71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erref.: 2022-OC-102

Natividad Machín de Vicentek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Natividad Machín de Vicente.

Xedea: zuhaitzak moztea 0,19 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,10 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Alderdia: La Pesquera; poligonoa: 4; lurzatia: 368.

Udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatutakoak, 72. artikuluan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek aukera izan dezaten beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2204119