar dute.

2. Nekazari txikien araubide erraztuan sartutako nekazariek eskatzen ahalko dute 1075/2014 Errege Dekretuaren V. tituluan arautua dagoen araubide horri uko egiteko, eta, kasua bada, beren laguntza eskaera bakarra aurkezten ahalko dute. Uko egiteko eskaera hori nahitaezkoa da oinarrizko ordainketarako eskubideak laga nahi badituzte, osorik edo zati batean.

3. Nekazari txikientzako araubide erraztuko laguntza jaso ahal izateko, beharrezkoa da izatea, ordainketa eskubidearekin, 2015ean aktibatutako eskubideen kopuruari dagokion hektarea onargarrien kopuruen azalera, gutxienez. Hektarea horiek lurralde nazionaleko edozein tokitan egoten ahal dira, salbu eta Kanarietako Autonomia Erkidegoan, eta ez da beharrezkoa izanen azalera 2015ean eskubidearen esleipena egin zen eskualdean egotea.

II. KAPITULUA

Azalerei eta abeltzaintzari lotutako laguntzak

26. oinarria.–Azalerei lotutako laguntzen eskaera.

1. Azalerekin lotura duten laguntza guztiak berariaz eskatu beharko dira dagokion laguntzarako azalera onargarria duen esparru bakoitzean. Loturiko laguntzak eskatzen ahal dira labore nagusian edo esparruan deklaratutako “beste labore batean”.

2. Eremu berean ez dira zuzeneko bi lotutako laguntza eskatzen ahalko.

3. Arrozaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 2. atalari jarraikiz.

4. Laborantza proteikoei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 3. atalari jarraikiz.

5. Fruitu oskoldunei eta algarrobo-lekei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 4. atalari jarraikiz.

6. Kalitatezko lekaleei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 5. atalari jarraikiz.

7. Azukre-erremolatxari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 6. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) Azukre-erremolatxa, udaberrian ereiten dena.

b) Azukre-erremolatxa, udazkenean ereiten dena.

8. Industriarako tomateari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

Nekazariaren eta ekoizleen erakunde baten eta industria eraldatzailearen arteko kontratua 2022ko urtarrilaren 31 baino lehenago sinatu beharko da, eta haren erregistrorako aurkeztu agintaritza eskudunaren aitzinean, hura formalizatu ondoko 10 egun baliodunean.

9. Kotoiaren laborantzari loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko I. kapituluko 8. atalari jarraikiz.

27. oinarria.–Abeltzaintzari loturiko laguntzen eskaera.

1. Abere beragatik ezin izanen dira bi laguntza lotu eskatu, oinarri honen ondoko ataletan sartzen direnetatik.

Gainera, 9., 10. eta 11. ataletako laguntzak eskatzen dituztenek ezin izanen dituzte 5., 6., 7. eta 8. ataletako laguntzak eskatu, eta alderantziz.

2. Abeltzaintzari loturiko laguntzak jaso ahal izateko, aziendek irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretuaren xedapenen arabera identifikatuta eta erregistratuta egon beharko dute behi azienden kasuan, edo irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren xedapenen arabera, ardi eta ahuntz azienden kasuan. Ustiategiaren titularrak eguneraturik izan beharko ditu ustiategiko espezie bakoitzaren erregistro liburua.

3. Laguntza jasotzen ahal duten abereen abeltzaintzako ustiategiak bete beharko ditu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra ezartzen duen martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuan ezartzen diren xedapenak.

4. Behi ume-hazleak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 2. atalari jarraikiz.

5. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 3. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) Sortu diren ustiategi berean edo Espainiako penintsulako erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.

b) Sortu diren ustiategi berean edo Espainiako uharteetako erregioko behi ume-hazleen ekoizleek kudeaturiko gizendegi komunitarioetan gizendutako aratxeak.

c) Penintsulako erregioko beste ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.

d) Uharteetako erregioko beste ustiategi batetik heldu diren aratxe gizenduak.

6. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 4. atalari jarraikiz, laguntza-lerro hauetarako:

a) uharteetako erregioan eta mendiko eskualdean dauden ustiategientzat.

b) penintsulako erregioan dauden ustiategientzat.

Laguntza hau kobratzeari dagokionez, eta “esne ekoizpenerako ugalketa” sailkapen zooteknikoa duten ustiapenetarako soilik, esnetarako gaitasun nabarmeneko arrazatzat hartuko dira Montbeliard, Arrea eta Gurutzatua, 1075/2014 Errege Dekretuaren XIII. eranskinekoez landa.

7. Ardiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 5. atalari jarraikiz.

8. Ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 6. atalari jarraikiz.

9. Esnetarako behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 7. atalari jarraikiz.

10. Gizentzeko behiak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 8. atalari jarraikiz.

11. Ardiak eta ahuntzak gobernatzen dituzten ustiategiei loturiko laguntza eskatzen ahalko da, baldin 2014an eskubide bereziak gorde bazituzten eta oinarrizko ordainketarako eskubideak ernatzeko hektarea onargarririk ez badute, 1075/2014 Errege Dekretuaren IV. tituluko II. kapituluko 9. atalari jarraikiz.

III. KAPITULUA

Landa garapenerako LGENF laguntzak eta Estatuaren laguntzak

28. oinarria.–Aitortutako azalera eta laboreak.

Kapitulu honetan sartutako laguntzak eskatzeko, labore nagusi gisa deklaratutako laboreak hartuko dira kontuan. Brokoli eta kardulaboreak ere kontuan hartuko dira, “beste labore baten” barruan deklaratutakoak, landatu badira “ordainketa berdeko” dibertsifikazio aldiaren ondoren, labore nagusia lugorria denean.

29. oinarria.–Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturaz mugatuetarako konpentsazio laguntza.

Nafarroako mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza eskatzen ahalko dute Nafarroako Foru Komunitatean dauden nekazaritzako eremuen titularrek, baldin eta beren nekazaritza jarduerak mendialdeko eskualdeetan eta naturak bereziki mugatutakoetan egiten badituzte, foru agindu honen IV. eta V. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat.

30. oinarria.–Urteko kontzesio eta ordainketa eskaera ekoizpena ekologikorako, baita nekazaritza ingurumen eta klimako laguntza jakin batzuetarako ere.

1. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariaren martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduan ezarritako arauen arabera, 2022ko eta 2023ko kanpainetarako kontzesioa eta 2022ko kanpainaren ordainketa eskatzen ahalko dira, honako laguntza hauei dagokienez:

–Ekoizpen ekologikorako laguntza.

–Hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntza.

–Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza.

–Bazter uzteko arriskuan dauden arrazak kontserbatu eta sustatzeko laguntza.

–Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

–Estepako habitatak hobetzeko laguntza.

–Estepako habitatak hobetzeko laguntza, basoiloentzat eta basoilo txikientzat.

–Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntza.

2. 2022ko kanpainarako ordainketa kontzesioak dituzten titularrek urteko ordainketa eskatzen ahalko dute, honako hauei dagokienez:

–Karbonoa atzemateko laguntza, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan.

–Estepako habitatak hobetzeko laguntza, basoiloentzat eta basoilo txikientzat. 2018-2022rako deialdia.

3. 2018-2022ko laguntzen deialdiko Basoiloaren eta basoilo txikiaren estepako habitatak hobetzeko laguntzaren ordainketa jaso duten titularrek beste kontzesio bat eskatu ahal izango dute 2022ko eta 2023ko kanpainetarako. Kontzesio berri horrek berekin dakar ordaintzeko dagoen aurreko kontzesioa azkentzea.

4. 2022ko kanpainarako eta hurrengoetarako kontzesioa indarrean duten titularren kontzesioaren transferentzia osoa edo partziala eskatzen ahalko da, Nafarroako lehorreko lur erdiaridoetan karbonoa atzemateko laguntzaren kasuan. Lagapen-hartzaileak aurkeztu beharko du eskualdaketari buruzko dokumentua, behar bezala betea, honako hauek adierazita: lagatzailearen izena eta NANa edo IFK, lagapen-hartzailearen izena eta NANa edo IFK, eta transferentzia egiten duen lagatzaileak zer eremu transferitzen dion lagapen-hartzaileari azken horrek konpromisoa hartuta horri eusteko epealdiaren gainerakoan. Laguntza transferitzeko eskaeretan, nahitaezkoa da transferitutako lurzatien zerrenda zehaztea. Lagatzaileak eta lagapen-hartzaileak sinatu beharko dute dokumentua.

5. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza emate-aldian berdin mantenduko diren esparruei dagokien azalerari emango zaio.

31. oinarria.–Natura sareko espazioetarako konpentsazioko laguntza.

Naturagune babestuen titularrak diren toki entitateek, kudeatzeko legezko mugapenak baldin badituzte espazio horien deklarazioaren ondorioz, eskatzen ahalko dituzte naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko konpentsazioko laguntza eta ordainketa, 2022ko kanpainan, foru agindu honen VI. eta VII. eranskinei jarraikiz.

32. oinarria.–Alorrak basoberritzeko araubidearen barrenean, errenta galeraren konpentsazio primaren urteko ordainketa.

Alorrak basotzeko araubidearen barrenean, errenta galerarako laguntzen urteko ordainketa eskatzen ahalko dute laguntza horiek 2022ko urtealdirako onartuak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek.

IV. TITULUA

Oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen eskaera. Eskaera erreserba nazionalari

34. oinarria.–2022ko oinarrizko ordainketarako eskubideen titulartasun aldaketen komunikazioa.

1. Oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzen ahalko dira, betiere, eskubide horiek non esleitu diren, oinarrizko ordainketarako araubidearen erregio beraren barnean, bidea izanik salmenta, errentamendua edo bestelako bat, zuzenbidean onartua, lurrekin edo lurrik gabe. Orobat, nork bere borondatez lagatzen ahalko dio erreserba nazionalari.

2. Oinarrizko ordainketarako eskubideak jardunekotzat jotzen den nekazari bati bakarrik lagako zaizkio, 1075/2014 Errege Dekretuaren 8., 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, salbu jaraunspenen kasuan.

