71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2021-P-927

Ultracongelados de Cortes SLUk honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 15 metroko sakonera duen putzu bat da, Huecha ibaira ezkerraldetik isurtzen den Lobo erreka-zuloaren ezkerraldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, Almazán Alto izeneko alderdian (5. poligonoa, 524. lurzatia), Cortesko udal mugartean (Nafarroa). Ura jasotzeko aurreikusi den ekipoa 3 ZP-ko elektroponpa bat izanen da, 1,66 l/s-ko uneko emariarekin. Ura industriarako erabiliko da (barazki izoztuak ontziratu, izoztu eta biltegiratzea), Cortesko udal mugarteko (Nafarroa) 5. poligonoko 606. lurzatian. Urtean, gehienez ere, 49.980 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 1,607 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2204118