70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

4. poligonoko 218. lurzatiaren besterengarritasun-deklarazioa eta doako lagapena Nasuvinsari, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

“Irunberriko Udalak, 2022ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, besterengarritasun-deklarazioa egin ondoren, hasiera batez onetsi zuen Irunberriko 4. poligonoko 218. katastro-lurzatiaren doako lagapena, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoaren alde, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Erabakia jendaurrean egon da hamabost eguneko epean, iragarkia argitaratuta 2022ko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an, eta Udalaren ediktuen taulan.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, eta espedientean frogatu direnez ondasuna ondarekoa dela, entitate lagatzailearen izaera eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 133. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak, bidezko da aipatu lurzatiaren doako lagapenaren behin betiko onespena argitaratzea.

Hori dela eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 136. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 132tik 136ra bitarteko artikuluetan xedatua ikusirik, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin erabaki da:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea honako ondare-ondasun honen besterengarritasun-deklarazioa eta doako lagapena: 4. poligonoko 218. katastro-lurzatia, Irunberriko Kale Nagusiko 1 zenbakian, 758,58 m²-ko azalera duena. Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoari lagako zaio, bertan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Bigarrena.–Jakinaraztea lagapenaren xedeko lurzatia, zeinaren besterengarritasuna deklaratzen baita, Irunberriko 3413. erregistro-finkaren zati dela. Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatua dago, 1957. liburukian, 47. liburuan, 121. orrian.

Hirugarrena.–Jabetzaren doako lagapenak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

1. Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko izanen da.

2. Xede horrek ondoko hogeita hamar urteetan jarraituko du.

3. Haren xedeak bost urteko gehieneko epean beteko dira.

4. Lurzatiaren jabetza eskubide osoz itzuliko da Irunberriko Udalaren ondarera, lehen aipatutako baldintzak betetzen ez badira.

5. Formalizazio horri dagozkion gastuak Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA enpresa publikoak ordainduko ditu.

Laugarrena.–Agintzea notarioaren eskritura batean formalizatzeko eta gero Jabetza Erregistroan inskribatzeko; horretarako, baimena ematen zaio Rocío Monclús Manjón alkateari edo hura legez ordezten duenari, behar adina agiri sina ditzan erabaki hau gauzatzearren. Lagapen honek notariotzan eta erregistroan eragiten dituen gastu guztiak Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoaren kontura izanen dira.

Bosgarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA enpresari, behar diren ondorioak izan ditzan eta lagapenaren berri ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140.3 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Irunberrin, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2204478