3. Laguntzarako eskubideak lurrekin saldu edo errentan jarriz gero, ez da atxikipenik batere aplikatuko. Laguntzarako eskubideak lurrik gabe saldu edo errentan jarriz gero, eskubide bakoitzaren balioaren %20 itzuliko zaio erreserba nazionalari, salbu eta lagapenak ekoizleen eskubide guztiengatik eginak badira eta oinarrizko ordainketarako eskubideen zenbateko osoa 300 euro baino gutxiago bada.

Orobat, ez da inolako atxikipenik aplikatuko eskubideak lurrik gabe saltzen edo errentan ematen bazaizkie 1075/2014 Errege Dekretuaren 25. artikuluko baldintzak betetzen dituzten nekazari gazteei.

1076/2014 Errege Dekretuaren 29. artikuluari jarraikiz, ondoko kasu hauetan ere ez da inolako atxikipenik aplikatuko:

a) Behin betiko lagapena jardueran hasi den nekazariari.

b) Lurrik gabeko eskubideen alde baterako edo behin betiko lagapena, lagatzailearen edo lagapen-hartzailearen azalera aldatu denean oinarrizko ordainketako eskubideak esleituak dituen eskualderen batean, nahitaezko desjabetze prozesu bati edo lurzatiak biltzeko programa bati lotutako esku-hartze publiko baten ondorioz.

c) Jaraunspenak; erretiroak, lagatzailea lehen graduko ahaidea denean; uzte aurreratuko programak; lanerako ezintasun iraunkorra; entitate juridikoen izen aldaketak; bat egiteak eta zatiketak.

d) Ustiategiaren erabilera eta administrazioa eskualdatzen direlarik lurren errentamenduaren kontratua bukatzen duen errentariarengandik lur horien errentari berriarengana. Kasu horiekin parekatu dira honelako lagapenak: lagatzaileak abeltzaintzako ustiategi bat izatea, ustiategi horren herri-lurretako larreen kontzesioa aurreko kanpainan bukatzea, eta lagapen-hartzaileari herri-lurretako larreen kontzesio berria esleitzea entitate kudeatzaile berak, gutxienez ere lagatzaileak zuen hektarea kopuru berekoa.

35. oinarria.–Oinarrizko ordainketarako eskubide eskaera, Erreserba Nazionalari.

1. Erreserba nazionalari ondotik ematen diren titularrek eskatzen ahalko dizkiote oinarrizko ordainketarako eskubideak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluen arabera:

a) Epai judizial edo administrazio egintza irmo baten bitartez laguntza eskubideak jasotzeko edo eskubideen balioa handitzeko legitimaturik dauden nekazariak.

b) Nekazariak, baldin ezinbestez edo aparteko inguruabarren kariaz, oinarrizko ordainketarako eskubideen lehen esleipenerako biderik izan ez badute 2015ean. Ezinbesteko kasutzat jotzen dira honako hauetan aurreikusitakoak: Kode Zibilaren 1105 artikulua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikulua eta 1076/2014 Errege Dekretuaren 17. artikulua.

c) Nekazari gazteak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.3 artikuluarekin bat.

d) Nekazaritza jardueran hasten diren nekazariak, 1076/2014 Errege Dekretuaren 24.4 artikuluarekin bat.

2. Aurreko atalaren c) eta d) kasuei lotzen zaizkien eskatzaileek, baldin deklaratzen badituzte larre iraunkorreko eremuak edo larratze-jarduerak beren eskaera bakarreko lurzatietan, eta beren eskaera Erreserba Nazionalari aurkezten dioten kanpainako eskaera bakarraren aldaketak aurkezteko azken egunean ez badaude izen emanda Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan (REGA), ez dute oinarrizko ordainketarako eskubiderik jasoko Erreserba Nazionaletik lurzati horiek direla-eta.

3. Faseka gauzatutako landa garapenerako programa baten bidez nekazaritza jarduerara sartzen diren eta 1. atalaren c) kasuari lotzen zaizkion eskatzaileen kasuan, enpresa planean onartutako abelburuak Erreserba Nazionalaren eskubideak jasotzen ahal dituzten larre hektareen kopuru bihurtzea eginen da bihurketa-faktore bat erabiliz, eta bihurketa-faktore hori izanen da 1 Ha AzLU bakoitzeko, bigarren urtean edo hurrengoetan jasotzekoak diren eskubideei dagokienez.

4. Erreserba nazionaleko eskubideen eskatzaileek agiri bidez frogatu beharko dute deklaratutako eremuak nekazariaren eskura daudela 2022ko eskaera bakarraren aldaketak aurkezteko azken egunean, honako araubide hauetako baten bitartez: jabetza, gozamena, errentamendua, apartzeria, edo herri-ondasun bat kudeatzen duen erakunde batek egindako adjudikazioa.

36. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

1. Nafarroan aurkeztuko dira 2021eko eskaera bakarra Nafarroan aurkeztu duten lagatzaileen titulartasun aldaketen komunikazioak.

Eskubide lagapenen komunikaziorako epea 2022ko otsailaren 1ean hasiko da, eta 2022ko eskaera bakarra aurkezteko epea amaitzen denean amaituko da.

Eskaerak aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren alorreko bulegoetan edo modu telematikoan, laguntzak kudeatzeko sistema (SGA) aplikazio informatikoaren bidez.

2. Nafarroan aurkeztuko dira foru agindu honen 5.1 oinarrian deskribaturiko titularrek erreserba nazionalari egiten dizkioten eskubide eskaerak.

3. Erreserba nazionalari egiten zaizkion eskubide-eskaerak aurkeztuko dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren alorreko bulegoetan, foru agindu honen 8.1 oinarriak aurreikusten dituen epeetan, edo modu telematikoan, SGA aplikazio informatikoaren bidez. Erreserba nazionalari egiten zaizkion eskaerak epez kanpo aurkez daitezke, gehienez ere aurkezteko epea bukatu eta ondoko 25 egun baliodunean, baina orduan 9.1 oinarrian aurreikusitako penalizazioak aplikatuko zaizkie eskaera horiei.

I. ERANSKINA

Eskaera bakarraren dokumentazio gehigarria

1. Eskatzaile guztiek aurkeztu beharreko agiriak, beren eskaera erakunde laguntzaile baten bidez aurkeztuz gero:

2022ko kanpainarako indarrean ez badago edo erakunde kolaboratzailea aldatu bada, erakunde laguntzaile bati baimena ematea egungo eta aurreko kanpainetako datuak eskuratzeko, eta eskaera telematika bidez aurkeztea, Administrazioaren komunikazioak jasotzeko, haren izenean, bai eta NPE laguntzen eskaerari alegazioak aurkezteko ere.

2. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, bidezkoa bada:

a) Baimen agiria, baldin erakunde laguntzaileari baimena ematen zaiola dioen agiria sinatzen badu titularra ez den norbaitek.

b) Legezko ordezkariaren edo tutorearen frogagiria, eskatzailea adingabea bada.

c) Eskaera berreskuratzeko eskatzaile bati ematen zaion baimena, titulartasuna aldatu bada.

d) Nekazari gazteentzako laguntza pertsona juridiko batek eskatuz gero, nekazari gazteek entitate horren zuzendaritza batzordean edo bestelako gobernu organoan parte hartzen dutela frogatzen duen agiria.

e) Muztioaren destilazioa zer ardandegitan egin zen, haiei entregak egin zaizkiela frogatzen duten agiriak, edo ardandegi horiekiko kontratua, laguntza eskatu baldin bada eremuan mahastia baizik ez duten nekazari gazteentzat.

f) Deklaratu diren fruta-arbolak oinarrizko ordainketaren araubidean sarturiko sektoreetakoak direla frogatzen duten agiriak, eskatzen bada eremuan fruta-arbolak baizik ez dituzten nekazari gazteentzako laguntza.

g) Eskaeraren titularra gizendegi komunitario batekoa dela frogatzen duten agiriak.

h) Natura balio handiko zereal-agrosistemetan ardi aziendaren larratze jasangarrirako laguntzen eskaeren kasuan, eskatzaileek aurkeztu beharko dute udalak edo Bardeako Batzordeak emandako adjudikazioaren ziurtagiria, titularraren izenean, laguntza eskatzen den udal bazkalekuari edo Bardeako esparruari dagokiona. Ziurtagiri horretan zehaztuko dira udal-mugarteak, poligonoak, lurzatiak, esparruak eta eremuak (lur goldagarria eta larreak bereizita).

i) Larreak hirugarrenek larratzearen bidez mantentzearen frogagiriak.

j) Erremolatxa-laborea duten eskaeren kasuan, enpresa eraldatzailearekin egindako entrega kontratua.

k) Kanabisa lantzeko eskaeren kasuan, enpresa eraldatzailearekin egindako kontratua, egiaztatuko duena non erabiliko den eta ereindako barietatea.

3. Eskatzaileek ekarri beharreko dokumentazioa, eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:

a) Eskatzailearen IFK/IFZ.

b) Gizarte Segurantzaren ordainketa eguneratua duelako ziurtagiria.

c) Tributu arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria.

d) Legezko ordezkariaren IFK/IFZ, eskatzailea adingabea bada.

e) Eskaeraren sinatzailearen IFK/IFZ, eskaera titularra ez den norbaitek sinatzen duelarik.

f) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena inoiz egin ez bada, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduengatiko atxikipenen aitorpena (180 eredua) edo Sozietateen gaineko zerga.

g) Errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen urteko aitorpen informatiboa (184 eredua).

h) Ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria, ekoizpen mota honetan deklaraturiko esparruena.

i) Azukre industriarekiko hornidura kontratuaren kopia.

j) Tomatea eraldatzeko industriarekin sinaturiko kontratuaren kopia.

k) Esne etekinaren gaineko ziurtagiri ofiziala.

