70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, 2022an ekintzaileei laguntzak emateko, lokalak alokatu eta eros ditzaten. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 617199.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/617199).

Helburua eta xedea.

1.1. Oinarri hauen xedea da arauak ezartzea 2022. urtean laguntza ekonomikoak emateko lokalak alokatu eta eros daitezen, Eguesibarren ekonomia-jarduera berriak ezartzeko.

1.2. Oinarri hauetan jasotzen diren laguntza ekonomikoetan sartuko dira erosteko aukera dakarten alokairuak ere, ezertan ukatu gabe aurrerago ezarritako bateraezintasunen araubidea.

1.3. Betiere, lokalen errentamendua edo jabetza eskritura publiko bidez formalizatu beharko da, edo, alokairuaren kasuan, agiri pribatu bidez.

1.4. Oinarri hauen ondorio guztietarako, errenta ez denean ezartzen hilabeteka, hilabeteari dagokion hainbanaketa edo proportzioa aterako da.

Eskatzaileen betebeharrak.

Oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ez beste inor, izan daitezke laguntzen onuradun. (Oinarrien 4. puntua: diruz lagundutako jardueren baldintzak).

–Kasuan kasuko jarduera garatzeko legez eskatutako gaitasun baldintzak bete behar dituzte pertsona fisikoek. Pertsona fisiko batek baino gehiagok elkarrekin eskatzen ahalko dituzte laguntzak, nahiz eta haien arteko lotura juridikoari ez aitortu kide bakoitzarekiko independente den nortasun juridikoa.

–Pertsona juridikoak erantzukizun mugatuko kapitaleko sozietateak izan daitezke, baita lan elkartuko mikrokooperatibak, lan elkartuko kooperatibak, lan sozietateak, sozietate komanditarioak, zibilak eta, orobat, legeak aitortutako nortasun juridikoa duten bestelako sozietateak ere.

Betiere, bai pertsona fisikoek, banaka zein taldean, bai juridikoek, egunean izanen dituzte udal ordainarazpenak.

Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabidea aurkeztu beharko da bi hilabeteko epean, lokalean jarduera hasten den egunetik zenbatzen hasita. Deialdiaren onespenaren data dela-eta, aurkezteko epearen baldintza betetzen ez duten eskabideak ere onartuko dira, baldin eta deialdiaren gainerako baldintzak betetzen badituzte. Kasu horietan, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko da kontatzen eskabideak aurkezteko bi hilabeteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 31n amaituko da.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2204439