72. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 11

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2022ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2022ko maiatzaren 28an bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2022. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2022ko apirilaren 23an pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2022ko apirilaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2205145