II. ERANSKINA

Oinarrizko ordainketarako eskubideen esleipenaren eskaeren dokumentazio gehigarria

1. Aurkeztu beharreko dokumentazioa, haren kontsulta baimentzen ez bazaio Administrazioari:

a) Eskatzailearen eta lagatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontideena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena inoiz egin ez bada, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduengatiko atxikipenen aitorpena (180 eredua) edo Sozietateen gaineko zerga.

b) Errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen urteko aitorpen informatiboa (184 eredua).

2. Ekarri beharreko agiriak, bidezko bada:

a) Legezko ordezkariaren edo tutorearen IFK/IFZ eta egiaztagiria, eskatzailea edo lagatzailea adingabea bada.

b) Sinaduraren eskuordetzea honela egiaztatuko da: lagatzailearena, notario-ahalordearen bidez; hartzailearena, agiri pribatu batean sinadura baimenduz, NANaren fotokopiarekin batera.

c) Sozietateen kasuan, estatutuak aurkeztu beharko dira, haren ordezkaritza nork duen egiaztatu beharrez.

d) Sozietatearen izenean izenpetzen duen pertsona ez bada ordezkaria, baimena ematen duen agiri pribatu bat erantsi beharko da, sozietateko bazkide guztiek izenpetuta, guztien NANaren fotokopiarekin batera.

3. Agiri berariazkoak:

a) Jaraunspenak:

–Jaraunspena onartzeko eskritura, Ogasunean likidatua.

–Jaraunsle bat baino gehiago badago, jaraunsleen artean banatzeko akordioaren agiriak, ustiategiaren banaketa identifikatzeko aukera ematen dutenak.

b) Nekazariaren erretiroa, erretiro aurreraturako onetsitako programak edo lanerako ezintasun iraunkorrak:

–Egoera horiek frogatzen dituen agiriak.

–Familia liburua.

c) Nortasun juridikoaren aldaketa:

–Nortasun juridikoaren aldaketa frogatzen duen agiri publikoa.

–Pertsona juridikoen estatutuak.

d) Pertsona fisikoen edo juridikoen batasunak edo bat egiteak:

–Agiri publikoa, frogatzen duena lagatzailea edo bat egina ustiategia jasotzen duen sozietateko kidea dela, eta frogatzen duena, orobat, noiztik den kide.

e) Pertsona juridikoen edo pertsona fisikoen batasunen zatiketak:

–Zatiketa frogatzen duen agiri publiko edo pribatua.

–Oinarrizko ordainketen eskubideak banatzeko akordioa, bazkide guztiek izenpetuta, non adierazten baita titular berri bakoitzari pasatzen zaion ustiategiaren ehunekoa, bazkide guztien NANaren fotokopiarekin batera.

–Sozietatearen estatutua.

f) Oinarrizko ordainketarako eskubideen salerosketa eta errentamendua, lurrekin. Hala dagokionean:

–Lurren salerosketaren, dohaintzaren edo trukearen kontratua, zergak kitaturik.

–Lurren errentamenduaren kontratua, Nafarroako Landalurreko Errentamenduen Erregistroan inskribatua edo zergak kitaturik.

–Lurren errentamendua bukatu dela dioen ziurtagiria.

–Hiru alderdien arteko akordioa, oinarrizko ordainketarako eskubideak lagatzeko errentan hartutako lurrean oinarrituriko ustiategien kasuan. Alorrak herri-lurra baldin badira, hauek aurkeztu beharko dira:

  • Hiru alderdien arteko agiria, herri-lurra kudeatzen duen agintaritzak izenpetuta, eta hartzaileari egin zaion herri-lurraren adjudikazio berriaren agiria.

–Herri-larrea kudeatzen duen autoritatearen ziurtagiria, abeltzainen arteko adjudikazio aldaketari buruzkoa.

g) Nekazari gazte bati lagatzea:

–Nekazaritzako gaitasunaren frogagiria edo lagapen-hartzailearen lehen instalazioari emandako laguntzaren onespenaren ebazpena.

–Sozietatearen estatutua, hala badagokio.

h) Oinarrizko ordainketarako eskubideen eskualdaketa (lagapena) justifikatzeko Administrazioak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein dokumentazio.

III. ERANSKINA

Erreserba Nazionalerako eskubideak eskatzeko dokumentazio osagarria

1. Agiri berariazkoak, nekazari gazteak edo nekazaritzan hasten diren nekazariak izanez gero.

a) Baimen agiria eta legezko ordezkariaren egiaztagiria, eskaera eskatzailea ez den norbaitek sinatzen duelarik.

b) Eskatzailea sozietate bat baldin bada, haren estatutuak, bazkide bakoitzaren partaidetzaren portzentajea justifikatzen duena.

c) Nekazaritza arloan prestakuntza eta trebakuntza egokiak hartu dituelako ziurtagiria.

d) Deklaratutako eremuak erabil daitezkeela frogatzen duen dokumentazioa.

Eskatzaileak haren kontsulta baimentzen ez badio Administrazioari:

a) Eskatzailearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena, eta ezkontidearena ere bai, baterako aitorpena egiten badute. Errenta aitorpena inoiz egin ez bada, zentsuan alta eman izanaren inprimakia aurkeztea (036 edo 037 eredua). Errentamenduengatiko atxikipenen aitorpena (180 eredua) edo Sozietateen gaineko zerga. Agiri horiek aurkeztuko dira eskatzaileak bere datuetan sartzeko baimenik ematen ez badio Administrazioari.

b) Errentak eratxikitzeko araubidea duten entitateen urteko aitorpen informatiboa. (184. eredua).

2. Ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatzen direneko agiri berariazkoak.

EZINBESTEKO ARRAZOIA

ESKATURIKO DOKUMENTAZIOA

Heriotza edo desagerpena

Heriotza agiria edo desagerpenaren salaketa, absentzia-adierazpena edo heriotza-adierazpena

Iraupen luzeko ezintasuna

Gizarte Segurantzako zentro kudeatzaileak iraupen luzeko ezintasunari buruz emandako ziurtagiria

Natur hondamendia

Gertakarien deskripzioa eta ukipenen justifikazioa

Abeltzaintzako lokalen suntsipena

Aseguru etxearen ziurtagiria, edo ustiategiko abeltegiak istripuz suntsitu direla frogatzeko beste edozein agiri ofizial.

Epizootia

Albaitaritzako zerbitzu eskudunen ziurtagiria, animaliaren heriotza edo hiltzea alegaturiko epizootiaren ondoriozkoa dela frogatzeko.

Izurritea edo landare-eritasuna

Zerbitzu fitosanitario eskudunen ziurtagiria, ustiategia alegaturiko izurrite edo landare-eritasunak jo zuela frogatzeko.

Desjabetzea

Desjabetzea egiaztatzen duen agiri publikoa, eta lurren desjabetzeari buruzko lehen berri emate ofizialaren data

Fruitu oskoldunen gaineko nekazaritza jarduerak sustatzeko programa nazionalarekin ikusteko duten aparteko inguruabarrak

2013ko ustiategiko laboreen txandaketari buruzko zinpeko adierazpena, urte horretan laguntza berariazkoa eskatu ezina frogatzeko

3. Epai irmo baten edo egintza administratibo irmo baten ondorioz eskubideak hartzeko edo zenbatekoa gehitzeko legitimaturiko nekazarien kasuan, berariazko dokumentazioa.

Ordainketa bakarreko eskubideen zenbatekoaren esleipena edo gehitzea dakarren epai irmoaren edo egintza administratibo irmoaren kopia.

IV. ERANSKINA

Muga naturalak edo beste mugaketa espezifiko batzuk dituzten Nafarroako guneetarako laguntzaren oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

1. Araubide orokor bat ezartzea du xede foru agindu honek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskualde naturaz mugatuei edo berariazko beste mugaketa batzuk dituztenei laguntza eman, kudeatu eta kontrola dezan; laguntza hori Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren 13. neurrian dago jasota.

2. Neurri hau bideratua da nekazaritzako lurren erabilera jarraiki eta jasangarria segurtatzera mendialdeko eskualdeetan eta mendialdetik kanpo egon baina naturak bereziki mugatutakoetan, eta xedea du nekazariei konpentsatzea eskualde hauetako nekazaritza ekoizpenak dituen zailtasun eta mugek ekartzen dituzten kostu osagarriak eta diru-sarreren galera.

2. oinarria.–Definizioak.

Laguntza honen ondorioetarako, hona hemen zer diren honako hauek:

a) “Mendialdeko eskualdea” eta menditsuak izan gabe “eskualde naturaz bereziki mugatuak”: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak halakotzat hartzen dituenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera, zehazki 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera. V. eranskinean aipatzen diren udalerriak eta fazeriak dira.

b) “Larrearen erabilerarekin bateragarriak diren espezieen abeltzaintza”: behi, ardi, ahuntz, zerri eta behor azienden ustiategiek osatzen dutena.

c) “AzLU” (azienda larriko unitatea): Hurrengo baliokidetasun laukia aplikatuko da, espezie eta adin tarte bakoitzeko:

AZIENDA MOTA

AzLU

Behi azienda, 2 urtetik gorakoa

1,00 AzLU

Behi azienda, 6 hilabetetik 2 urtera bitartekoa (biak barne)

0,60 AzLU

Behor azienda, 6 hilabetetik gorakoa

1,00 AzLU

Ugalketarako ardi azienda (emeak eta hazitarako arrak)

0,15 AzLU

Ugalketarako ahuntz azienda (emeak eta hazitarako abereak)

0,15 AzLU

Ugalketarako zerri azienda (erregimen estentsiboan)

0,50 AzLU

d) “Bazkarako eremua”: nekazaritzarako azalera erabilgarria, ustiategiko aziendak bazkatzeko erabiltzen dena; haren barnean sartzen da ustiategiaren titularrak bakarka edo beste abeltzain batzuekin batera erabiltzen duena larratzeko, halako aro batean aprobetxamendurako eskubidea izateagatik. Larreen azalera garbiak osatzen du, 62., 64. , 65. eta 66. labore-kodeekin, azalera gordinari onargarritasun koefizientea (LOK) aplikatuz, baita laboratutako beste azalera batzuek ere, belardiko espezie hauekin: Festuka, Llollo-belarra, 69. eta 78. labore-kodeak, Agrostis, Arrhenatherum, alka-belarra, larre-pleotza, poa, Sudango larre-belarra, eta belardi espezieen labore mistoa, 247. kodekoa.

