70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

70E/2022 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onesten baitira Nafarroako Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdirako. Deialdi horren bidez, laguntza emanen zaie aipatu erakundeei haien Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren (TGPE) diseinua prestatzeko, Nafarroan, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027). DDBN identifikazioa: 616819.

Tokiko garapen parte-hartzailea (TGP) lurralde politikako tresna da, muin hau duena: plangintzarako ekimena tokiko komunitateei lagatzea, elkarte publiko-pribatu moduan antolatuta dauden elkarteei. Horiek eratzen eta egiten dute lurraldeen garapeneko estrategia, bertako baliabideak erabiliz.

2014-2020 aldian, tokiko garapen parte-hartzailea Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren (LGP 2014-2020) barnean sartuta egon da, “M19. Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” neurriaren bidez, jarraikiz Europar Batasuneko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 eta 1305/2013 (EB) erregelamenduetan ezarritakoari. Hona neurri horren barnean sartzen diren eragiketak: tokiko garapenerako estrategiak prestatzeko eta ezartzeko gastuak, lankidetza-proiektuak eta animazio- eta funtzionamendu-gastuak. Programa hori Europar Batasunaren erakundeek onetsi zuten, Batzordearen azaroaren 18ko 8143 (2015)C Exekuzio Erabakiaren bidez, eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatzen du haren gastu publikoaren %65.

Europako funtsak programatzeko aldi berrian, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduak, tokiko garapen parte-hartzaileari eskaintzen dio bere III. tituluko (Programazioa) II. kapitulua. Arautegi horrek definitzen ditu izan daitezkeen diruzko laguntzak, finkatzen du tokiko garapen estrategien edukia eta haien hautapena, Tokiko Ekintza Taldeen zereginak eta baldintzak ezartzen ditu, horiek baitira estrategiak eratzeko eta gauzatzeko erakunde arduradunak eta, azkenik, laguntza motak zehazten ditu. Era berean, aukera ematen die Tokiko Ekintza Taldeei kudeaketa-agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak eskuordetutako zeregin osagarriak garatzeko, eta xedatzen du ezen tokiko garapen parte-hartzailerako laguntzaren barnean sartuko dela etorkizuneko estrategia diseinatzen eta gauzatzen laguntzeko prestaketa-neurrien eta gaitasunen garapena.

Hartan, ideia hau sendotzen da: lurraldeko eta tokiko garapen estrategian oinarrituta planteatuko dira tokiko garapen parte-hartzailea («LEADER» izena ematen zaio Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren esparruan) edo Europar Batasuneko estatuek diseinatutako ekimenei laguntzeko beste edozein lurralde politikako tresna.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, Europar Batasuneko estatuek, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan (Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren erregelamendua), egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezarri ziren. Erregelamendu horren 2. artikuluaren arabera, tokiko garapen parte-hartzailea Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Hori, zehazki, erregelamenduaren 77. artikuluaren bidez arautzen da, hartan agintzen baita lankidetzarako laguntzak emanen direla. Laguntza horien artean daude Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategiak prestatzea eta gauzatzea, 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren arabera definituak.

Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluaren arabera, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatzen da LGENF funtsak finantzatutako programen iraupena. Era berean, II. kapituluan ezartzen denez, luzatutako programen kasuan, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak diseinatzen eta etorkizunean aplikatzen laguntzeko gaitasunak eta prestakuntza-ekintzak garatzeko gastuak laguntzen ahalko dira, 2023-2027 aldia garatzeko esparru juridiko berriaren pean.

Aurrekoarekin bat, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren zazpigarren aldaketa onetsi zen Europako Batzordearen 2021eko ekainaren 29ko 4936 (2021)C Exekuzio Erabakiaren bidez. Horren esparruan, 2014-2021 aldirako definitutako Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek aukera izanen dute “M19. Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” neurria gauzatzen jarraitzeko 2022ko abenduaren 31ra arte. Ildo beretik, zuzkidura erreserbatzen da eta estrategiak prestatzeko gastuen azpineurria egokitzen.

Adierazitakoaren arabera, funtsezkoa da Tokiko Ekintza Taldeak, tokiko komunitateen interesak ordezkatzen dituzten aldetik, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak diseinatzeaz eta gauzatzeaz arduratzea. Hala ere, lurralde-estrategiak kasuan kasuko agintari edo erakundeen ardurapean garatu eta babestu behar dira, eta haiek arduratuko dira horiek hautatzeaz1. Beraz, dagokion kudeaketa-agintaritza arduratuko da estrategia horiek hautatzeko irizpideak definitzeaz, hautaketa eginen duen batzordea sortzeaz eta batzordeak hautatutako estrategiak onartzeaz, bat etorriz 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 32.2 artikuluarekin.

Tokiko garapen parte-hartzailerako laguntza hori abian jartzeko, aurrera egin beharra dago aldez aurreko zenbait alderditan; besteak beste, Nafarroako Tokiko Ekintza Talde berrien hautaketan eta horiek tokiko garapen parte-hartzailerako izanen dituzten estrategietan.

Hortaz, tokiko garapenerako estrategien aplikazioa atzeratu ez dadin eta horiek prestatzeko denbora nahikoa izan dadin, taldeak eta haien estrategiak hautatzeko prozedura bi fasetan garatuko da: lehenik, Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak aurrez hautatzeko prozedura eginen da, eta, ondoren, lehen fasean hautatutako erakundeek tokiko garapen parte-hartzailerako diseinatutako estrategiak hautatuko dira. Horrela, bada, ebazpen honen xedea da Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak aurrez hautatzeko lehen fasea antolatzea:

1. Zehaztea zein izanen diren Tokiko Ekintza Talde izateko erakunde hautagaiak, gero, bigarren fasean, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia aurkezten ahalko dutenak.

2. Mugatzea LEADER lurraldearen esparruan kokatutako udalerrien atxikipena Tokiko Ekintza Talde izateko erakunde hautagai bakoitzari.

3. Estrategiak bultzatzeko erabiliko diren funtsak behin-behinean banatzea. Finantzaketa hori ez da erakunde hautagaiei emandako laguntzatzat hartuko, harik eta haien estrategiak, tokiko garapen parte-hartzailerako diseinatutakoak, hautatzen diren arte eta departamentuarekin hitzarmena sinatzen duten arte.

4. Erakunde hautagaiei laguntza ematea Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia prestatzeko gastuetarako, bat etorriz 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluarekin eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 34.1.a) eta 34.2 artikuluekin.

