71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

68/2022 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baitira Nafarroako Foru Komunitateko bainurako uren eremuen zentsu ofiziala, 2022ko bainu denboraldia eta Nafarroako Foru Komunitateko bainurako uren eremuen laginketa guneen kontrolerako egutegia.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko otsailaren 15ean onetsitako 2006/7/EE Zuzentarauak, bainurako eremuen kalitatea kudeatzeari buruzkoak, Europako aurreko araudia indargabetu zuen, eta gure barne zuzenbidean sartu zen, Bainurako eremuetako uren kalitatea kudeatzeari buruzko urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren bidez.

Bainurako eremuak kudeatzeko oinarrizko arau esparrua den 1341/2007 Errege Dekretu horren xedeak dira bainurako uren osasun irizpideak ezartzea; ingurumenaren kontserbazioa, babesa eta hobekuntza; eta, arlo horretan, gutxieneko xedapenak ezartzea kontrolerako, sailkapenerako, kudeaketa neurriak hartzeko eta jendeari informazioa emateko.

Errege dekretu horren 3. artikuluan agintari eskudunen definizio batzuk sartu dira; besteak beste, osasun agintariarena, hau da, autonomia erkidego bakoitzaren esparruan, errege dekretu horretan ezarritako osasun arloko baldintzak betearazteko ardura duenarena. Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat, Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkio osasun agintaritza izatea eta esku-hartze publikoaren eginkizunak betetzea, banakakoen eta gizataldeen osasunaren arloan.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 13. artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko osasun arloko administrazioek osasun publikoarekin lotura duten jarduketak garatuko dituztela, eta a) apartatuan, ingurumenaren gaineko ardura zehazten du, giza osasunean izan dezakeen eraginaren aldetik. Horren barrenean sartzen da uraren ziklo integrala kontrolatu eta hobetzea, baita aisiarako erabiltzen denean ere.

Aipatu xedapenekin bat, Osasun Departamentuarena da 1341/2007 Errege Dekretuan araututako zenbait alderdiren gaineko eskumena eta, zehazki, bainurako eremuak, laginketa guneak, kontrolerako egutegia eta bainu denboraldia ezartzea eta zentsu ofizialeko altak eta bajak proposatzea.

Errege dekretuaren 4.2 artikuluan ezartzen denez, urtero, martxoaren 20an beranduenez, agintari eskudunek Bainurako Eremuen Zentsuko gutxieneko informazioa erantsiko dute, Osasun Ministerioak 14.1 artikuluan xedatutakoa bete dezan, eta 4.3 artikuluan ageri den gutxieneko informazioa emanen da.

1341/2007 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluak zehazten du zer-nolako maiztasunarekin egin behar diren kontrol analitikoak eta nola zehaztu begiz bainurako urak behar dituen kalitate parametroak. Bestalde, 4.3.b) artikuluak zehazten du agintaritza eskudunek, urte bakoitzeko martxoaren 20a baino lehenago, kontrolerako egutegia zehaztuko dutela laginketa gune bakoitzeko.

Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eskumenak eskuordetzen zaizkio. Hortaz, organo horri dagokio bainurako ur naturalen eremuaren zentsu ofiziala, kontrolerako urteko egutegia, laginketa guneak eta bainu denboraldia onestea, bai eta osasunerako arriskuengatik bainatzeko debekuak ezartzea ere.

Aktan ageri den bezala, Bainurako Eremuetako Batzordeak egindako bileran, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuak kontrolatzeko programa ezarri zen 2022ko bainu denboraldirako. Erakunde hauen ordezkariak daude batzorde horretan: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko Ingurumena Babesteko Brigada, GAN-NIK, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua.

2022ko kontrolerako programa honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 20ko 69/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizialaren aldaketa sartzen da, Artziko udal-mugartean bainurako eremu berri bati alta emateko, eta Osasun Ministerioari jakinarazteko 2022ko martxoaren 20a baino lehen, Osasun Ministerioaren web atariaren bidez (NÁYADE sistema). Gainera, 2022ko bainu denboraldia eta laginketa guneen kontrolerako egutegia ere sartzen dira.

Bainurako eremu berria da Itoizko urtegia izenekoa. “Artziko hondartza” da haren laginketa gune bat, Artziko udal-mugartean. PM kodea (EUROSTAT): ES22000028C31028A1. UTM ETRS89 koordenatuak: X: 632657 eta Y: 4746835. Beste laginketa gune bat da “Angordoiko hondartza”, Nagoreko kontzejuan. PM kodea (EUROSTAT): ES22000028C31028A2. UTM ETRS89 koordenatuak: X: 632833 eta Y: 4746286.

Azaldutakoarekin bat, eta Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenari jarraikiz, zeinak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku uzten baitu zenbait eskumenen erabilera, hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 20ko 69/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako bainurako eremuen zentsu ofiziala (2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa) aldatzea eta bainurako beste eremu bati alta ematea Artziko udal mugartean.

Bainurako eremu berria da Itoizko urtegia izenekoa. “Artziko hondartza” da laginketa gune bat, Artziko udal mugartean. PM kodea (EUROSTAT): ES22000028C31028A1. UTM ETRS89 koordenatuak: X: 632657 eta Y: 4746835. Beste laginketa gune bat da “Angordoiko hondartza”, Nagoreko kontzejuan. PM kodea (EUROSTAT): ES22000028C31028A2. UTM ETRS89 koordenatuak: X: 632833 eta Y: 4746286.

Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizial berria ebazpen honen I. eranskinaren taulan eman da.

2. Foru Komunitateko eremuetan hau izanen da bainurako denboraldia 2022an, bakoitzaren baldintza meteorologikoak kontuan hartuta:

–2022ko maiatzaren 23tik irailaren 11ra, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Ur Gazia iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2022ko uztailaren 11tik irailaren 4ra, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 1 (Zudairi (Ameskoabarrena)), Urederra ibaia 2 (Artabia (Allin)), Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Benasako arroila 1 (Nabaskoze), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore, Artzi).

3. Onestea Foru Komunitateko zentsu ofizialeko bainurako eremuetan ur laginak hartzeko kontrolerako egutegia, 2022ko bainurako denboraldirako. Hau da:

–Hasierako laginketa:

Ebazpen honen 2. puntuan ezartzen den bainu denboraldia hasi aurreko hamabostaldian bainurako uren lagin bat hartuko da, kontrolatzeko.

Hasierako laginketa honela eginen da:

  • 2022ko maiatzaren 16an, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Ur Gazia iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa guneetan) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).
  • 2022ko ekainaren 27an, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore, Artzi).
  • 2022ko ekainaren 28an, eremu hauetan: Urederra ibaia 1 (Zudairi (Ameskoabarrena)), Urederra ibaia 2 (Artabia (Allin)) eta Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu).

–Programatutako kontrola:

2022ko bainu denboraldian, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, bederatzi ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

  • 2022ko maiatzaren 23an eta 30ean, ekainaren 13an eta 28an, uztailaren 12an eta 26an, abuztuaren 9an eta 23an eta irailaren 5ean bainurako eremu hauetan: Ur Gazia iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (laginketa gune bietan), Pulguer baltsa 1 (Tutera) eta Morea baltsa 1 (Beriain).

Gainerako bainu eremuetan, 2022ko bainu denboraldian, uztailean eta abuztuan lau ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

  • 2022ko uztailaren 11an eta 26an, eta abuztuaren 8an eta 22an, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore, Artzi).
  • 2022ko uztailaren 12an eta 26an, eta abuztuaren 9an eta 23an, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia, (Allin)), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu) eta Urederra ibaia 1 (Zudairi, Ameskoabarrena).

4. Informazio osoa honako hauen webguneetan ikusten ahal da: Osasun Ministerioarenean (“NÁYADE” Bainuko Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarenean (“Ura Nafarroan” bainuko urak kontrolatzeko sarearen bitartez) eta Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarenean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Ingurumen Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ebroko Konfederazio Hidrografikora eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikora; Nafarroako Foruzaingora, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeaketa-zuzendaritzara eta Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari; Allingo, Ameskoabarrengo, Beteluko, Burgiko, Zarrakazteluko, Lizarrako, Beriaingo, Gesalazko, Nabaskozeko, Tuterako eta Uztarrozeko udalei; Artabiako, Lerateko, Nabaskozeko, Zudairiko eta Nagoreko kontzejuei; Artzibarko Udalari; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Kirolaren Institutuari; halaber, aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio ordenari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 15ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª Ángeles Nuin Villanueva.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala

KONTZEJUA

UDALERRIA

BAINURAKO EREMUAREN IZENA

LAGINKETA GUNEA

X_UTM ETRS89

Y_UTM ETRS89

PM KODEA (EUROSTAT)

1

Artabia

Allin

Urederra ibaia 2

Ibaiko igerilekua

575187

4731752

ES22000011C31011A1

2

Beriain

Morea baltsa 1

Morea baltsa

611707

4731866

ES22000109C31109A1

3

Betelu

Araxes ibaia 1

Ibaiko igerilekua

583679

4763946

ES22000055C31055A1

4

Burgi

Ezka ibaia 1

Presa

663443

4731528

ES22000059C31059A1

5

Zarrakaztelu

Aragoi ibaia 1

Presa

630151

4695037

ES22000067C31067A1

6

Lizarra

Ur Gazia iturburua 1

Aska

578844

4724503

ES22000097C31097A1

7

Lerate

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Pieza Redonda

587142

4730533

ES22000120C31120A1

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Allozko hondartza

586989

4730458

ES22000120C31120A2

8

Nabaskoze

Benasako arroila 1

Ibaiko igerilekua

653819

4729984

ES22000181C31181A1

9

Tutera

Pulguer baltsa 1

Pulguer baltsa

607020

4656525

ES22000232C31232A1

10

Uztarroze

Uztarroze ibaia 1

Ibaiko igerilekua

668042

4751018

ES22000247C31247A1

11

Zudairi

Ameskoabarrena

Urederra ibaia 1

Zentrala

571209

4736463

ES22000013C31013A1

12

Artzi

Itoizko urtegia

Artziko hondartza

632657

4746835

ES22000028C31028A1

Nagore

Artzibar

Itoizko urtegia

Angordoiko hondartza

632833

4746286

ES22000028C31028A2

Iragarkiaren kodea: F2203973