3. oinarria.–Onuradunak eta aplikazio esparruak.

1. Laguntza hau eskatzen ahal dute Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako ustiategiak dituzten titularrek, baldin beren ustiategiak, osorik edo partez, honela katalogatuta dagoen udalerri batean badaude: mendialdeko eskualde batean edo naturak bereziki mugatutako eskualde batean. Titular horiek ogibide nagusia nekazaritza dutenak izanen dira Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE-REAN), edo eskatzaileak bere Eskaera bakarra aurkezten duen autonomia erkidegoarenean.

2. Titularrak izaten ahal dira pertsona fisikoak nahiz elkartea osatzen duten ustiategiak. Elkartea osatzen duten ustiategiak izanez gero, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira, gutxienez, sozietatearen kapitalaren %50 egiten duten kideak.

3. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen araubidea ustiategiko nekazaritzako eremuari aplikatuko zaio, hura Nafarroako Foru Komunitateko mendialdeko edo mendialdetik kanpokoa baina naturak bereziki mugatutako eskualdekotzat jotzen den udalerrian kokaturik badago.

4. oinarria.–Laguntza eskatzea.

Laguntzen eskaera bakarrean sarturik aurkeztuko da Nafarroako naturak bereziki mugatutako eskualdeentzako edo berariazko beste muga batzuk dituztenentzako urteko eskaera.

5. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

1. Laguntza hartu ahal izateko, onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) “Jarduneko nekazaria” izatea, honako hauek ematen dioten zentzuan: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1307/2013 (EB) Erregelamenduaren 9. artikulua eta abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren II. titulua.

b) Ogibide nagusia nekazaritza izatea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan (NNUE-REAN), edo eskatzaileak bere Eskaera bakarra aurkezten duen autonomia erkidegoarenean.

2. Dena den, laguntza hauen onuradun izan daitezke, orobat, ogibide nagusia nekazaritza izateko baldintza guztiak betetzen dituztenak, salbu nekazaritza-lanaren 0,5 unitate baino gutxiagoko nekazaritza ustiategi baten titularra izatea edo/eta guztirako nekazaritza errentaren %50 ustiategian lortutakoa izatearena, baldin eta kasu hauetako batean badaude:

–Laguntza hauek eskatu diren urtean instalatutako nekazari gazteak eta aurreko urtean indarrean dagoen Nafarroako LGParen arabera nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza emateko ebazpena dutenak.

–Lehen graduko ahaide batek laguntza hauek eskatu diren urtean edo aurrekoan ustiategia eskualdatu dien eskatzaile izatea, baldin eta aurreko titularra konpentsazio-ordainak jasotzen ari bazen eta eskualdaketa ustiategiaren ezaugarriak gehiegi aldatu gabe egin bazen.

c) Eskabide bakarraren zati bat bezala aurkeztea urteko laguntza eskaera, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuan ezarri bezala.

d) Onuradunaren ustiategiak gutxienez 2 hektareako ordainketa-azalera (kalte-ordaina har dezakeen azalera) eduki behar du.

e) Laguntzen araubide honetatik baztertua ez izatea.

f) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. eta 13. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea. Bereziki, tributu arloko betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izan beharko ditu.

2. Ezinbesteko kasuak salbu, baldintza hauek betetzen ez badira, ez da eskatzen den urterako laguntza emanen. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eman beharko zaio ezinbesteko kasuen berri hamar egun baliodunean, gehienez ere, ezinbesteko arrazoia gertatzen denetik hasita.

3. Ezinbesteko kasutzat jotzen dira ezarririk daudenak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan.

6. oinarria.–Kalte-ordaina hartzen ahal duen azalera.

1. Kalte-ordaina jasotzen ahal duen azalera ustiategiak duen nekazaritza-azalera erabilgarria da, Nafarroako mendialdeko eskualde batean kokaturik dagoenean edo mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualde batean dagoenean

2. Aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren eremuak kanpo daude.

3. Laboreek eskualdean ohikoak diren metodoen bidez ezarriak izan beharko dute.

4. Kalte-ordaina jasotzen ahal duen azalera kalkulatzeko, koefiziente hauek aplikatu beharko dira ustiatze sistemaren arabera:

–Bazka azalerako hektarea bakoitzeko: 1.

–Gainerako laboreen hektarea bakoitzeko: 0,7.

4. Bazkarako azalera kalte-ordaina emateko modukotzat joko da larreekin bateragarriak diren espezieak dituzten abeltzaintzako ustiategietan. Ustiategi horietan, kalte-ordaina hartzen ahal duen bazkarako azalera, hektareatan, ez da inoiz izanen handiagoa larrearekin bateragarriak diren espeziekoak izanik ustiategian dauden azienden AzLUen balioa baino. Behi eta zaldi azienden kasuan, 6 hilabetetik aurrerako abereak hartzen dira kontuan, eta ardi, ahuntz eta txerrien kasuan, 4 hilabetetik aurrera. SIMOGAN datu-basean jasotako bost balioen batez bestekoa izanen da kontuan hartuko diren AzLUak, laguntzen eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost hilabeteetako bakoitzeko lehenbiziko lanegunean kontabilizatuta. Ardi eta ahuntz aziendarako, ustiategi bakoitzaren urtarrilaren 1eko nahitaezko urteko zentsua hartuko da kontuan.

5. Lekuan bertan egindako kontrolik bada, bertatik bertarako ikuskapenean zehaztutako AzLUak bakarrik hartuko dira kontuan laguntza kalkulatzeko.

7. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntza sari bat da, urtekoa, ematen dena eskatzailearen ustiategian kalte-ordaina hartzen ahal duen nekazaritzako azaleran oinarriturik.

2. Laguntzaren zenbatekoak konparazio bidez ezarri dira, kontuan harturik gastu gehigarriak eta diru-sarreren galerak, halako mugak ez dituzten eskualdeen aldean. “Oinarrizko modulu” hauek ezarri dira:

Mendialdeko eskualdea bitan banatu da, goi mendialdea eta mendialdea:

a) Goi mendialdea: 127,68 euro/ha.

b) Mendialdea: 93,63 euro/ha.

c) Menditsua izan gabe, eskualde naturak mugatua: 74,08 euro/ha.

V. eranskinean daude lau eskualdeetako bakoitzeko udalerriak.

8. oinarria.–Laguntzaren zenbatekoa nola zehaztu.

1. Eskatzaile baten urteko prima batera kalkulatuko da eskualde guztietarako, behar den modulua aplikaturik kalte-ordaina har dezaketen azalerei, azalera horiek egoteagatik “goi mendialdean”, “mendialdeko eskualdean” eta “mendialdetik kanpo baina naturak bereziki mugatutako eskualdean”, lehenetsiz hektareako eman beharreko laguntzaren zenbateko handiena duten azalerak.

2. Ustiategiko azalera-atalase jakin batzuen gainetik, ordainketak beheranzkoak izanen dira; beraz, eskualde bakoitzean batez beste ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, ustiategiaren tamaina hartuko da kontuan baremo honen arabera:

KALTE-ORDAINA HARTZEN AHAL DUEN AZALERA,

NEURRIAREN BABESA DUENA (hektareak)

AZALERA MODULATUA (ha)

1. tartea: lehen 25 hektareak

%100

3. tartea: 25 hektarea baino handiagoa eta 50 hektareakoa edo txikiagoa

%60

4. tartea: 50 hektarea baino handiagoa eta 100 hektareakoa edo txikiagoa

%30

5. tartea: 100 hektarea baino handiagoa

%0

3. Elkartea osatzen duten ustiategietan tarte bakoitzeko hektareak ogibide nagusia nekazaritza duten kideen kopuruaren heinean handituko dira.

4. Ogibide nagusia nekazaritza duen kide bat laguntza eskatzen duten ustiategi batzuetakoa bada (ogibide nagusia nekazaritza dutenen ustiategiak betiere), aurreko paragrafoaren ondorioetarako, kide hori eskaera egin duten ustiategietako bakar batean hartuko da kontuan, lehenetsiz banakako ustiategia elkartea osatzen dutenen gainetik, eta, horien artean, zenbatekoa handiena duena.

5. Behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan aurreikusten diren penalizazioak aplikatu ondotik zehaztuko da zer azaleragatik ordainduko den. Azalera batez besteko zenbatekoarekin biderkatuta ateratzen den kopuruari aplikatuko zaizkio 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako murriztapenak, hurrengo portzentajeen arabera, baldin eta konpromisoak bete ez dituzten eremuen azalera, guztira, ordainketetarako deklaratutako guztizko eremuaren %20 baino handiagoa edo 0,1 hektarea baino handiagoa bada:

* AzLU edo hektarea kopuruari loturiko konpromisoak edo beste betebehar batzuk ez betetzearen portzentajeak eta penalizazioen mailaketa, tipifikatuak ez badaude bete ez den portzentajearen arabera, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluari jarraituz.

MOTA

ELEMENTUAREN DESKRIPZIOA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA (OIN./NAG./BIG./HIR.)

PENALIZAZIOA

Bakuna

Horrelako batzuk ez ditu betetzen

Konpromisoak/beste betebehar batzuk

1

Esparru abandonatua

0 - %2

Hir.

% 1

% 2

2 - %5

S

% 5

%10

5 - %20

Nag.

%20

%40

20 - %100

Oin.

%50

%100

2

Eskatutako laguntza lerroa ez dagokio esparruko SIGPAC erabilerari

0 - %2

Hir.

%1

%2

2 - %5

S

%5

%10

5 - %20

Nag.

%20

%40

20 - %100

Oin.

