70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

26/2022 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiten baitira: “Ribaforada-Industrialdea” tentsio ertaineko linearen saihesbidea, 13,2 kV-ekoa, maniobra zentro berria eta hura elikatzeko lurrazpiko linea elektrikoak, “Atalaya” eguzki-instalazio fotovoltaikoarekin konektatzeko, Cortesko udal mugartean.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 8ko 39/2022 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen: “Ribaforada-Industrialdea” tentsio ertaineko linearen saihesbidea, 13,2 kV-ekoa, maniobra zentro berria eta hura elikatzeko lurrazpiko linea elektrikoak, “Atalaya” eguzki-instalazio fotovoltaikoarekin konektatzeko, Cortesko udal mugartean. Horrez gainera, administrazio baimena eman zitzaion, eta haren onura publikoa deklaratu zen zehazki.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Cortesko alkateari, edo hark eskuordetzea egiten dion zinegotziari, ager daitezen okupatu aurreko aktak egitera eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera, Cortesko udaletxean, 2022ko maiatzaren 10ean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Cortesko Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2204428