71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

214E/2022 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Agrícola La Maja SLk sustatutako «Mendabiako Udal Planaren aldaketa, 3. poligonoko 1692 zenbakidun lurzatian» proiektuari dagokionez.

Aldaketaren hasierako onarpena 2021eko azaroaren 24an egin zuen Mendabiako Udalak, eta jendaurrean jartzeko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2021eko abenduaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 88. zenbakian.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan ezarritakoarekin bat, aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar du.

Aldaketaren helburua 3. poligonoko 1692 zenbakidun katastro-lurzatiaren kategorizazioa aldatzea da, olioa ekoizteko ondoko instalazioak (104 zenbakidun lurzatia) handitu eta garatzeko. Horretarako, proposatu du lurzatiaren azpikategoria ordeztea, produktibitate handikoa izatetik gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izatera, haren ustiapen naturalerako eta jarduera berezietarako (orokorra) balioa zaintzeko. Horrela, lurzatia Udal Planeko G5 lurzoru orokorreko eremuaren barruan sartuko da.

3. poligonoko 1692 zenbakidun lurzatiak honako hauekin egiten du muga: iparraldean, Mendabiako ubidea eta Ebroko Iraganbide Nagusiko Errege Altxonbidea; ekialdean, nekazaritzako beste lurzati bat; mendebaldean, olio-errota (104 zenbakidun lurzatia); eta hegoaldean, NA-8411 errepidea. Nekazaritzako erabilera du eta Ebroko terrazetako batean dago, hurrengo terrazaren maila markatzen duen ezpondaren oinean. Proposamena nekazaritzako lursailetan planteatuta dago, eta lursail horiek ez dute ingurumen balio nabarmenik; hortaz, ez da espero ingurumen inpaktu nabarmenik egotea. Hala ere, iparraldean Errege Altxonbidearen mugakidea denez, edozein eraikuntza-jarduera ezartzeko, abelbidearen ondoriozko zortasunak bete beharko dira.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua;

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Agrícola La Maja SLk sustatutako «Mendabiako Udal Planaren aldaketa, 3. poligonoko 1692 zenbakidun lurzatian» proiektuari dagokionez, ez baitu inpaktu nabarmenik eragiten ingurumenean.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Mendabiako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 14an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2204071