%50

%100

3

Deklaratutako produktua ez da bateragarria esparruko SIGPAC erabilerarekin

0 - %2

Hir.

%1

%2

2 - %5

S

%5

%10

5 - %20

Nag.

%20

%40

20 - %100

Oin.

%50

%100

4

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

0 - %2

Hir.

%1

%2

2 - %5

S

%5

%10

5 - %20

Nag.

%20

%40

20 - %100

Oin.

%50

%100

5

Produktu ikuskatua laguntzara-lerroan onargarria da, baina deklaratutakoa ez bestelakoa da, eta beste produktu talde batekoa

0 - %2

Hir.

%1

%2

2 - %5

S

%5

%10

5 - %20

Nag.

%20

%40

20 - %100

Oin.

%50

%100

6

Nekazaritzako jarduerarik gabeko esparrua

0 - %2

Hir.

%1

%2

2 - %5

S

%5

%10

5 - %20

Nag.

%20

%40

20 - %100

Oin.

%50

%100

(*) Konpromisoak ez betetzeagatiko penalizazioak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera.

ONARTUA IZATEKO BALDINTZAK/IRIZPIDEAK: SAILKAPENA

DEFINIZIOA

BAZTERKETA

Baztertzailea (B)

Ez-betetzea, kontzesioan ezarritako onargarritasun irizpideak/betekizunak errespetatzen ez dituena.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea edo zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna neurritik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean, hala badagokio.

6. Laguntzak emateko, onartutako eskaeretarako kalkulatzen den zenbatekoaren guztizko batura handiagoa baldin bada azpineurri eta kanpaina bakoitzerako aurrekontuan dagokion partidan eskura dagoen kreditua baino, eta eskura dagoen kreditua agortu arte, hainbanaketa aplikatuko da onartutako eskatzaileen artean.

9. oinarria.–Ebaluazioa, jarraipena eta kontrola.

1. Nekazaritza Zerbitzuak eginen ditu eskaeren ebaluazioa, kontrol administratiboa eta ordainketaren ebazpen proposamena; lekuan berean egin beharreko kontrola, berriz, Ikuskapenen Atalak; horretarako, behar diren egiaztapenak eginen dira, eta eskatzailea behartua dago eskatzen zaion informazio osagarri osoa ematera.

2. Eskaera egiten den urtean kanpaina horri buruz erregistro ofizialetan dauden datuak izanen dira laguntza kudeatzeko beharko direnak.

10. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jaso ondoren egiaztatuko da interesdunek onuradunak izateko baldintzak betetzen ote dituzten, hau da, 5. oinarrian aipatzen diren onargarritasun baldintzak. Eskaerak zerbait falta badu, hogeita hamar eguneko epean zuzendu dezala eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta artxibatzeko ebazpena eginen dela, eta, jakinaraziko zaiola.

2. Nekazaritza Zerbitzuak eskaera ebaluaturik, ebazpena proposatuko du.

3. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emanen, ordainduko edo ukatuko du dirulaguntza, modu arrazoituan.

4. Prozeduraren gainean ebazteko epea 6 hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita. Epea espresuki ebazpenik gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.

11. oinarria.–Laguntzak ukatzea eta zehapenak.

1. 5. oinarrian aipatzen den edozein baldintza bete ezik, laguntzak ukatuko dira.

2. Ezarritako kontrolen ondorioz egiaztatzen bada aldea dagoela eskaeraren xedeko hektarea kopuruaren eta kontrol administratiboen edo bertatik bertara egindako kontrolen ondorioz egiaztatzen den hektarea kopuruaren artean, dagozkion zehapenak jarriko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19 bis eta 35. artikuluekin bat.

3. Ustiategiko azalerak osorik ez deklaratzeak berekin ekarriko ditu Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 16. artikuluan aurreikusitako zehapenak.

4. Laguntzaren xedeko azalerek bete beharko dute abenduaren 19ko 1078/2014 Errege Dekretuan ezarritakoa, hartan ezartzen baitira onargarritasun baldintzak. Arau horiek bete ezean, penalizazioak jarriko dira.

5. Aurrekoez gain, aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako arau-hausteen eta zehapenen araubidea.

12. oinarria.–Oker jasotako ordainketen itzulketa.

Oker jasotako ordainketen kasuan, jasotzaileek haien zenbatekoak itzuli beharko dituzte Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.

13. oinarria.–Laguntzen publizitatea.

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren IV. kapituluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da onuradunen zerrenda. Onuradunei jakinaraziko zaie haien datuak aipatu erregelamenduaren 111. artikuluaren arabera argitaratuko direla, eta auditoretzak eta azterketak egiteko erakundeek har ditzaketela datuak, Batasunaren finantza interesak babestuak gelditzeko. Datuak pertsonalak direnean, onuradunei haien eskubideen berri emanen zaie, datuak babesteko arauekin eta eskubide horiek baliatzeko prozedura aplikagarriekin bat.

V. ERANSKINA

Nafarroako mendialdeko eskualdea eta Nafarroako mugaketa naturaleko eskualdea zedarritzea

Landa Garapenerako esparru nazionalaren bidez ezarritako mugapenarekin bat, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 32. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera, hurrengo udalerri eta fazeria hauek osatzen dute Nafarroako mendialdea eta mendialdetik kanpo naturak bereziki mugatutako eskualdea:

1.–Mendialdeko eskualdea

a) Goiko mendialdea (GM).

KODEA

GOI MENDIALDEKO UDALERRIA

ESKUALDEA

003

ABAURREGAINA

GM

004

ABAURREPEA

GM

013

AMESKOABARRENA

GM

020

ARAITZ

GM

021

ARANARATXE

GM

022

ARANTZA

GM

024

ARANO

GM

028

ARTZIBAR

GM

031

ARESO

GM

033

ARIA

GM

034

ARIBE

GM

050

BAZTAN

GM

054

BERTIZARANA

GM

055

BETELU

GM

058

AURITZ

GM

059

BURGI

GM

071

GAZTELUBERRI

GM

081

DONAMARIA

GM

082

ETXALAR

GM

087

ELGORRIAGA

GM

090

ERATSUN

GM

092

ERROIBAR

GM

093

EZKAROZE

GM

095

ESPARTZA ZARAITZU

GM

100

EULATE

GM

102

EZKURRA

GM

111

GALOZE

GM

112

GARAIOA

GM

113

GARDE

GM

115

GARRALDA

GM

117

GOIZUETA

GM

118

GOÑERRI

GM

119

GORZA

GM

128

IZABA

GM

129

ITUREN

GM

133

ITZALTZU

GM

134

JAURRIETA

GM

137

LABAIEN

GM

139

LANA

GM

143

LARRAGOA

GM

149

LEITZA

GM

153

LESAKA

GM

181

NABASKOZE

GM

185

OTSAGABIA

GM

187

OITZ

GM

195

ORBAIZETA

GM

196

ORBARA

GM

198

ORONTZE

GM

199

OROTZ-BETELU

GM

203

PETILLA ARAGOI

GM

209

ERROMANTZATUA

GM

210

ERRONKARI

GM

211

ORREAGA

GM

213

SALDIAS

GM

221

DONEZTEBE

GM

222

SARTZE

GM

226

SUNBILLA

GM

239

URDAZUBI

GM

241

URRAULGOITI

GM

244

URROTZ

GM

245

URZAINKI

GM

247

UZTARROZE

GM

248

LUZAIDE

GM

250

BERA

GM

252

BIDANKOZE

GM

256

HIRIBERRI (Aezkoa)

GM

259

IGANTZI

GM

263

ZUBIETA

GM

264

ZUGARRAMURDI

GM

502

02. FAZERIA

GM

509

09. FAZERIA

GM

510

10. FAZERIA

GM

516

16. FAZERIA

GM

518

ERREMENDIKO FAZERIA

GM

523

AMESKOAKO HERMENDIA

GM

526

26. FAZERIA

GM

528

28. FAZERIA

GM

535

35. FAZERIA

GM

536

36. FAZERIA

GM

537

37. FAZERIA

GM

542

42. FAZERIA

GM

545

45. FAZERIA

GM

553

ALDAPE FAZERIA

GM

555

55. FAZERIA

GM

556

56. FAZERIA

GM

562

BERRIOGOITIKO FAZERIA

GM

563

63. FAZERIA

GM

565

65. FAZERIA

GM

581

81. FAZERIA

GM

585

85. FAZERIA

GM

586

86. FAZERIA

GM

587

87. FAZERIA

GM

588

88. FAZERIA

GM

591

91. FAZERIA

GM

603

103. FAZERIA

GM

691

ANDIA MENDILERROA

GM

692

ARALAR MENDILERROA

GM

693

LOKIZ MENDILERROA

GM

694

URBASA MENDILERROA

GM

b) Mendialdea (M).

KODEA

MENDIALDEKO UDALERRIA

ESKUALDEA

008

AGUILAR KODES

Emak.

010

ALTSASU

Emak.

011

ALLIN

Emak.

017

ANUE

Emak.

019

AGOITZ

Emak.

025

ARAKIL

Emak.

026

ARAS

Emak.

027

ARBIZU

Emak.

037

ARRUAZU

Emak.

040

ATETZ

Emak.

043

AZUELO

Emak.

044

BAKAIKU

Emak.

047

BARGOTA

Emak.

049

BASABURUA

Emak.

052

BERASKOAIN

Emak.

063

CABREDO

Emak.

073

ZIORDIA

Emak.

075

ZIRITZA

Emak.

083

ETXARRI

Emak.

084

ETXARRI ARANATZ

Emak.

091

ERGOIENA

Emak.

094

ESLABA

Emak.

096

ESPRONTZEDA

Emak.

098

ESTERIBAR

Emak.

101

EZKABARTE

Emak.

103

EZPOROGI

Emak.

110

GALIPENTZU

Emak.

116

GENEVILLA

Emak.

120

GESALATZ

Emak.

121

GIRGILLAO

Emak.

123

UHARTE ARAKIL

Emak.

124

IBARGOITI

Emak.

126

IMOTZ

Emak.

