70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua Udal Planean, Zuluetako 3.1 eta 3.7.2 exekuzio unitateetan, 6. poligonoko 33., 378. eta 379. lurzatietan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko alkate udalburuak, 2022ko martxoaren 18ko 2022-0312 Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Udal Planean aldaketa xehatua egitea, Zuluetako 3.1 eta 3.7.2 exekuzio unitateetan, Noain Elortzibarko 6. poligonoko 33., 378. eta 379. lurzatietan. Sustatzailea Inversiones Polandrius SL da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onets dezan, bidezkoa bada.

Noain Elortzibarren, 2022ko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2204376