70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 14A exekuzio unitateko 1etik 8ra bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko martxoaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Irunberriko 14A exekuzio unitateko 1etik 8ra bitarteko lurzatien xehetasun-azterketa, AR5 eremuan, Lumbier Desarrollo Unifamiliares sozietate kooperatiboak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2204446