Nafarroako Gobernuak, 2022ko otsailaren 23an egindako bilkuran, 32121. erabakia hartu zuen, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Landa Garapeneko zuzendari nagusiari 800.000 euroko konpromisoa hartzeko M19.01 “LEADER prestakuntzarako neurria” azpineurrirako, Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren esparruan.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea Nafarroako Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdirako. Deialdi horren bidez, laguntza emanen zaie aipatu erakundeei haien Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren (TGPE) diseinua prestatzeko, Nafarroan, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027).

2. Nafarroako Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdia onestea. Deialdi horren bidez, laguntza emanen zaie aipatu erakundeei haien Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren (TGPE) diseinua prestatzeko, Nafarroan, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027).

3.800.000,00 euroko gastua baimentzea 2023an partida honen baliokidea izanen denaren kargura: Nafarroako Gobernuaren 2022ko gastu-aurrekontuko 720007 72300 7819 412102 partida, “LGO LGENF 2014-2020. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak” izenekoa. Hori guztia bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluan ezarritako baldintzekin, eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

4. Dirulaguntzen oinarri arautzaileak erregistratzea Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean (NGDDB).

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko martxoaren 22an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Fernando Santafé Aranda.

(1) Kontuan hartuta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 30. artikulua.

1. ERANSKINA

Lurralde-eremua, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 23ko 211E/2021 Ebazpenaren arabera

1.–Udalerrien ezaugarriak.

UDAL. KOD.

UDALERRIA

UDALERRIAREN AZALERA

(km²)

AZALERA NATURA 2000 SAREAN

(km²)

BIZTANLERIA 2020AN (BIZTANLEAK)

