71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 28. artikuluan, “Aprobetxamenduaren eta eraikigarritasunaren definizioa” izenekoan. Behin betiko onespena

Odietako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat aldaketa puntuala egiteko Odietako Udal Plan Orokorrean (determinazio xehatuak), “Aprobetxamenduaren eta eraikigarritasunaren definizioa” 28. artikuluari dagokionez. Odietako Udalak berak sustatu du espedientea.

Espedientea jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 30ekoa), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren ondoko artikulu hauetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako: 77.a (3. apartatua), 49.a (1-b eta 3. apartatuak), 72.a, 79.a (1. apartatua). Orobat, iragarkiak Udalaren iragarki-taulan eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratu ziren, eta epe horretan ez da hari buruzko alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere.

Odietako Udalak, 2022ko martxoaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatu espedientea.

Horregatik guztiagatik, eta aipatu araudia betetzeko, argitaratzen dira iragarki hau eta onetsitako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erripan (Odieta), 2022ko martxoaren 8an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204572