71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25/2022 FORU DEKRETUA, martxoaren 23koa, zeinaren bidez berritzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 10. artikuluan Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 19 kide izanen dituela.

Sei kidek unibertsitateko komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:

a) Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.

b) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatea ordezkatuz: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Hamahiru kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:

a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.

b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu dituzten bi sindikatuek bana proposaturik.

c) Bi kide, araudi indardunaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean garrantzitsuen jotzen diren enpresaburuen elkarteek proposaturik.

d) Lau kide, Hezkuntza Departamentuko titularrak proposaturik.

2022ko martxoaren 8an egindako jakinarazpen baten bidez, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak jakinarazi zuen bere kideetako bat ordeztuko zuela.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, 2022ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, erabaki du Gizarte Kontseiluko kide berri bat izendatzea unibertsitate komunitatearen ordezkari gisa, ikasleak ordezkatuz.

Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko martxoaren hogeita hiruan egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide hauek, eta emandako zerbitzuak eskertzea: María José Ballarín Domeque andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak izendatuta, eta Diego Aguirre Elvira jauna, ikasleen ordezkari gisa izendatuta.

2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide hauek izendatzea: Francisco Javier Santiago Marcos jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren ordezkaria, eta Aitor Ayesa Apesteguía jauna, ikasleen ordezkaria.

3. Foru dekretu hau interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko martxoaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Cruz Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: F2204387