70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia. Jendaurreko aldia luzatzea

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko martxoaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-MAR-22 (15/US).

“Ikusirik Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan berezia hasiera batez onesteko erabakia, 2022ko otsailaren 14koa (17/US), eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2022ko martxoaren 28ko txostenarekin, honako hau erabakitzen da:

1.–Lehen Zabalguneko hiri-jarduketarako eta babeserako plan bereziaren agiria jendaurrean edukitzeko aldia luzatzea, 2022ko apirilaren 25era arte.

2.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkiak paratzea Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2204629