127

IRAÑETA

Emak.

130

ITURMENDI

Emak.

132

ITZAGAONDOA

Emak.

135

XABIER

Emak.

136

TXULAPAIN

Emak.

138

LAKUNTZA

Emak.

140

LANTZ

Emak.

141

LAPOBLACIÓN

Emak.

144

LARRAUN

Emak.

146

LEATXE

Emak.

150

LEOTZ

Emak.

151

LERGA

Emak.

154

LEZAUN

Emak.

156

LIZOAIN

Emak.

158

LONGIDA

Emak.

159

IRUNBERRI

Emak.

162

MARAÑÓN

Emak.

170

MIRAFUENTES

Emak.

172

ELO

Emak.

182

NAZAR

Emak.

186

ODIETA

Emak.

188

OLAIBAR

Emak.

189

OLAZTI

Emak.

192

OLORITZ

Emak.

194

OLLO

Emak.

214

JAITZ

Emak.

219

SANTSOL

Emak.

230

TORRALBA DEL RÍO

Emak.

235

UXUE

Emak.

236

ULTZAMA

Emak.

237

UNTZITIBAR

Emak.

238

UNTZUE

Emak.

240

URDIAIN

Emak.

242

URRAULBEITI

Emak.

243

URROTZ-HIRIA

Emak.

253

BIDAURRETA

Emak.

261

ESA

Emak.

262

ZABALTZA

Emak.

265

ZUÑIGA

Emak.

508

08. FAZERIA

Emak.

514

14. FAZERIA

Emak.

515

15. FAZERIA

Emak.

517

17. FAZERIA

Emak.

521

21. FAZERIA

Emak.

524

24. FAZERIA

Emak.

527

27. FAZERIA

Emak.

539

39. FAZERIA

Emak.

540

40. FAZERIA

Emak.

541

41. FAZERIA

Emak.

543

43. FAZERIA

Emak.

544

44. FAZERIA

Emak.

546

SUARBEKO FAZERIA

Emak.

549

ARISTREGIKO FAZERIA

Emak.

552

52. FAZERIA

Emak.

570

70. FAZERIA

Emak.

579

79. FAZERIA

Emak.

582

82. FAZERIA

Emak.

584

84. FAZERIA

Emak.

592

92. FAZERIA

Emak.

606

106. FAZERIA

Emak.

904

IRURTZUN

Emak.

908

LEKUNBERRI

Emak.

2.–Mendialdekoa izan gabe, naturak bereziki mugatutako eskualdeak.

KODEA

UDALERRIAREN IZENA

KODEA

UDALERRIAREN IZENA

31002

Abartzuza

31168

Metauten

31005

Aberin

31171

Miranda Arga

31006

Ablitas

31174

Morentin

31007

Adios

31175

Mues

31012

Allo

31180

Muruzabal

31014

Antzin

31183

Obanos

31015

Andosilla

31190

Olexoa

31016

Antsoain

31191

Erriberri

31018

Añorbe

31193

Oltza Zendea

31023

Aranguren

31197

Orisoain

31029

Los Arcos

31200

Oteitza

31030

Arellano

31204

Piedramillera

31035

Armañantzas

31205

Pitillas

31036

Arroitz

31207

Puiu

31038

Artaxoa

31212

Zare

31039

Artazu

31217

San Martin Unx

31041

Aiegi

31220

Santakara

31045

Barasoain

31224

Sesma

31046

Barbarin

31225

Sorlada

31051

Beire

31227

Tafalla

31056

Biurrun-Olkotz

31228

Tebas-Muru Artederreta

31060

Burlata

31229

Tirapu

31061

El Busto

31231

Torres del Río

31065

Caparroso

31233

Tulebras

31067

Zarrakaztelu

31234

Ukar

31069

Kaseda

31251

Viana

31074

Zirauki

31255

Villamayor de Monjardín

31076

Zizur

31257

Villatuerta

31079

Desoio

31258

Atarrabia

31080

Deikaztelu

31260

Deierri

31085

Etxauri

31511

11. fazeria

31086

Eguesibar

31522

22. fazeria

31088

Noain Elortzibar

31529

29. fazeria-Aranbeltz

31089

Eneritz

31530

30. fazeria-Samendieta

31097

Lizarra

31531

31. fazeria

31099

Etaiu

31532

32. fazeria

31104

Faltzes

31538

38. fazeria

31105

Fitero

31550

50. fazeria

31108

Fustiñana

31567

67. fazeria

31109

Galar

31571

71. fazeria

31114

Garinoain

31574

74. fazeria

31125

Iguzkitza

31575

75. fazeria

31131

Itza

31576

76. fazeria

31142

Larraga

31583

83. fazeria

31145

Elizagorria

31604

104. fazeria

31147

Legarda

31605

105. fazeria

31148

Legaria

31608

108. fazeria

31152

Lerin

31690

Errege Bardea

31155

Ledea

31902

Berriobeiti

31160

Lukin

31903

Berriozar

31161

Mañeru

31905

Beriain

31164

Mélida

31906

Orkoien

31166

Mendaza

31907

Zizur Nagusia

VI. ERANSKINA

Naturagune babestuetan ezartzen diren ingurumen arloko mugapenengatiko kalte-ordainak

1. oinarria.–Laguntzaren deskripzioa.

Konpentsazio bat da, toki batzuetarako, Nafarroan eremu batzuk babestuak deklaratzeagatik gaur egun Natura 2000 Sarean dauden tokietan jarduera ekonomikoari ezartzen zaizkion mugapenen ondorioz; hori dena, bat etorriz Nafarroako Naturaguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin.

2. oinarria.–Laguntza mota.

Laguntza gisa, hektarea bakoitzeko ordainketa bat egiten zaie toki entitateei, baldin eta betetzen badituzte 3. eta 4. oinarrietako onargarritasun irizpideak, konpromisoak eta murriztapenak lege mugapen bakoitzerako ezarritako urtean.

Deialdi honen xedeko dirulaguntzak norgehiagokako araubidea erabiliz emanen dira.

3. oinarria.–Onartua izateko baldintzak.

Laguntza eskatzeko epea bukatzean baldintza hauek betetzen dituzten eskatzaileei bakarrik emanen zaizkie laguntzak:

–Onuradunari dagokionez:

Toki entitateak izan beharko dira, babestuak deklaraturik eta gaur egun Natura 2000 Sarean sarturik dauden eremuen titularrak.

–Ustiategiari dagokionez:

Eremu babestua deklaratzean jarduera ekonomiko zehatz baterako ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

  • Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.
  • Larrako Natura-erreserba.
  • Aztaparretako Erreserba Integrala eta Ukerdiko Erreserba Integrala.
  • Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.
  • Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

4. oinarria.–Konpromisoak eta mugapenak.

Neurri honi atxikitzen zaizkion titularrek ondoko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte:

Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, Eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

Urteko eskaeran, deklaratzea ustiategiko zer lurzati dauden neurriari atxikiak eta haietarako laguntza eskatzea.

Onartutako edo jasotako dirulaguntzei eta hartutako konpromisoei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako lege mugapena betetzea. Hona zein diren:

Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta laboratzea ere eskaeraren urtean.

Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako Erreserba Integralean eta Ukerdiko Erreserba Integralean ez zur, ez egur, ez onddo aprobetxamendurik ez egitea eskaeraren aurreko urtean.

Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea, 2020ko abuztuaren 31tik 2021eko abuztuaren 31 arte.

Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea eskaeraren urtean.

5. oinarria.–Araubidean sartzea eta laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren araubidean sartzeko eskaerak laguntzen eskaera bakarrean aurkeztuko dira. Urtero laguntza ematen ahalko zaie 3. oinarrian ezarritako onargarritasun baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei. Laguntza eskaerak ebaluatuko dira, eta organo eskudunak onartu edo ukatuko ditu 6 hilabeteko epean, ebazpen baten bidez. Epe hori igarota, administrazioaren isiltasunez ezetsitzat joko dira. Emateko eta ordaintzeko administrazio-egintza (6. oinarria) bakarra izanen da ebazpen berean.

2. Laguntzaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: eremu bakoitzerako hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider zehazturiko azalera, behin administrazio kontrolak eta lekuan bertan kontrolak egin ondoren eta behar baino azalera gehiago deklaratzeagatik penalizazioak aplikatu baino lehen.

3. Hona hemen eremu bakoitzerako zenbateko unitarioak:

NATURAGUNEA

URTEKO ORDAINKETA (euro/hektarea)

MURRIZTAPENAK

Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremua

200,00

Herri-lurrak eta luberritzea eta laboratzea

Larrako Natura-erreserba eta Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

25,31

Zur, egur eta beste produktu batzuen aprobetxamendua

Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba

102,51

Larreen aprobetxamendua

Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua

73,15

Zur, egur eta beste produktu batzuen aprobetxamendua

6. oinarria.–Urteko ordainketak.

1. Onuradunek urtero eskatu behar dute ordainketa laguntzaren eskaera bakarraren bidez. Laguntza jasotzeko, 3. oinarriko baldintzak eta 4. oinarriko konpromisoak eta mugapenak bete beharko dituzte.

2. Ordainketaren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izanen da: hektareako ezarritako zenbateko unitarioa, bider ordaintzeko kontuan hartutako azalera, behin kasuan kasuko kontrol administratibo eta bertatik bertarako kontrol guztiak egin ondoren, eta oinarri arautzaile hauen VII. eranskinean aurreikusitako penalizazioak aplikatu ondoren.

7. oinarria.–Bateraezintasunak.

Laguntza hau ez da bateraezina Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programako beste laguntza batzuekin, ezta laguntza zuzenekin ez Greening-en ordainketekin ere.

8. oinarria.–Ez-betetzeen mailakatzea

1. 3. eta 4. oinarrietan zehaztatutako ez-betetzeak honako taula honetan tipifikatzen dira, eta haiei dagokien zehapena VII. eranskinean zehazten.