BIZTANLERIAREN JOERA 2010-2020

ZAHARTZE INDIZEA

BIZTANLERIA AKTIBOA

GIZARTE SEGURANTZAKO AFILIAZIOAK

LANGABEAK

31001

Abaigar

5,00

0,10

82

0,8039

42,70

41

32

4

31002

Abartzuza

14,70

0,00

544

0,9428

32,50

235

178

20

31003

Abaurregaina

20,90

5,10

127

0,9203

50,40

51

43

4

31004

Abaurrepea

11,10

1,80

31

0,7561

61,30

12

19

2

31005

Aberin

21,10

0,00

340

0,9315

31,50

174

147

12

31006

Ablitas

77,40

30,67

2.484

0,9448

28,50

1.110

962

131

31007

Adios

8,40

0,00

152

0,8492

29,60

82

56

7

31008

Aguilar Kodes

18,60

2,50

66

0,6111

48,50

24

15

2

31009

Oibar

47,90

0,29

794

0,8783

37,30

353

333

29

31010

Altsasu

26,80

1,51

7.465

0,9697

27,30

3.453

2.641

407

31011

Allin

43,00

10,24

874

1,0764

34,80

418

291

25

31012

Allo

36,30

0,00

960

0,8964

37,30

393

341

61

31013

Ameskoabarrena

46,80

23,99

711

0,8832

38,50

346

242

25

31014

Antzin

8,80

0,90

338

0,8918

29,90

151

144

10

31015

Andosilla

51,50

17,77

2.784

0,9161

26,20

1.232

1.210

136

31017

Anue

61,50

19,14

481

1,3436

28,50

230

179

20

31018

Añorbe

24,10

0,00

595

1,0759

19,70

321

268

34

31019

Agoitz

13,10

2,90

2.777

1,0916

22,10

1.277

1.095

188

31020

Araitz

39,40

11,83

523

0,9080

32,30

224

164

7

31021

Aranaratxe

5,10

3,22

70

0,8140

34,30

38

30

1

31022

Arantza

30,20

0,10

608

0,9397

29,80

251

219

8

31024

Arano

13,30

0,00

116

0,9508

32,80

47

18

2

31025

Arakil

52,50

16,90

962

0,9969

28,40

469

377

36

31026

Aras

17,90

0,00

147

0,7903

42,90

47

28

4

31027

Arbizu

14,30

8,28

1.109

1,0250

24,20

526

464

38

31028

Artzi

146,40

59,71

262

1,0315

27,90

112

48

15

31029

Los Arcos

57,20

17,54

1.127

0,8923

39,40

499

394

58

31030

Arellano

16,80

0,00

148

0,7400

42,60

80

56

5

31031

Areso

12,00

0,00

283

1,0217

31,40

112

83

8

31032

Arguedas

66,40

32,24

2.287

0,9609

29,20

1.004

1.018

94

31033

Aria

8,20

0,00

51

0,8947

41,20

21

19

2

31034

Aribe

4,30

0,43

32

0,6809

46,90

13

22

1

31035

Armañantzas

12,30

0,00

52

0,8125

61,50

18

9

0

31036

Arroitz

55,20

0,05

1.038

0,9153

35,70

480

395

43

31037

Arruazu

5,70

2,92

106

0,9381

31,10

47

38

5

31038

Artaxoa

66,90

0,00

1.691

0,9608

30,10

743

735

48

31039

Artazu

6,00

0,00

111

0,9098

32,40

55

50

4

31040

Atetz

26,70

0,00

225

0,9109

34,20

106

99

11

31041

Aiegi

9,60

0,00

2.395

1,3749

17,20

1.257

965

94

31042

Azagra

33,30

0,00

3.840

0,9979

26,20

1.777

2.074

132

31043

Azuelo

11,10

3,20

26

0,6341

61,50

7

8

0

31044

Bakaiku

11,70

2,29

360

1,0588

36,40

155

128

9

31045

Barasoain

14,00

0,00

613

0,9345

24,80

308

301

19

31046

Barbarin

8,40

0,00

49

0,6806

46,90

24

14

2

31047

Bargota

25,40

0,00

255

0,7870

55,70

104

70

3

31048

Barillas

3,00

0,00

221

1,1693

30,30

88

61

12

31049

Basaburua

82,30

49,94

828

0,9431

31,90

417

366

19

31050

Baztan

376,80

165,50

7.850

0,9714

29,40

3.624

3.246

195

31051

Beire

22,40

0,00

287

0,8697

40,40

103

99

8

31052

Beraskoain

6,10

0,00

119

0,9370

31,90

66

52

5

31053

Berbintzana

13,10

0,00

666

0,9474

34,10

268

261

30

31054

Bertizarana

38,80

32,65

603

0,9320

31,80

274

250

24

31055

Betelu

6,90

1,16

374

1,1032

25,90

149

145

8

31056

Biurrun-Olkotz

16,60

0,00

223

1,0183

27,80

117

104

12

31057

Buñuel

36,20

2,13

2.195

0,9203

32,10

956

840

91

31058

Auritz

19,20

4,75

227

0,7617

32,60

109

96

6

31059

Burgi

64,60

23,37

203

0,8638

42,40

82

75

4

31061

El Busto

7,40

0,06

54

0,7013

55,60

20

14

0

31062

Cabanillas

35,70

16,28

1.351

0,9079

30,70

635

635

35

31063

Cabredo

12,00

6,30

87

0,8529

58,60

30

16

1

31064

Cadreita

27,30

0,00

2.045

0,9552

26,90

937

1.119

51

31065

Caparroso

80,70

20,28

2.801

1,0138

25,10

1.242

1.277

140

31066

Cárcar

40,20

20,70

1.104

0,9356

30,00

478

453

67

31067

Zarrakaztelu

97,30

5,89

2.502

0,9517

28,50

1.092

1.111

147

31068

Cascante

63,10

0,21

3.952

0,9882

28,80

1.677

1.388

200

31069

Kaseda

85,30

1,64

951

0,9127

36,20

431

513

37

31070

Castejón

18,40

1,63

4.251

0,9872

23,90

1.737

1.428

258

31071

Gazteluberri

26,70

21,56

13

0,7647

76,90

1

1

0

31072

Cintruénigo

37,30

0,00

8.026

1,0370

22,60

3.459

2.917

448

31073

Ziordia

14,40

2,63

350

0,8929

33,40

150

91

20

31074

Zirauki

41,40

0,00

480

0,9562

31,70

243

172

11

31075

Ziritza

3,70

0,00

153

1,2966

25,50

64

50

14

31077

Corella

81,10

0,00

8.100

1,0030

24,10

3.542

2.857

464

31078

Cortes

36,70

1,09

3.178

0,9333

30,00

1.439

1.195

131

31079

Desoio

14,10

0,00

76

0,7451

52,60

25

18

1

31080

Deikaztelu

33,30

1,65

591

0,8553

35,20

286

234

28

31081

Donamaria

23,80

20,69

442

1,0091

28,10

205

187

8

31082

Etxalar

47,00

0,31

827

1,0000

29,90

331

254

16

31083

Etxarri

2,20

0,00

75

1,1029

13,30

33

28

0

31084

Etxarri Aranatz

33,00

23,97

2.497

1,0060

28,20

1.103

953

90

31085

Etxauri

13,60

0,16

649

1,0908

27,00

332

259

31

31087

Elgorriaga

3,90

0,00

220

0,9955

30,00

109

92

6

31089

Eneritz

9,40

0,00

292

0,8000

29,80

149

122

9

31090

Eratsun

26,10

6,13

150

0,9434

40,00

77

64

3

31091

Ergoiena

41,80

31,65

370

0,8565

44,60

162

124

7

31092

Erro

144,30

46,16

793

1,0089

33,30

396

296

24

31093

Ezkaroze

29,30

0,16

314

0,9155

43,00

147

121

5

31094

Eslaba

19,30

0,00

105

0,7895

49,50

40

43

3

31095

Espartza Zaraitzu

26,90

7,81

72

