70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hitzarmena, Nasuvinsarekin, 4. poligonoko 218. lurzatia doan lagatzeko, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hitzarmena, arautzeko Irunberriko 4. poligonoko 218. katastro-lurzatiaren doako lagapena, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoaren alde, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Hitzarmenaren hasierako onespena 2022ko otsailaren 10eko bilkuran erabaki zen, eta jendaurrean jarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2022ko 45. zenbakian, martxoaren 3an; ez da alegaziorik aurkeztu.

Irunberrin, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2204490