EZ-BETETZE MOTA

Baztertzailea

(B)

Onartua izateko baldintzak. 3. oinarria.

a) Toki entitateak izan beharko dira, babestuak deklaraturik eta gaur egun Natura 2000 Sarean sarturik dauden eremuen titularrak.

a) Eremu babestua deklaratzean jarduera ekonomiko zehatz baterako ezarritako legezko mugapena duen tokian egon behar da eskatutako azalera. Gaur egun, Nafarroan eremu hauetan gertatzen da hori:

1. Pitillasko Natura-erreserba eta inguruko babes eremua.

2. Larrako Natura-erreserba.

3. Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integrala.

4. Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremua.

5. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserba.

b) SIGPACen katalogaturiko azaleraren titularra izatea, eta lur horren erabilera eremuak duen legezko mugapenarekin bateragarria izatea. Hau da, baso edo larre erabilera b.1 kasurako; baso edo larre erabilera, edo elkorra, b.2 eta b.3 kasuetarako; ur ibilguak, b.5 kasurako, eta baso erabilera, b.4 kasurako.

Konpromisoak eta beste betebehar batzuk. 4. oinarria.

a) Ustiategiaren titularrak eskatu beharko du laguntza urtero pagatu diezaiotela, Eskaera bakarrean, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduan ezarririko moduan eta laguntzen deialdian ezarritako tokian, moduan eta epean.

b) Urteko eskaeran, deklaratzea ustiategiko zer lurzati dauden neurriari atxikiak eta haietarako laguntza eskatzea.

c) Onartutako edo jasotako dirulaguntzei eta hartutako konpromisoei dagokienez, onartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten dituen egiaztapen ekintzak oro.

d) Laguntza zer eremu babestutan eskatzen den, hartarako ezarritako lege mugapena betetzea. Hona zein diren:

1. Pitillasko Natura-erreserban eta inguruko babes eremuan, herri-lurrak ez luberritzea ezta laboratzea ere.

2. Larrako Natura-erreserban, Aztaparretako eta Ukerdiko Erreserba Integralean eta Orgiko oihaneko Aisiarako Natura-eremuan ez zur ez egur aprobetxamendurik ez egitea. Gainera, Larrako Natura-erreserban eta Aztaparretako Erreserba Integralean onddo aprobetxamendurik ez egitea.

3. Las Cañasko urtegiko Natura-erreserban larreak ez aprobetxatzea.

2. Behar baino azalera gehiago deklaratzeari buruzko neurriak bete ezean, murrizketak eta bazterketak aplikatuko dira, Batzordearen martxoaren 11ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 19. artikuluan ezarritakoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EE) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezarri ziren. Beste konpromiso edo betebehar batzuk ez betetzeak berekin ekarriko du, aipatutako erregelamenduaren 35. artikuluan ezarritakoarekin bat, VII. eranskinean deskribatutako penalizazioak aplikatzea.

VII. ERANSKINA

Zigorrak eta konpromisoak ez betetzearen portzentajeak, Batzordearen 640/2014 erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera

Onartua izateko baldintzak/irizpideak.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Baztertzailea (B)

Laguntza emateko eta, zein den kasua, laguntza mantentzeko ezarritako irizpideak/baldintzak betetzen ez dituena.

Laguntzaren %100

Bai, eta urte anitzeko neurrietan bidezkoa denean, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu, ez-betetzea atzeman eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea eta zabarkeria izan den kasuetan, onuraduna laguntza-lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

Konpromisoak edo beste betebehar batzuk.

SAILKAPENA

DEFINIZIOA

URTEA

Zk.

ZEHAPENA

BAZTERKETA

Oinarrizkoa (O)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio larriak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo zail da ondorio horiek bukatzea onargarriak diren bitartekoekin.

1

1 edo gehiago

Laguntzaren %50

Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitatea eta zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea atzeman eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.

Gainera, onuraduna laguntza-lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %100

Nagusia (N)

Konpromisoa betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik gora irauten dute edo posible da ondorio horiei bukaera ematea onargarriak diren bitartekoekin.

1

1

Laguntzaren %20

2 edo gehiago

Laguntzaren %40

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %40

Bigarren mailakoa (BI)

Ez-betetzeak eragin txikia du laguntza-lerroaren helburuan.

1

1

Laguntzaren %5

2 edo gehiago

Laguntzaren %10

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %10

Hirugarren mailakoa (H)

Ez-betetzeak eragin urria du laguntza-lerroaren helburuan.

1

1

Laguntzaren %1

2 edo gehiago

Laguntzaren %2

2 edo gehiago

1 edo gehiago

Laguntzaren %2

Azaleak ez betetzearen penalizazioak eta portzentajeak, Batzordearen 640/2014 Erregelamenduaren 35. artikuluaren arabera.

EZ-BETETZEAREN DESKRIBAPENA

EZ-BETETZEAREN PORTZENTAJEA

SAILKAPENA

MURRIZTAPENAREN %

Bete gabea zenbatetik (%)

Bete gabea zenbatera (%)

Esparru abandonatua

0

20

Nagusia

20

20

100

Oinarrizkoa

100

Eskatutako laguntza lerroa bateragarria da esparruko SIGPAC erabilerarekin

0

50

Nagusia

20

50

100

Oinarrizkoa

50

Produktua bateragarria deklaratua esparruko SIGPAC erabilerarekin

0

50

Nagusia

20

50

100

Oinarrizkoa

50

Esparruan deklaratutako produktuak ez du balio eskatutako laguntza lerrorako

0

100

Bigarren mailakoa

5

Produktu ikuskatua laguntzara-lerroan onargarria da, baina deklaratutakoa ez bestelakoa da, eta beste produktu talde batekoa

0

100

Nagusia

20

VIII. ERANSKINA

Azukre-erremolatxaren laborerako “de minimis” araubideko laguntzen oinarri arautzaileak 2022. urterako

1. oinarria.–Xedea.

Honen helburua da azukre-erremolatxaren laborea mantentzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean ekoitzi ohi den eskualdeetan, baita hari lotutako industria eraldatzaileari lehengai-hornidura egokia ematea erraztea, azukre-erremolatxaren nekazaritzako industriaren sektorearen iraupena ziurtatzeko.

2. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da hektareako, eta Eskaera bakarraren hurrengo urteko urtarrilean Europar Batasuneko Azukrearen Merkatuaren Behatokiak argitaratutako azukrearen Europako batez besteko prezioa (AZP, aurrerakoan) erreferentziatzat hartuta kalkulatuko da. Laguntzaren zenbatekoa euro/ha-tan adieraziko da, ondorengo taulan adierazten denaren arabera:

AZP (euro/tm)

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA
(euro/hektareako)

410 baino gutxiago

500

410 – 419,99

466

420 – 429,99

433

430 – 439,99

400

440 – 449,99

366

450 – 459,99

333

460 – 469,99

300

470 – 479,99

266

480 – 489,99

233

490 – 499,99

200

500 – 509,99

167

510 – 519,99

133

520 – 529,99

100

530 – 539,99

67

540 – 549,99

33

550 edo gehiago

0

2. Dirulaguntzen deialdi hau “de minimis” araubidearen menpean dago (Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa, Batzordeak 2019ko otsailaren 21ean emandako 2019/316 (EB) Erregelamenduak aldatua.

3. Edozein onuraduni gehienez ere 20.000 euroko laguntza ematen ahal zaio hiru zergaldiko edozein alditan, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera; Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritzan “de minimis” laguntzei aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori, eta Batzordeak 2019ko otsailaren 21ean emandako 2019/316 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen.

3. oinarria.–Onuradunak eta betebeharrak.

1. Azukre-erremolatxa ekoizten duten nekazariak izaten ahalko dira laguntza honen onuradunak, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 46. artikuluak ezartzen duenaren arabera (dekretu horrek ezarri zuen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta bestelako laguntza araubide batzuen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere). Onuradunak izateko, urtero eskatu behar dute eskaera bakarrean, baldintza hauek beteta:

a) Azukre-erremolatxa produzitzea, Europako Batasunaren nekazaritza-landareen espezieen barietateei buruzko katalogoko barietateren batekoa, Merkataritza-barietateen erregistrokoa, edo merkataritza-baimen bat emanda daukana, Batzordearen 2004ko abenduaren 1eko 2004/842/EE Erabakiaren arabera.

b) Gutxienez unitate bateko dosia erabiltzea hektarea bakoitzeko, ureztalurretako udaberriko eta udazkeneko ereintzaren produkzio-aldeetan, eta 0,9 unitate hektarea bakoitzeko, lehorreko lurretako udazkeneko ereintzaren produkzio-aldeetan.

c) Hornidura-kontratu bat edukitzea azukre-industriarekin, produzitutako erremolatxa eman eta azukre bihurtzeko.

2. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

4. oinarria.–Eskaerak nola eta noiz aurkeztu.

1. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 45. artikuluak biltzen duen laguntza akoplatua zer lurzatitarako eskatu den, laguntza-eskaera lurzati horien gainean dela ulertuko da (errege dekretu horrek ezarri zuen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta bestelako laguntza araubide batzuen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere).

2. Laguntza eskatuko da Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako finantzaturiko ordainketa zuzenei eta Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren halako laguntza batzuei dagokien eskaera bakarraren bidez. Eskaera horiek telematika bidez aurkeztuko dira, horretarako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren kontura laguntzen tratamendu-eragile izateko kasuan kasuko kontratua formalizatu duten erakunde laguntzaileen bidez. Eskatzaileak berak ere zuzenean aurkezten ahal ditu, bere ziurtagiri digitala erabiliz, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eskuragarri dagoen “Laguntzak Kudeatzeko Sistema” (SGA) aplikazioaren bidez.

3. Abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 95. artikuluan ezarritakoa izanen da aurkezteko epea. Errege dekretu horrek ezarri zuen nekazaritzari eta abeltzaintzari 2015etik aurrera egiten zaizkien ordainketa zuzenen eta bestelako laguntza araubide batzuen aplikazioa, baita ordainketa zuzenen eta landa garapenerako ordainketen kudeaketa eta kontrola ere.