0,7912

47,20

29

26

1

31096

Esprontzeda

8,80

0,48

101

0,7594

46,50

47

30

7

31097

Lizarra

15,40

0,13

13.991

0,9848

30,30

6.265

5.659

742

31098

Esteribar

143,30

17,73

2.726

1,2380

19,00

1.344

1.139

102

31099

Etaiu

13,20

0,00

61

0,6630

49,20

28

21

3

31100

Eulate

10,40

5,71

282

0,8368

41,80

132

110

7

31101

Ezkabarte

34,00

0,00

1.811

1,0799

21,40

956

869

64

31102

Ezkurra

23,80

4,47

138

0,8466

47,80

55

40

5

31103

Ezporogi

46,60

0,00

44

0,8462

52,30

18

18

1

31104

Faltzes

115,00

49,35

2.336

0,8815

34,00

985

965

106

31105

Fitero

43,20

0,00

2.080

0,8919

33,70

762

579

127

31106

Fontellas

22,00

0,93

993

1,0735

23,90

479

431

30

31107

Funes

52,70

3,60

2.444

0,9988

26,30

1.089

1.174

93

31108

Fustiñana

67,10

55,79

2.483

0,9557

31,40

1.108

1.047

92

31110

Galipentzu

56,30

13,40

94

0,7833

44,70

41

36

1

31111

Galoze

43,40

26,98

94

0,9307

35,10

50

23

1

31112

Garaioa

21,20

0,02

94

0,8704

48,90

43

35

4

31113

Garde

43,40

34,39

142

0,8256

40,80

63

50

2

31114

Garinoain

10,30

0,00

498

0,9577

21,10

242

216

24

31115

Garralda

21,20

0,14

191

1,0000

31,40

88

77

3

31116

Genevilla

8,70

3,74

66

0,7253

51,50

21

17

0

31117

Goizueta

91,40

36,43

689

0,8856

37,30

271

129

25

31118

Goñi

42,20

0,00

157

0,8674

47,10

84

53

2

31119

Gorza

26,80

10,30

36

0,6792

47,20

14

5

2

31120

Gesalatz

76,80

7,01

421

0,9212

42,30

208

123

17

31121

Girgillao

24,60

0,00

83

1,0000

22,90

46

33

2

31123

Uharte Arakil

37,90

30,01

789

0,9111

29,70

359

356

23

31124

Ibargoiti

54,10

5,07

248

1,0000

33,90

112

84

6

31125

Iguzkitza

18,00

0,33

318

0,9138

32,10

167

147

14

31126

Imotz

42,40

0,00

430

0,9685

32,30

194

150

11

31127

Irañeta

8,40

5,61

169

1,0764

30,20

67

68

3

31128

Izaba

147,40

84,34

403

0,8191

38,70

177

164

8

31129

Ituren

15,00

0,00

507

1,0100

25,00

247

240

12

31130

Iturmendi

9,90

1,73

411

1,0275

29,20

188

168

21

31131

Itza

52,00

0,00

1.262

1,2111

22,60

644

499

37

31132

Itzagaondoa

59,60

11,06

172

0,9829

34,90

83

60

6

31133

Itzaltzu

7,30

1,56

37

0,7708

37,80

16

12

1

31134

Jaurrieta

31,00

0,85

186

0,8692

50,00

75

72

1

31135

Xabier

46,50

0,21

128

1,2075

61,70

35

29

0

31136

Txulapain

31,60

0,00

568

0,9660

23,80

330

240

27

31137

Beintza-Labaien

28,00

10,09

217

0,8715

37,80

95

81

5

31138

Lakuntza

11,00

6,72

1.275

1,0459

24,20

576

519

39

31139

Lana

50,30

42,12

163

0,8191

42,30

79

41

8

31140

Lantz

16,90

12,59

152

1,3945

31,60

65

57

2

31141

Lapoblación

18,00

5,28

122

0,7922

36,10

59

52

5

31142

Larraga

77,20

0,00

2.123

0,9934

25,10

889

849

80

31143

Larragoa

10,40

5,66

96

0,8571

42,70

45

32

3

31144

Larraun

107,80

31,54

928

0,9289

35,00

410

346

21

31145

Elizagorria

16,60

4,80

185

0,8810

34,10

90

56

1

31146

Leatxe

14,80

0,00

33

0,6000

51,50

11

15

1

31147

Legarda

8,40

0,00

125

1,0504

41,60

67

44

2

31148

Legaria

5,00

0,22

115

0,9829

31,30

61

39

3

31149

Leitza

58,30

0,01

2.965

1,0106

30,30

1.279

1.074

83

31150

Leotz

96,20

16,82

224

0,8235

42,00

92

64

2

31151

Lerga

21,30

0,00

46

0,5542

76,10

15

15

0

31152

Lerin

98,00

24,18

1.746

0,9238

36,00

716

697

82

31153

Lesaka

55,20

0,53

2.744

0,9724

29,60

1.258

954

77

31154

Lezaun

19,40

0,09

238

0,8914

34,90

132

109

7

31155

Ledea

19,00

3,85

295

0,8994

38,60

133

121

12

31156

Lizoain-Arriasgoiti

65,20

0,78

294

0,9545

29,30

138

112

11

31157

Lodosa

45,70

4,28

4.837

0,9740

26,50

2.097

1.881

288

31158

Longida

90,70

29,78

297

0,9489

29,30

149

113

14

31159

Irunberri

56,90

27,01

1.299

0,9292

36,70

578

616

43

31160

Lukin

8,80

0,00

131

0,9291

35,10

47

44

1

31161

Mañeru

12,90

0,00

426

1,0143

29,10

201

177

12

31162

Marañón

6,90

3,79

51

0,8793

47,10

25

16

4

31163

Martzilla

21,70

2,36

2.864

1,0092

26,60

1.260

1.249

120

31164

Mélida

26,10

5,78

731

0,9506

35,20

275

273

21

31165

Mendabia

78,00

3,60

3.526

0,9289

32,40

1.578

1.404

134

31166

Mendaza

32,80

5,41

291

0,8739

46,00

126

82

9

31167

Mendigorria

39,30

0,00

1.094

1,0167

28,40

465

452

29

31168

Metauten

22,20

2,26

283

0,9895

39,20

130

90

6

31169

Milagro

28,50

2,36

3.450

1,0105

22,00

1.576

1.883

153

31170

Mirafuentes

2,80

0,03

55

1,2222

41,80

20

12

2

31171

Miranda Arga

60,10

7,46

863

0,9075

37,10

348

324

30

31172

Elo

22,50

0,00

472

0,9652

20,10

243

210

26

31173

Monteagudo

10,90

0,00

1.093

0,9546

34,60

392

338

34

31174

Morentin

8,90

0,00

115

0,8273

28,70

56

33

6

31175

Mues

14,40

0,00

73

0,7684

47,90

23

23

3

31176

Murchante

13,40

0,08

4.131

1,1007

23,10

1.936

1.668

227

31177

Murieta

4,40

0,23

338

0,9575

30,20

155

136

16

31178

Murillo el Cuende

59,40

3,59

673

1,0666

28,40

287

301

36

31179

Murillo el Fruto

33,40

1,36

662

0,9272

33,50

259

275

33

31180

Muruzabal

6,30

0,00

235

0,8131

37,00

118

99

9

31181

Nabaskoze

96,00

36,71

126

0,6923

54,80

59

28

6

31182

Nazar

6,40

2,94

30

0,5882

26,70

16

17

0

31183

Obanos

19,70

0,00

940

0,9937

25,50

514

411

36

31184

Oko

3,40

0,00

75

1,0870

29,30

37

34

1

31185

Otsagabia

115,00

84,42

501

0,8003

44,30

218

172

8

31186

Odieta

24,00

0,09

355

1,0290

28,20

172

175

10

31187

Oiz

8,00

4,10

128

0,8477

25,00

66

65

4

31188

Olaibar

15,70

0,00

392

1,6897

