74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

29/2022 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baita Ezporogiko eta Zareko udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko (SAT 11197).

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 55/2022 Ebazpenaren bidez, Ezporogiko eta Zareko udal mugarteetan goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko proiektua onetsi zen, administrazio baimena eman zitzaion eta instalazioa onura publikokoa zela deklaratu zen.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ezporogiko eta Zareko alkateei edo haiek eskuordetzen dituzten zinegotziei, ager daitezen okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Ezporogiko eta Zareko udaletxeetan, 2022ko maiatzaren 17an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Ezporogiko eta Zareko udalen iragarki-tauletan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 29an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2204710