71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 3. azpilurzatiaren 745. lurzatian. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Lagun Artea kaleko 7ko etxebizitzaren lerrokadurak eraberritzeko (2. poligonoko 3. azpilurzatiaren 745. lurzatia) Juan Miguel Goñi Elizaincinek sustaturik. Jesús Araiz Ochoa eta Juan Carlos Huarte Irurzun arkitektoek idatzi zuten xehetasun-azterketa, 2021eko azaroaren 8an.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es/info.0).

Garinoainen, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2204852