75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Ingurumenaren babesaren arloan baimenak emateagatiko eta kontroleko administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2022ko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ingurumenaren babesaren arloan baimenak emateagatiko eta kontroleko administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oltza Zendean, 2022ko apirilaren 4an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2204944