71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 708. eta 710. lurzatietan. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Garinoaingo 2. poligonoko 708. eta 710. lurzatien lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Juan Castuerak eta María Dolores Vázquezek sustaturik. zuten, eta Marta Gómez Grijalba, David Gómez Urrutia eta Rafael Calderón Alonso arkitektoek idatzi zuten, 2021eko abenduaren 31n.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es/info.0).

Garinoainen, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204861