70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean

Morentingo Udalak, 2021eko martxoaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, Morentingo udalerriaren balorazio txostena berrikusteko proiektua onetsi zuen. Orobat, erabaki zuen jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, simulazio balioak lortu ondoren.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena berrikusteko proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Morentinen, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L2204359