23,00

146

112

14

31189

Olazti

19,60

0,83

1.490

0,8668

32,40

638

486

87

31190

Olexoa

4,40

0,00

49

0,8909

40,80

21

6

2

31191

Erriberri

84,00

0,00

3.981

1,0696

26,30

1.837

1.693

141

31192

Oloritz

40,10

0,00

204

1,1027

19,10

106

82

2

31194

Ollo

37,00

0,00

422

1,1530

25,60

225

162

14

31195

Orbaizeta

82,30

62,68

192

0,8727

41,10

85

70

2

31196

Orbara

9,10

0,28

32

0,6667

59,40

12

4

0

31197

Orisoain

7,10

0,00

79

0,9186

31,60

32

34

0

31198

Orontze

11,10

0,12

48

0,9057

20,80

23

20

0

31199

Orotz-Betelu

23,50

2,91

147

0,8698

52,40

60

26

4

31200

Oteitza

48,00

0,00

930

0,9657

32,50

447

352

48

31202

Azkoien

88,40

17,85

5.951

0,9810

24,00

2.755

2.622

270

31203

Petilla Aragoi

28,00

0,00

31

1,3478

38,70

14

4

0

31204

Piedramillera

11,30

0,00

37

0,6852

45,90

18

14

2

31205

Pitillas

42,30

4,68

502

0,8932

38,40

209

193

28

31206

Gares

39,70

0,00

2.889

1,0077

23,50

1.429

1.181

169

31207

Puiu

21,20

0,37

361

1,0649

30,20

168

144

14

31208

Ribaforada

29,00

0,40

3.738

1,0335

24,90

1.724

1.720

168

31209

Erromantzatua

91,70

64,51

171

1,0823

33,30

81

50

7

31210

Erronkari

38,80

12,16

211

0,8307

46,40

84

73

7

31211

Orreaga

15,10

8,40

18

0,7500

38,90

11

7

0

31212

Zare

12,70

0,00

135

0,7542

56,30

57

73

1

31213

Saldias

9,00

3,57

116

1,0000

30,20

50

59

2

31214

Jaitz

14,30

0,00

109

0,9083

34,90

57

47

1

31215

San Adrián

21,10

0,00

6.344

1,0081

24,90

2.886

2.826

289

31216

Zangoza

68,30

3,45

4.933

0,9400

30,80

2.183

2.316

183

31217

San Martin Unx

50,10

0,09

389

0,8549

40,10

150

130

13

31219

Santsol

13,30

0,11

97

0,8899

43,30

33

20

6

31220

Santakara

34,30

2,69

870

0,9226

34,30

400

393

41

31221

Doneztebe

8,60

0,34

1.763

1,0444

22,60

788

785

60

31222

Sartze

23,10

11,93

60

0,8824

51,70

28

16

1

31223

Sartaguda

14,90

6,60

1.281

0,9163

31,20

507

453

67

31224

Sesma

71,20

19,50

1.161

0,9185

35,00

466

408

71

31225

Sorlada

6,40

0,00

57

0,8382

38,60

18

14

2

31226

Sunbilla

10,30

0,76

665

0,9925

33,80

285

294

18

31227

Tafalla

98,30

0,60

10.621

0,9306

29,30

4.664

4.880

363

31228

Tebas-Muru Artederreta

21,70

0,00

636

0,9800

26,10

337

246

32

31229

Tirapu

5,60

0,00

42

0,7241

47,60

25

19

0

31230

Torralba del Río

17,70

10,06

96

0,7328

42,70

45

32

4

31231

Torres del Río

12,80

0,00

124

0,8105

45,20

40

28

11

31232

Tutera

215,70

41,11

37.042

1,0503

23,80

16.820

14.401

1.823

31233

Tulebras

3,80

0,00

132

1,0645

36,40

50

37

6

31234

Ukar

11,90

0,00

176

1,1000

32,40

94

70

5

31235

Uxue

111,90

5,40

175

0,8028

42,90

69

62

6

31236

Ultzama

96,60

54,22

1.674

0,9882

30,90

828

768

38

31237

Untziti

37,30

11,97

209

0,9289

42,60

90

80

8

31238

Untzue

18,50

0,00

154

1,1579

31,80

76

41

5

31239

Urdazubi

7,50

0,18

356

0,9861

31,70

148

180

3

31240

Urdiain

15,10

2,66

661

0,9310

30,90

286

262

22

31241

Urraulgoiti

141,60

66,15

137

0,8726

35,00

72

49

4

31242

Urraulbeiti

59,40

3,06

317

1,0746

36,60

137

105

20

31243

Urrotz-Hiria

11,40

0,30

386

0,9822

28,00

177

150

21

31244

Urroz

10,50

4,89

184

0,9684

31,50

94

75

4

31245

Urzainki

20,60

12,86

87

0,9457

60,90

32

24

1

31246

Uterga

9,20

0,00

163

0,8717

35,00

95

78

6

31247

Uztarroze

58,20

10,70

144

0,7826

60,40

62

30

4

31248

Luzaide

44,70

13,68

323

0,7936

40,20

128

144

4

31249

Valtierra

49,90

13,73

2.430

0,9485

32,00

1.069

1.121

96

31250

Bera

35,40

0,36

3.753

1,0062

27,10

1.654

1.548

90

31251

Viana

78,50

1,78

4.260

1,0820

28,70

1.869

1.107

235

31252

Bidankoze

39,20

5,13

85

0,8500

40,00

43

25

1

31253

Bidaurreta

5,10

0,00

164

1,0581

26,80

79

55

0

31254

Alesbes

46,80

3,10

2.883

0,9620

25,60

1.304

1.494

131

31255

Villamayor de Monjardín

13,10

0,00

120

0,8759

37,50

58

36

4

31256

Hiriberri

21,30

10,21

100

0,8065

48,00

45

44

4

31257

Villatuerta

23,60

0,00

1.220

1,1101

23,40

585

474

57

31259

Igantzi

16,60

0,65

631

0,9984

27,40

283

238

16

31260

Deierri

93,40

2,35

1.543

0,9910

34,10

749

520

52

31261

Esa

22,20

9,79

285

1,1133

35,80

132

103

15

31262

Zabaltza

14,10

0,00

301

1,1316

24,90

163

115

8

31263

Zubieta

18,10

0,00

302

0,9587

27,50

133

112

4

31264

Zugarramurdi

5,60

0,00

217

1,0236

28,10

70

93

4

31265

Zuñiga

11,90

3,44

99

0,8250

31,30

38

23

8

31904

Irurtzun

3,50

0,00

2.247

1,0076

22,60

1.030

946

107

31908

Lekunberri

6,60

0,00

1.574

1,0992

18,90

717

650

39

255

LEADER eremua osotara

9.249,30

2.108,98

298.580

0,9881

34,99

134.474

120.041

12.814

2.–Mendiak eta fazeriak.

KODEA

IZENA

AZALERA (km²)

DAGOZKION UDALERRIAK

31502

2. fazeria

0,438

Abaurregaina

31508

8. fazeria

0,024

Ezporogi

31509

9. fazeria

14,318

Otsagabia

31510

10. fazeria

0,608

Hiriberri

31511

11. fazeria

0,538

Ledea

31514

14. fazeria

0,076

Irunberri

31515

15. fazeria

0,200

Irunberri

31516

16. fazeria

0,123

Orbara

31517

17. fazeria

0,046

Urraulgoiti

31518

18. fazeria “Erremendia”

7,451

Jaurrieta

31521

21. fazeria

0,135

Allin

31522

22. fazeria

6,153

Abartzuza

31523

Ameskoako Hermendia

47,980

Ameskoabarrena

31524

24. fazeria “Larraiza”

1,971

Ameskoabarrena

31526

26. fazeria

2,748

Lana

31527

27. fazeria

0,011

Aranaratxe

31528

28. fazeria

0,214

Aranaratxe

31529

29. fazeria “Aranbeltz”

2,431

Arellano

31530

30. fazeria “Samendieta”

