71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

92/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Altsasu, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranaz, Lesaka eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetako kideak eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusikoak izendatzen dituena 2021-2022 ikasturterako.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ematen dituen apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak III. kapituluan onarpen prozesuko berme organoak arautzen ditu, halakotzat harturik Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta tokiko eskolatze batzordeak.

Foru dekretu horren 28.3 artikuluak, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaerari dagokionez, ezartzen du batzorde horretako kideak eta haien ordezkoak izendatuko direla eskolatzearen arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 360/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak eta Nafarroako Foru Komunitateko tokiko eskolatze batzordeetakoak izendatu ziren 2021-2022 ikasturterako.

Ebazpen honen xedea da Altsasu, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranaz, Lesaka eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetako kideak eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusikoak izendatzea 2021-2022 ikasturtean, modu horretan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuaren III. kapituluan erregelamendu bidez ezarritakoa bete eta ikasleak onartzeko prozesua egoki berma dadin.

a) Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak:

–2021eko azaroaren 19an, SEPNA sindikatuak jakinarazi zion Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari Jaime Elizalde Aróstegui jaunaren izendapena irakaskuntza itundua ordezkatzeko ordezko gisa, Javier Lerga Garayoa jaunaren ordez, sektoreko sindikatuek bera izendatu baitute.

–2021eko azaroaren 24an, Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak jakinarazi zion Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari Gabriel Jesús Cámara López jaunaren izendapena Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kide baten ordezko gisa. Kide hori Alicia Ruiz Oria andrea da, Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

–2022ko martxoaren 7an, CONCAPA Konfederazioak jakinarazi zion Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari María Teresa Mòdol Betriu andrearen izendapena Mariana Jaúregui Real andrearen ordez, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoak ordezkatzen dituen batzordekide gisa, eta Lola Maldonado Goicoa andrearen izendapena Idoia Barberena Erviti andrearen ordez, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen ordezkariaren ordezko gisa, biak ikastetxe pribatu itunduetan ordezkari gehien dituzten federazioek izendatu baitituzte.

2022ko martxoaren 8an, sindikatuek jakinarazi zioten Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari honako pertsona hauen izendapena herri bakoitzeko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, tokian tokiko eskolatze batzorde hauetarako:

a) Altsasuko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordekidea: Mikel Anaya Huarte jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

–Ordezkoa: Carmela Muñoz Ventura andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

b) Elizondoko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordekidea: Eider Larripa Belzunegui andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

–Ordezkoa: Edurne Errea Nuño andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

c) Lizarrako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordekidea: Pilar López Valderrama andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

–Ordezkoa: Jaime Elizalde Aróstegui jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

d) Etxarri Aranazko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordekidea: Izaskun Lobo Zubizarreta andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

–Ordezkoa: Gorka Bueno Urricelqui jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

e) Lesakako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordekidea: Uxue Itoiz Lleida andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

–Ordezkoa: Mikel Larraza Arbizu jauna, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

f) Tuterako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Batzordekidea: Arantxa Ruiz Vidorreta andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

–Ordezkoa: Araceli Montes Calvo andrea, herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen eta bertan adierazitako bidezko jarduketak arautzearen aldeko txostena aurkeztu du.

Hori horrela, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea 2021-2022 ikasturterako Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak, eta Altsasu, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Lesaka eta Tuterako tokiko eskolatze batzordeetako kideak, jarraian adierazten den zerrendaren arabera:

a) Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kideak:

–Sektoreko sindikatuen izenean, Jaime Elizalde Aróstegui jauna, Javier Lerga Garayoa jaunaren ordez, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren ordezko gisa, irakaskuntza itundua ordezkatuz.

–Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren izenean, Gabriel Jesús Cámara López jauna, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiko kide baten ordezko gisa. Kide hori Alicia Ruiz Oria andrea da, Hezkuntza Premien Bulegoko burua.

–Irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen izenean, María Teresa Mòdol Betriu andrea Mariana Jaúregui Real andrearen ordez, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoak ordezkatzen dituen batzordekide gisa, eta Lola Maldonado Goicoa andrea Idoia Barberena Erviti andrearen ordez, irakaskuntza itunduko ikasleen gurasoen ordezkariaren ordezko gisa, biak ikastetxe pribatu itunduetan ordezkari gehien dituzten federazioek izendatu baitituzte.

b) Altsasuko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Mikel Anaya Huarte jauna.

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Carmela Muñoz Ventura andrea.

c) Elizondoko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Eider Larripa Belzunegui andrea.

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Edurne Errea Nuño andrea.

d) Lizarrako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Pilar López Valderrama andrea.

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Jaime Elizalde Aróstegui jauna.

e) Etxarri Aranazko tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Izaskun Lobo Zubizarreta andrea.

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Gorka Bueno Urricelqui jauna.

f) Lesakako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Uxue Itoiz Lleida andrea.

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Mikel Larraza Arbizu jauna.

g) Tuterako tokiko eskolatze batzordeko kideak:

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari gisa, sindikatuek proposatuta, Arantxa Ruiz Vidorreta andrea.

–Herriko ikastetxeetako irakasleen ordezkari, ordezko batzordekide gisa, sindikatuek proposatuta, Araceli Montes Calvo andrea.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2204091