71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

69E/2022 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita aldaketa bat egitea oliba-patsa tratatzeko, patsa lehortzeko eta gasolioz hornitzeko unitaterako instalazioaren ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Hacienda Ortigosa SL da titularra, Vianako udal-mugartean kokatua.

Egun martxan dagoen instalazio horrek lehendik du baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatzearen ondorioz; izan ere, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 1. eranskineko 5.1, 9.3 eta 16.15 taldeetan sartuta dago.

2020ko otsailaren 17an, titularrak bere ingurumen baimen bateratuan jasotako baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki, olio-errotatik datorren oliba-pats koipetsu hezea kudeatzeagatik fidantza bat eratzetik salbuesteko, material hori azpiproduktutzat hartu behar baita.

Bestalde, 2021eko urtarrilaren 8an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuko hondakin kudeatuen zerrendan sartzeko hiru hondakin berri (EHZ 030101, EHZ 030105 eta EHZ 150103), honako hauei dagozkienak: azal eta kortxo hondakinak; zerrautsa, txirbilak, ebakinak, egur eta taulen partikulak eta txapak; eta termikoki tratatutako egur-paletak, hurrenez hurren.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak aurkeztutako eskaerak berrikusi ditu, eta ondorioztatu du EHZ 030101, EHZ 030105 eta EHZ 150103 hondakinen kudeaketa onargarria dela ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzekin, bat datorrelako instalazioaren ingurumen-funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin, kudeaketa-eragiketa honi dagokionez ezarritako fidantza eratu ondoren.

Era berean, Estatuko Aldizkari Ofizialean 2022ko otsailaren 15ean otsailaren 8ko TED/92/2022 Agindua argitaratzearen ondorioz (agindu horren bidez, olio-errotatik datozen oliba-pats koipetsuak azpiproduktutzat hartzen dira oliba-pats gordineko olioa erauztera bideratzen direnean), Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuaren ustez, pats koipetsu hezea kudeatzeko eragiketari dagokionez eratutako fidantza aska daiteke, gai hori azpiproduktutzat hartzen baita.

Ebazpen proposamenari entzunaldia eman zaio instalazioaren titularraren aurrean, eta, izapide horretan, titularrak oharpenak aurkeztu ditu, ebazpen honen eranskinaren testua egokitzeko.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, ingurumen baimen bateratua aldatu egin daiteke.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Vianako udal-mugartean oliba-patsa tratatzeko, patsa lehortzeko eta gasolioz hornitzeko unitaterako instalazioaren –haren titularra Hacienda Ortigosa SL da– ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa onartzea; hori dela eta, instalazioak eta jarduerak berak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte.

Bigarrena.–Oliba-pats koipetsu hezea kudeatzeko eragiketari lotutako fidantza itzuli aurretik, zur-hondakinak kudeatzeko eragiketari lotutako fidantza eratu beharko da, dagokion abalaren bidez justifikatuta.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Hacienda Ortigosa SLri eta Vianako Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 16an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F2204075