0,394

Barbarin

31531

31. fazeria

0,769

Olexoa

31532

32. fazeria

0,927

Deikaztelu

31535

35. fazeria

0,425

Ollaran

31536

36. fazeria

0,786

Lana

31537

37. fazeria

0,159

Lana

31538

38. fazeria

0,530

Antzin

31539

39. fazeria

1,813

Lana

31540

40. fazeria

0,965

Lana

31541

41. fazeria

0,175

Lana

31542

42. fazeria

1,074

Larragoa

31543

43. fazeria

0,217

Gesalatz

31544

44. fazeria

0,864

Gesalatz

31545

45. fazeria

0,925

Lana

31546

46. fazeria

0,838

Atetz

31549

49. fazeria

2,397

Txulapain

31550

50. fazeria

0,057

Oltza

31552

52. fazeria

0,027

Txulapain

31553

53. fazeria

1,273

Uharte Arakil

31555

55. fazeria

0,872

Ziritza

31556

56. fazeria

0,420

Ziritza

31562

62. fazeria

0,274

Ezkabarte

31563

63. fazeria

0,640

Larraun

31565

65. fazeria

0,208

Aguilar Kodes

31567

67. fazeria

1,643

Iguzkitza

31570

70. fazeria

1,307

Lapoblación

31571

71. fazeria

0,374

Legaria

31574

74. fazeria

0,636

Antzin

31575

75. fazeria

0,026

Olexoa

31576

76. fazeria

0,895

Antzin

31579

79. fazeria

1,245

Zuñiga

31581

81. fazeria

1,384

Mirafuentes

31582

82. fazeria

2,045

Mirafuentes

31583

83. fazeria

0,348

Antzin

31584

84. fazeria

0,076

Mirafuentes

31585

85. fazeria

1,414

Lana

31586

86. fazeria

0,430

Ituren

31587

87. fazeria

34,451

Doneztebe

31588

88. fazeria

1,565

Donamaria

31591

91. fazeria

1,748

Bertizarana

31592

92. fazeria

0,238

Uxue

31603

103. fazeria

0,241

Zuñiga

31604

104. fazeria

2,148

Deierri

31605

105. fazeria

0,052

Berriobeiti

31606

106. fazeria

0,049

Oloritz

31607

107. fazeria

0,026

Oloritz

31608

108. fazeria

0,322

Mélida eta Murillo el Cuende

31690

Errege Bardea

418,454

Tutera

31691

Andimendia

43,645

Gesalatz

31692

Aralar

21,957

Lakuntza

31693

Lokizko mendilerroa

33,467

Lana

31694

Urbasa

114,452

Ameskoabarrena

2. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, Nafarroako Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko deialdirako. Deialdi horren bidez, laguntza emanen zaie aipatu erakundeei haien Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren (TGPE) diseinua prestatzeko, Nafarroan, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027)

Lehena.–Xedea.

Deialdi honen bidez, Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatu nahi dira, gerora tokiko garapen parte-hartzailearen estrategien diseinua prestatzen laguntzeko. Horrela, bada, deialdi horren oinarri arautzaileen xedea honako hauek zehaztea da:

1) Erakunde hautagaiak onartzeko baldintzak eta bete behar dituzten konpromisoak.

2) Eskaerak aurkezteko bideak.

3) Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak gauzatzeko erakundeen lurralde-eremuaren ezaugarriak.

4) Erakundeak aukeratzeko irizpideak.

5) Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoak (2023-2027), Nafarroan, tokiko garapen parte-hartzailera bideratutako finantza-zuzkidura, eta hura aukeratutako erakunde hautagaien artean banatzeko irizpideak.

6) Laguntza antolatzea, erakunde hautagaiei Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren diseinua prestatzen laguntzeko.

Bigarrena.–Deialdian onartzeko baldintzak.

Tokiko Ekintza Talde izateko erakundeek baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Nortasun juridiko publiko edo pribatua izatea eta legez eratua egotea estrategia onetsi baino lehen. Nortasun pribatua izanez gero, 1/2002 Lege Organikoaren edo Nafarroako araudi baliokidearen babesean izatea, eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea.

2. Irabazi-asmorik gabeko erakundea izatea, kolektibo orekatu batek eratua eta jarduketa-eremuko eragile publiko eta pribatu nagusien ordezkari.

3. Estatutuetan, bazkideen eskubide eta betebeharrei buruzko kapitulu bat sartzea, edozein direla ere erakundeak hartutako forma juridikoa eta horregatik atxiki beharreko xedapenak, eta barne-araudian ezartzea erabakiak onartzeko prozedurak: idatziz edo telematikoki.

4. Zuzendaritza batzordeetan lurraldeko eragile publiko eta pribatu nagusien ordezkariak izatea. Orobat, bazkide pribatuek eta administraziotik kanpoko ordezkariek boto eskubideen %50 izan behar dute, gutxienez.

5. Jarduketa-eremua definitua izatea udalerriak kontuan hartuta, eta 10.000 eta 150.000 arteko biztanleria izatea.

6. Estrategien diseinuak prestatzeko laguntza jaso ahal izateko, erakundeak estrategia hori egiteko eta gauzatzeko lanen proposamena eta aurrekontua aurkeztu beharko ditu, alde batera utzita aipatu estrategia gerora hautatzen den finantzatzeko edo ez, bat etorriz 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren 4. artikuluarekin eta 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 34.2 artikuluarekin.

Hirugarrena.–Jarduketa-eremua.

1. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak azaroaren 23an emandako 211E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16koan), Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategien (LEADER) jarduketa-eremua onetsi zen, Nafarroarako, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027). Jarduketa-eremu hori aipatu ebazpenaren 1. eranskinean jaso zen, bai eta udalerri hautagarrien ezaugarriak ere.

2. Hautatuak izan daitezkeen erakundeek haien jarduketa-eremuak aurkeztuko dituzte, nork berea, kontuan hartuz ondoko hauek:

–Gutxieneko unitatea udalerria da. Udalerri bakoitza erakunde bakarrean egon daiteke.

–Zedarritutako esparruan bizi den biztanleria hartuko da aintzat, Nafarroako Estatistika Institutuak 2020rako eman datuen arabera.

3. Erakunde hautagai bakoitzaren karakterizaziorako, haren lurralde mugaketa hartuko da kontuan, hau da, atxikitako udalerriek osatzen duten hura, edo uhartetasun eta lurraldetasun irizpideak, dagokionaren arabera, bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.–Erakunde onuradunen konpromisoak.

Erakundea hautaturik, konpromiso hauek hartuko ditu:

1. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia bat egitea, lurraldeko baliabideetan oinarritua eta xedeka eta lehentasunka antolatua, lurraldean ezarrita dauden erakunde publiko eta pribatuen parte-hartzearekin. Estrategia horretan, 2023-2027 aldirako aurreikusi diren jarduerak eta inbertsioak jasoko dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan aurkeztuko da, estrategiak hautatzeko prozeduraren bigarren fasea ireki ondoren.

2. Prestakuntza kualifikatua duen eta LEADER kudeaketan aditua den talde tekniko bat izatea. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia onetsi baino lehen abian beharko du.

3. Bere Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia onartua bada, lankidetza-hitzarmen bat sinatzea Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa (2023-2027) Nafarroan kudeatzen duen agintaritzarekin, eta programazio aldiari aplikatu beharreko araudia –Europar Batasunekoa, Espainiakoa eta Nafarroakoa– betetzea.

4. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia egokitzea Batzordeak onetsitako Nafarroako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoari (2023-2027) eta kudeatzeko agintaritzarekin sinatutako hitzarmenari.

5. Administrazio kudeaketarako sistema ireki bat diseinatzea, eragiketak hautatzeko prozedura gardena eta ez-baztertzailea duena, interes-gatazkak eragozteko tresnekin eta koherentea Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiarekin.

6. Funts publikoen kudeaketa administratiboaz eta finantzarioaz arduratzea, indarra duen araudiaren arabera.

7. Kontabilitate-sistema independente bat izatea, tokiko garapen parte-hartzailearen neurria aplikatzearekin lotutako gastu, konpromiso eta ordainketei dagokienez egiten dituen esku-hartze guztiak jasoko dituena, arauetan ezarritako xedapenei jarraikiz.