5. oinarria.–Dirulaguntza emateko modua, lehentasunak eta irizpide objektiboak.

1. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

2. Eskaerek aurrekontuan ezarritako aurrekontu-muga gainditzen badute, 2.1) oinarrian aipatzen den unitatearen zenbatekoa doituko da, laguntzaren zenbateko osoak ez dezan gainditu muga hori.

6. oinarria–Ebaluazio organoa.

Nekazaritza Zerbitzuak ebaluatuko ditu eskaerak.

7. oinarria.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaera jasota, Nekazaritza Zerbitzuak egiaztatuko du eskatzaileak 1., 3. eta 4. oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituen.

Exijitutako agiriak aurkezten ez baditu, gehienez ere 10 eguneko epean zuzendu dezala errekerituko zaio interesdunari, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera uzten duela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, eta jakinaraziko zaio.

Halaber, eskatzen diren beharkizunak betetzen ote diren egiaztatuko du Nekazaritza Zerbitzuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan dauden agiri, erregistro eta datu base ofizialen egiaztapen administratiboen bidez.

2. Eskaerak ebaluatu eta gero, Nekazaritza Zerbitzuak laguntza emateko ebazpenaren proposamena egingo du. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak bete dituztela frogatzeko txostena aurkeztuko da.

3. Dirulaguntza eman baino lehen, onuradunak adierazpen bat egin beharko du, idatziz edo euskarri elektronikoan, eta bertan aipatuko ditu aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta unean uneko ekitaldi fiskalean jasotako gainerako “de minimis” laguntza guztiak, erregelamendu honi edo “de minimis” araubideko beste erregelamendu batzuei lotutakoak.

4. Araubide honen araberako laguntzak ez dira emanen harik eta frogatu arte horrek ez duela berekin ekarriko onuradun bati emandako “de minimis” araubideko laguntzen zenbateko osoak gainditzea Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 EE Erregelamenduaren 3.2 artikuluan ezarritako muga, eta, orobat, frogatu arte aipatu erregelamenduan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla.

5. Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak dirulaguntzen gainean ebatziko du, arrazoiak emanda.

6. Prozeduraren gainean ebazteko epea hiru hilabetekoa izanen da. Epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, ezetsitzat joko da eskaera.

8. oinarria.–Onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrak izanen ditu.

9. oinarria.–Onuradunaren gardentasun betebeharrak.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. artikuluan aipatutako entitateak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen diren jakiteko, batuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien kopuruak. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako urteko negozio-zifra edo aurrekontua honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo gauzatutako aurrekontua.

b) Kasua bada, dirulaguntza zer ekitalditan ematen den, ekitaldi horretan erakundearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharra duten erakunde onuradunek, dirulaguntzarik jasotzen badute, informazio hau eman beharko dute:

a) Erakundearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzarengatik jasotako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuen arabera banakatuta, eta urteko kontuak, jendaurrean erakutsi ahal izateko.

Informazio hori erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, erakunde onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Erakundeak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekartzen ahal dituen zehapenak galarazi gabe, haiek bete ezean, onartutako dirulaguntza ordaindu gabe utziko da, eta, zenbatekorik kobratu bada, itzuli egin beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

10. oinarria.–Ordaintzeko modua eta epeak.

Dirulaguntza ordainketa bakarrean emanen da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera; aurretik, organo kudeatzaileak egiaztatu beharko du onuradunak dirulaguntza emateko arrazoi izandako xedeak eta gardentasun betebeharra betetzen dituela.

11. oinarria.–Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak erabili direla frogatzeko epea eta modua.

Dirulaguntzaren helburua bete dela justifikatzeko, laguntzen eskaera bakarrean ereiteen deklarazioa eginen da, eta azukre-industriarekin daukan kontratua aurkeztuko da.

12. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Foru Administrazioak berak edo beste administrazio publiko batzuek helburu bererako ematen dituztenekin, betiere errespetatzen badira Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1408/2013 (EB) Erregelamenduak ezarritako mugak (erregelamendu horrek zehazten du nola aplikatu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei nekazaritza sektorean).

13. oinarria.–Ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioak.

1. Ebazpen honetan eskatutako konpromisoak bete ezean, dirulaguntza itzuli egin beharko da eta, bidezkoa denean, behar diren zehapenak jarriko dira.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35., 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz arautuko dira diru-itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

3. Inguruabar bereziak edo ezinbesteko kasuak gertatu direla dakien onuradunak idatziz jakinarazi beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, kudeaketa organoak egiaztapenak egin baino lehen.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Deialdi honetan ezarritako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emanen da Nafarroako Gobernuaren web-orriko zerbitzuen katalogoko fitxa garatzen duen araudian ezartzen denaren arabera.

IX. ERANSKINA

1. Oinarrizko ordainketako araubidea:

a) 1075/2014 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoa, honi buruzkoa: ziklo motzeko baso-zuhaitzekin landatutako eremuetako gutxieneko landaketa-dentsitatea, horiek oinarrizko ordainketarako hektarea onargarritzat hartu behar badira.

b) 1075/2014 Errege Dekretuaren 14. artikuluko 9. puntuan ezarritakoa, honi buruzkoa: kalamu hazien barietateek izan dezaketen gehieneko tetrahidrocannabinol edukia, hazi horiek erabiltzen badira oinarrizko ordainketarako hektarea onargarritzat hartu behar diren lurzatietan.

2. Klimarako eta ingurumenerako onuragarriak diren nekazaritzako jardunbideetarako ordainketa:

a) 1075/2014 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritakoa, honi buruzkoa: eztigintzako landareetarako lugorritzat hartu eta interes ekologikoko eremu gisa konputatzeko hautatzen ahal diren espezieak.

b) 1075/2014 Errege Dekretuaren VII. eranskinean ezarritakoa, honi buruzkoa: interes ekologikoko eremu gisa konputatu behar diren lugorrietan abeltzaintzako jardueren debekua.

c) 23. oinarriko 7. puntuan ezarritakoa, honako honi buruzkoa: produktu fitosanitarioak erabiltzeko debekua lugorrian eta nitrogenoa finkatzeko laboreetako eremuan, eremu horiek interes ekologikoko eremu gisa konputatu behar badira.

3. Laguntza lotuengatiko ordainketa zuzenak. 1075/2014 Errege Dekretuaren epigrafe hauetan ezarritakoak:

a) 31. artikuluaren b) letra, arrozaren laborantzan hazi barietate jakin batzuk erabiltzeari buruzkoa.

b) 34. artikuluaren 2. puntua, honi buruzkoa: alpaparen laborantza lehorreko lurreko alorretan egin beharra, labore proteikoei loturiko laguntzarako eremu onargarri gisa kontuan hartu ahal izateko.

c) 35. artikuluaren a) letra, labore proteikoei loturiko laguntzan hazi-barietate jakin batzuk erabiltzeari buruzkoa.

d) 39. artikuluaren a) letra, fruitu oskoldunei eta algarrobo-lekei loturiko laguntzarako zuhaitzen gutxieneko dentsitateari buruzkoa.

e) 39. artikuluaren c) puntua, honi buruzkoa: landaketak lehorreko lurreko alorretan egitea, fruitu oskoldunei eta algarrobo-lekei loturiko laguntzarako eremu onargarri gisa konputatu ahal izateko (urritzen landaketak ureztaketako alorretan ere egiten ahalko dira).

f) 41. artikuluaren 2. puntua, kalitatezko lekaleei laguntzeko baimendutako espezieei buruzkoa.

g) 46. artikuluaren a) eta b) letrak, honi buruzkoa: hazi barietate zehatz batzuk erabiltzea eta ereiteko gutxieneko dosiak erabiltzea azukre-erremolatxarako laguntza eskatzen delarik.

h) 49. artikuluaren b) eta c) letrak, honi buruzkoa: ereiteko gutxieneko dosiak erabiltzea, eta industria eraldatzailerako lehengaien entregak egiaztatzea industriarako tomateari loturiko laguntza eskatzen delarik.

4. Mendialdeko eskualdeetarako eta naturak mugatuetarako konpentsazio laguntza:

a) Deialdi honen 6. oinarriko 4. puntuan ezarritakoa, ustiategiko aziendaren AzLUei buruzkoa.

5. Nekazaritza ekologikorako laguntza. Martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduaren 81. artikuluko epigrafe hauetan ezarritakoak:

a) f) letra, ustiapen koadernoa mantentzeari buruzkoa.

b) h) letra, berezko azienda ekologikoa duten larre eta bazken aprobetxamenduari buruzkoa.

c) i) letra, ustiategiko aziendaren AzLUei buruzkoa.

d) j) letra, laguntza eskatzen den lursailen bilketari buruzkoa.

e) k) letra, GEOei, tratamendu fitosanitarioei, animalien ongizateari, animalien elikadurari eta AE ongarriei buruzkoa.

6. Hazitarako patataren nekazaritzako ingurumen arloko ekoizpenerako laguntza. Martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduaren 12. artikuluko epigrafe hauetan ezarritakoak:

a) Ongarritzeari buruzko a) eta i) letrak, hazitarako patatari laguntza eskatzen zaionean.

b) c) letra, lurzoruaren emankortasuna mantentzeko kontrolari buruzkoa, hazitarako patatari laguntza eskatzen zaionean.

7. Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzeko laguntza. Martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduaren epigrafe hauetan ezarritakoak:

a) 36. artikuluaren c) letra, olibondoak edo mahasti zaharrak edukitzeari buruzkoa.

b) 37. artikuluaren b) letra, olibondo zaharrean pipiaren aurka borrokatzeko inausketa hondarrei buruzkoa.

c) 37. artikuluaren c) letra, olibondo zaharrean euliaren aurka borrokatzeko tratamenduei buruzkoa.

8. Abeltzaintzako sistema jasangarrietarako laguntza.

a) Martxoaren 11ko 31/2022 Foru Aginduaren 21. artikuluaren b) letran ezarritakoa, ustiategiko aziendaren AzLUei buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2203882