75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal Plan Orokorreko UE-21 exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko martxoaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Plan Orokorreko UE 21 unitatearen birpartzelazio proiektua eta hirigintza hitzarmena, %10eko lagapenari dagokion aprobetxamendua eskudirutan emateko, unitate horretako Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2022ko apirilaren 1ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2204859