71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

87E/2022 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2022an dirulaguntza honetarako behar den gastua baimentzen duena: toki entitateentzako eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateentzako laguntza, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten. DDBN identifikazioa: 608667.

Azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enplegurako prestakuntza; lanbide orientazioa; enpresekin bitartekari eta aholkulari lanak egitea; lana aurkitzea; enplegua sustatzea; nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako aholku ematea; lan sustapena; aukera berdintasuna eta laneratzea; eta enpleguaren egoeraren eta enplegu politiken azterketa Nafarroan; horretarako, besteak beste, hainbat dirulaguntza finantzatzen, ematen eta kudeatzen ditu, enplegua sortzen eta lan munduan sartzen laguntzeko. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak 2022. urtea baino lehen onetsi dira.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, dirulaguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horregatik, bidezkoa da 2022. urtean dirulaguntza hauetarako behar den gastua baimentzea: toki entitateentzako dirulaguntzak ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 400.000 euroko gastua baimentzea, 2022ko gastu-aurrekontuko “950001 96100 4819 241105, Toki garapena sustatzeko laguntzak. Konferentzia sektoriala” (E-22-000430-01 PEP elementua) partidaren kargura, dirulaguntzak emateko toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak emateko. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 9ko 691/2014 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta 608667 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 11n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2203981