74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

88E/2022 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan ureztapenetarako ez diren inbertsioak egiteko laguntzen deialdia.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 28ko 247E/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan ureztapenetarako ez diren inbertsioak egiteko laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren. Deialdi hori Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 15eko 33E/2022 Ebazpenaren bidez aldatu zen, eskabideak aurkezteko epea apirilaren 13ra arte luzatu baitzen.

Entitate laguntzaile batek epe hori berriro luzatzeko eskatu du. Hortaz, eskaera horri erantzuteko, bidezkoa da aldatzea Nafarroako Ubidearen jarduketa eremuko nekazaritzako ustiategietan ureztapenetarako ez diren inbertsioak egiteko 2022ko laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituen ebazpena.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen zatiko 5. puntua aldatzea (Eskaerak aurkezteko epea). Honela geldituko da idatzita:

“Deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko apirilaren 28an bukatuko”.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Aldaketa honek ondorioak izanen ditu baldin eta 2022ko apirilaren 13an, edo lehenago, argitaratzen bada Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2022ko apirilaren 11n.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

Iragarkiaren kodea: F2205274