70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia Idotzingo 2. poligonoko 72. lurzatian. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2022ko martxoaren 23an emandako alkate ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Idotzingo 2. poligonoko 72. lurzatian, María Josefa Huarte Gardek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Idotzinen, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2204341