70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa xehatua Udal Plan Orokorrean, katastroko 1. poligonoko 1132-b azpilurzatiari buruzkoa. Hasierako onespena

San Adriango alkate udalburuak, 2022ko martxoaren 25eko alkatetzaren ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen San Adriango Udal Plan Orokorreko aldaketa xehatu bat, S-18 sektorea zatitzeko, katastroko 1. poligonoko 1132-B azpilurzatia exekuzio unitate bereizitzat jo ahal izateko moduan. Halaber, onetsi zuen araudi bat, ahalbidetzeko autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat ezartzea Intermalta SA merkataritza enpresaren instalazioetan, lurzatiaren gainerakoan kokatua baitago; sustatzailea Intermalta SA da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. eta 72. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

San Adrianen, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2204469