74. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04275 JV/da espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: M.ª Carmen Arizaleta Echenique.

Ibai edo errekaren izena: Tximista.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Tximista-1/0100/040/030.

Eskatutako emaria: 0,01 l/s-koa.

Tokia: Artxea alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: biztanleentzako hornidura.

Obren azalpen laburra eta helburua:

ura hartzeko, harri-hormaz eginiko kutxatila bat erabiliko da, 1,00 x 1,00 m-ko neurrikoa. Kutxatila horretatik 1/2 hazbeteko diametroa duen hodi bat ateratzen da, HDPEzkoa, metro bateko luzera duena, ura 2.000 litroko biltegi bateraino eramateko; biltegiak balbula-flotagailu bat du emaria mugatzeko. Biltegitik HDPEzko beste hodi bat abiatzen da, 1/2 hazbeteko diametroa eta 1,061 metroko luzera duena, zangan sartuta, baserriraino, non ezarriko baita ur-kontagailua, zurrusta bakunekoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko martxoaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2204162