71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

208E/2022 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Larragako Hirigintzako Udal Planari buruzko ingurumen adierazpen estrategikoa egiten duena. Sustatzailea Larragako Udala da.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publiko batek abiarazten edo onartzen dituen planek ingurumen ebaluazio estrategikoa pasa behar dute, eta ingurumen adierazpen estrategikoa eskuratu behar dute, plana onetsi baino lehen edo horrekin batera.

Larragako Plan Orokorraren ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura Larragako Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduari buruz Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2011ko ekainaren 1ean egindako txostenarekin hasi zen. Hirigintza planaren ingurumen ondorioen azterketa 2013ko otsailaren 12an aurkezturik, errekerimendua egin zen planeko proposamenen lurralde analisia eta ingurumen ebaluazioa osatzeko. Geroago, 2013ko maiatzaren 15ean, ingurumen ondorioen azterketa aski zela adierazi zen txosten baten bidez.

Larragako Udalak 2013ko ekainaren 20ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez Hirigintzako Udal Plana onetsi zen hasiera batez, eta jendaurrean jarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 2013ko uztailaren 8an argitaratutako iragarki baten bidez.

Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 430E/2014 Ebazpenaren bidez, ingurumen adierazpen estrategikoa egin zen, eta 2014ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24koan. Ondoren, 2016ko maiatzaren 17an, eta 2016ko apirilean aurkeztutako dokumentaziotik abiatuta, Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuak txosten bat egin zuen ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren baldintzak Plan Orokorrean txertatzeari buruz. Adierazi zuen planeamenduan behar bezala sartuta zeudela mendi eta alorren mosaikoa, hezeguneak eta kontzejuaren altxonbidearen abelbidea mugatzeari buruzko alderdiak, eta lurzoru urbanizagarriari buruzko determinazioek indarrean jarraitzen zutela ingurumen-inpaktuaren adierazpenean ezarritako baldintzetan.

2019ko urtarrilaren 16an, Udalak behin-behinekoz onetsi zuen bigarren aldiz, eta iragarkia 2021eko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19koan. Jendaurreko beste aldi bat ireki zen, hurrengo behin-behineko onespena 2021eko abenduaren 23an eman aurretik.

Larragako planeamenduak oraingo nekazaritza ereduari ematen dio jarraipena, herrigunea modu mugatu batean garatzen du eta jarduera ekonomikoetarako eremuak sendotzen ditu.

Bizitegirako proposamenak herrigunearen ondoko lurrak okupatzeko irizpideetatik planteatzen dira. Bazterreko espazio elkorrak dira, natur baliorik gabeak. Planaren alde positibo gisa nabarmentzen da gazteluaren inguruneko tratamendua, paisaia eta ondare aldetik duen balioagatik berariaz babestu beharreko espazio publikoa baita.

Jarduera ekonomikoetarako diren eremuei dagokienez, planak bere egiten ditu lehendik dauden aurreikuspenak. UE-33 unitateak, bizitegi eremu baten jarraipena denez, trantsizio akustikoko eremu bat dauka, planifikazio akustikoko neurri gisa, bermatzearren kalitate akustikoaren helburuak betetzen direla, bai bizitegi eremuan bai industria eremuan.

Landa lurzoruaren antolamenduak bere egiten ditu ingurumen balioa duten LAPeko babes bereziko eremuak, hala nola, ibai eremua eta interes bereziko landaredia, Garganta erreka-zuloa barne. Zaindu beharreko lurzoruaren kategorian sartzen dira estepako intereseko eremuak eta paisaia-balioa duten guneak, hala nola Corraliza de las Cabrasko eta Sancho Martineko mendi eta alorren mosaikoa eta Sausañeko igeltsuak eta ingurumen-balioa duten zuhaitz- eta zuhaixka-formazioak, udalerri osoan sakabanatuta daudenak. Planak San Gil eta Corral urmaelak hartzen ditu barne, faunarentzat interesekoak direlako.

Nekazaritzako lurzoruei dagokienez (natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua), udalerriak gaitasun agrologiko handiko lurzoruak ditu, lehorreko lurrak eta ureztalurrak, udalerriaren azalera zabal bat baitago “Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko XXIV. sektorea ureztalur bihurtzea” izeneko proiektuaren barnean.

Planak ez dakar ingurumen-inpaktu nabarmenak sor ditzakeen jarduketa zehatzik, eta ingurumen ebaluazioaren ondoren ondorioztatzen da plana bateragarria dela natura-baliabideen kudeaketarekin, eta egokia dela ingurunearen eta lurraldearen ezaugarrietarako.

“San Marcos” aldean haize-parke bat ezartzeko aukerari dagokionez, zeinari planak lurralde-eremu jakin bat esleitzen baitio, adierazi behar da ezen kokapen batean haize-parke bat ezartzeko balizko ingurumen-bideragarritasuna proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioan oinarritzen dela, ez udal plan orokor baten tramitazioan, bat etorriz ingurumenaren arloan indarra duen legediarekin (Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea). Beraz, erreferentzia hori planean sartzeak ez du inola ere baldintzatzen proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, ezta haren emaitza ere.

2022ko urtarrilaren 13an sartu zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan Larragako Hirigintzako Udal Planaren dokumentazio osoa.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura egoki egin dela iritzita, eta honako hauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak;

EBAZTEN DUT:

1. Larragako Udalaren Hirigintza Planaren ingurumen adierazpen estrategikoa egiten da, ingurumenean eraginik ez duela iritzita, ebazpen honen azalpen-zatian jasotako oharrekin. Sustatzailea Larragako Udala da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari eta Larragako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 9an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2203619