75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2022an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia-unitateei dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 618875.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/618875).

–Xedea:

2022an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia-unitateei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak arautzea.

Dirulaguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren pertsona eta/edo familia-unitateei (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenei. Aipatu diren egoerak ez makurtzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.

–Onuradunak:

Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia-unitateak.

–Oinarri arautzaileak:

laguntza honen oinarri arautzaileak deialdia onesteko erabakiaren eranskinean ageri dira, hau da, 2022an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia-unitateei laguntza ekonomikoak emateko deialdia arautzen duen horretan.

–Zenbatekoa:

deialdiaren zenbatekoa, guztira 20.000 eurokoa da eta handitzen ahalko da Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lortzen bada.

–Eskabideak aurkezteko epea:

eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2204893