75. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako errekurtso honetan interesdun direnei: gora jotzeko errekurtsoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 22ko 42/2022 Ebazpenaren aurkakoa.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen David Sancho Araiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 22ko 42/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren; hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 18ko 15/2022 Ebazpenaren bidez erabakitako zerrenda espezifikoen irekieraren ondoriozkoak. Errekurtsoa, zehazki, maisu-maistren kidegoko Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz) espezialitateko zerrendaren aurka jarri da.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, espezialitate horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko apirilaren 7an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2205202