8. Landa inguruneko populazioari informazioa eta aholkua ematea; komunitateak mugiaraztea eta haien jarduna sustatzea beren lurraldea ekonomikoki eta sozialki garatu dadin, bai eta laguntzea inbertsio proiektuak aurrera eramaten herrietan enplegua sortzeko.

Bosgarrena.–Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak egiteko finantza-zuzkidurak.

Bat etorriz Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoarekin (2023-2027), “Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” neurrirako aurreikusten den gastu publikoa 25.900.000,00 eurokoa da, barnean dela 19.02, 19.03 eta 19.04 azpineurriak gauzatzeko bitarteko aldiari esleitutako zuzkidura. Finantza laguntza banatzeko, aintzat hartuko da hautatutako erakundeen karakterizazioa, eta 211E/2021 Ebazpenean definitutako LEADER eremuarekin erkatuko da, aldagai hauek aintzat hartuta:

ALDAKORRA

UNITATEA

ITURRIA

Azalera

km²-en kopurua

Nafarroako Estatistika Institutua

Biztanleria

Biztanle kopurua

Nafarroako Estatistika Institutua. 2020ko biztanleen udal errolda

Biztanleriaren zahartze indizea

59 urte baino gehiago dituztenen portzentajea biztanleria guztiarekin erkatuta

Nafarroako Estatistika Institutua. 2020. urtea

Isolamendua

Hurbilen dagoen 12.000 biztanleko gunera errepidez sartzeko batez besteko denbora (minutuak)

Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak (NASUVINSA)

Langabezia tasa

Lan egiteko moduan egon (biztanleria aktiboa) eta lanposturik ez duen biztanleriaren portzentajea

Nafarroako Estatistika Institutua. 2020. urtea

Natura 2000 Sarea

Udalerriaren azaleraren portzentajea Natura 2000 Sarean

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

2020. urtea

Udalerri mailan, erabili behar diren balioak dira 1. eranskinean adierazitakoak, mendiak eta fazeriak at. Bata besteari erantsita, Nafarroako LEADER eremua zehaztu daiteke, batuketa edo batez bestekoa aterata, kasuaren arabera:

ALDAKORRA

BALIOA

Azalera

9.249,30 km²

Biztanleria

298.580 biztanle

Biztanleriaren zahartze indizea

%34,99

Isolamendua

29,99 minutu

Langabezia tasa

%9,53

Natura 2000 Sarea

% 22,80

Aurrekoaren analogiaz, erakunde bakoitzaren karakterizazioa oinarrituko da bere lurraldean, atxikitako udalerriek osatzen duten horretan. Dena dela, kontuan hartuta erakundeak, bere estrategietan, dinamizatu eta kudeatu beharko dituela partikularrek eta atxiki gabeko udalerrietatik datozen erakunde pribatuek aurkeztutako laguntza eskaerak, karakterizazioaren ondorioetarako, “uhartetasunaren” eta “lurralde jarraitutasuna” irizpideen arabera atxikiko dituzte. Uhartetasuna: udalerri bat erakunde bereko beste batzuek inguratzen badute, hari atxikiko zaio. Lurralde jarraipena: udalerri bat atxikitzeko, zein erakundetan dagoen, NLEn eskualdeko gainerako udalerriek duten pisua baloratuko da. 6. eranskinean, erakundeen atxikipen akordioaren gutxieneko edukia aurkezten da.

Funtsen banaketa LEADER eremuari puntuazio hau ematean oinarritzen da:

ADIERAZLEA

LEADER EREMUAREN BALIOA

PUNTUAZIOA

Azalera

9.249,30

100,00

Biztanleria

298.580

100,00

Lurraldearen ezaugarriak:

–Biztanleria zahartzearen indizea

–Isolamendua

–Langabezia tasa

–Natura 2000 Sarea

34,99

29,99

9,53

22,80

25,00

25,00

25,00

25,00

Ildo horretan, honako hau adierazi behar da:

–Azaleraren eta biztanleriaren adierazleak oinarrizko adierazleak dira, metagarriak izateaz gain; hau da, erakunde hautagaien balioek LEADER eremuari dagokion balioa batuko lukete (horien guztien artean LEADER lurralde osoa estaltzen dutela ulertuta).

–Gainerako adierazleak, lurraldearen ezaugarriei dagozkienak, aurreko biak osatzen dituzte, eta lehenengoak bakarrik erabiliz gero sortuko liratekeen distortsioak saihesten dituzte, kontuan hartu beharreko egoerak alde batera uzten baitituzte. Kasu honetan, datuak bitartekoak dira; beraz, erakunde hautagaien balioen batura ezin da bat etorri LEADER eremurako ezarritako puntuazioarekin.

LEADER eremuari dagozkion balioak ezarrita, erakunde bakoitza LEADER eremuari esleitutako balioarekiko modu proportzionalean puntuatzen da. Azkenik, finantza-zuzkiduraren banaketa portzentajea erakundeen artean, guztiaren gainean duten pisuaren arabera ematen da. Geratzen den aldian zuzkiduran sortzen ahal den aldaketa orori aplikatuko zaio.

Zuzkidura osoari dagokion ehunekoa aplikatu ondoren, baldin eta erakunde hautagaiak 2014-2020 aldian gauzatu badu Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia, bitarteko aldirako (2021-2025) esleitutako zuzkidura deskontatuko zaio. Ildo horretan, zenbateko hauek esleitu dira bitarteko aldian:

TOKIKO EKINTZA TALDEA

BITARTEKO ALDIKO BANAKETA
(2021-2025)

(eurotan)

Cederna-Garalur Elkartea

1.451.577,50

EDER Partzuergoa

1.321.948,72

TEDER Elkartea

1.465.059,24

Nafarroako Erdialdeko partzuergoa

961.414,54

Guztira

5.200.000,00

Seigarrena.–Estrategia prestatzeko laguntza.

1. Erakunde hautagaiek betetzen badituzte deialdian onartuak izateko baldintzak, bigarren oinarrian ezarritakoak, eskubidea izanen dute Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia prestatzeko laguntza jasotzeko, bat etorriz Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan (2023-2027) ezarritakoarekin.

2 .Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia diseinatu eta egiteko epea 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 31n amaituko da. Estrategia prestatzeko laguntza ordaintzeko eskaera 2023ko urtarrilaren 31ra arte egiten ahalko da, seigarren oinarriko 8. apartatuaren arabera eskatutako aldaketak galarazi gabe.

