71. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 23ko 23/2022 Foru Dekretuarena. Horren bidez aldatu ziren abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

Oharturik akatsa dagoela martxoaren 23ko 23/2022 Foru Dekretuan (2022ko 63. Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen, martxoaren 29koan), zeinaren bidez aldatu baitziren abuztuaren 14ko 88/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena, eta urriaren 30eko 264/2019 Foru Dekretua, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, bidezkoa da zuzenketa hau egitea:

Bigarren artikuluaren bigarren apartatuan, honako hau dioen tokian:

“37. artikulua. Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

(...)

e) Aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzko araudian jasotako zerga arauen helburua betetzen den zehaztea eta aztertzea.”

Honako hau behar du:

“37. artikulua. Kontabilitate Orokorraren eta Aurrekontuetakoaren Zerbitzuaren eginkizunak.

(...)

e) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontabilitatearekin aritzen diren aplikazioak eta prozesuak koordinatzea”

Iruñean, 2022ko martxoaren 29an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2204699