3. Dirulaguntza gastu diruz lagungarrien %100ekoa izanen da, ordainketa bakarrean eginen da, eta LGENFk %65ean kofinantzatuko du. Deialdiko aurrekontu-zuzkidurak ez badu aukerarik ematen hautagai guztien artean eskatutako laguntza osoa estaltzeko, hainbanaketa eginen da. Erakunde bakoitzari dagokion laguntzak ez du inolaz ere 200.000 euroko muga gaindituko. Dirulaguntza ordainduko da erakunde hautagaiak Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia entregatzen duenean 2022ko bigarren seihilekorako aurreikusitako Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiak hautatzeko deialdian, kontuan hartu gabe Tokiko Ekintza Talde gisa aukeratzen duten ala ez.

4. Estrategia prestatzeko laguntzaren kostu diruz lagungarriak dira:

a) Erakunde hautagaiak dituen langileen kostuak:

I. Nominak eta gizarte-segurantza, honako muga hauekin:

1. Urteko soldata gordina, Nafarroako Gobernuko langileen lanbide-kategoriaren arabera mugatua (ordainsariak gehi Nafarroako Gobernuko langileen osagarriak), lanaldiaren proportzioan eta honako baliokidetasun hauekin:

KATEGORIA

NG-REN AURREKONTUEI BURUZKO FORU LEGEA

Kudeatzailea

Zerbitzuaren zuzendaritza

Teknikaria

A mailako funtzionarioa

Administraria

C mailako funtzionarioa

2. Kanpoan geratzen dira gizarte-prestazioak eta kalte-ordainak, legez aginduta nahitaezkoak direnak izan ezik, kontratuak normaltasunez azkentzeagatik.

3. Gauzazko ordainsariak ez dira hautagarriak.

II. Bidaia-gastuak (joan-etorriak, aparkalekuak eta bidesariak) eta dietak, Nafarroako Gobernuak indarrean dituen tarifen arabera mugatuak:

1. Horien zerrenda aurkeztuko da, honako datu hauekin: joan-etorriaren data, hasteko ordua eta bukatzekoa, joan-etorria egiten duena eta kargua, destinoa, arrazoia eta egindako kilometroak eta lotutako gastuak (txartelak: trenarenak, metroarenak, bidesarienak, aparkalekuenak...), langileak eta arduradun batek sinatuta.

2. Faktura bidez justifikatuko dira, edo froga-balio bereko dokumentuen bidez.

b) Egiturazko zeharkako gastu orokorrak: errentamenduak, aplikazio informatikoak, telekomunikazioen mantentze-lanak, bulegoko ekipamendu eta materialen erosketa, mantentzea eta konponketa, lokalen egokitzapena, hornidurak, aseguru prima, askotariko gastuak. Bat etorriz 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 68.b) artikuluarekin, laguntza ordainduko da estrategia prestatzera egotzitako nominen eta gizarte-segurantzaren guztizko gastuaren %7,85eko kostu sinplifikatu gisa.

c) Laguntza tekniko profesionalak. Honako hauek ezin izanen dute gainditu diruz laguntzen ahal den gastu osoaren %80:

I. Kasuan kasuko eremuari buruzko azterlanak.

II. Estrategia prestatzeko alde interesdunei egindako kontsultekin lotutako ekintzetarako kostuak.

III. Tokiko garapeneko eremuei eta estrategiei buruzko informazio neurriak.

IV. Sustapen- eta animazio-ekitaldiak eta sentsibilizazio-ekintzak.

V. Prestakuntza jarduerak.

VI. Aholkularitza juridikoa edo teknikoa, bai eta estrategiarekin zerikusia duten eta estrategia behar bezala lantzeko beharrezkoak diren azterlanak ere.

VII. Itzulpenak.

VIII. Laguntzeko beste lan tekniko batzuk.

d) Unitate kudeatzaileak lehentasunezkotzat jotzen duen beste edozein, baldin eta Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiekin lotuta badaude.

5. Ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Lurrak erostea eta lurrak eskuratzearekin lotutako gastuak.

b) Ondasun higiezinak erostea.

c) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo 10 urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.

d) Amortizazio-gastuak.

e) Errentamendu finantzarioa eta/edo erosteko aukera ematen duen alokairua makineria eta ekipoak eskuratzeko.

f) Bigarren eskuko makineria eta ekipamendua erostea.

g) Ibilgailuak.

h) Eskurako ordainketak, 2.500 eurotik gorakoak.

i) Gastu orokorrak eta industria mozkina.

j) BEZa eta erakunde onuradunak berreskura ditzakeen zergak ordaintzearen gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak.

k) Diruz lagunduriko jarduerarekin bat ez datozenak.

6. Batzordearen 809/2014 (EB) Erregelamenduaren 48. artikuluan ezarritako kostuen moderazioa aplikatuko da. Horretarako:

a) Erakunde hautagaiak Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete beharko du. Horretarako, arduradun administratibo eta finantzarioak egindako txostena aurkeztuko du, estrategia prestatzeko laguntzaren eskaerarekin batera egin beharreko kontratazio prozedura aipatuz. Ondoren, gastua justifikatzeko orduan, fede-emaile publikoaren txosten bat aurkeztuko da, kontratazio publikoaren araudia bete dela adierazteko, honako hauek aipatuta: aplikatutako prozedura, prozeduraren justifikazioa, argitalpenaren inguruko datuak eta, halakorik bada, kontratua formalizatzeko agiria eta behin betiko esleipena egiteko aintzat hartutako proposamenak.

Ondorio horietarako, kostuen moderazioaren printzipioa aplikatu dela bermatzeko, sistema hauek erabiltzen ahalko dira, kasuan-kasuan:

I. Erreferentziako kostuak: zenbateko diruz lagungarria bi hauen arteko txikiena izanen da: erakunde eskatzaileak aurkeztua eta modulu hau aplikatzearen ondoriozkoa:

1. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia diseinatzeko beharrezkoak diren lan, azterlan eta prozeduretan laguntza teknikoa emateko ordainsariak: 45 euro/ordu.

II. Munta txikiko kontratuen kasuan, zeinetan ez den aplikatu behar aurreko apartatuan ezarritako erreferentziako kostua, ondasun edo zerbitzu bererako enpresa hornitzaile independenteek egindako hiru eskaintza aurkeztea eskatuko da, merkatuko preziora egokitzen dela justifikatzeko. Eskaintzek legez eska daitekeen informazioa eduki behar dute, enpresa hornitzailearen identifikazio-datuekin eta eman beharreko ondasunaren/zerbitzuaren azalpen zehatzarekin. Zenbateko diruz lagungarritzat joko da ikuspuntu ekonomikotik onuragarriena den proposamenari dagokiona.

Ezaugarri bereziak direla-eta ezinezkoa baldin bada xedeko lana edo hornidura egiten duten enpresak aurkitzea, erakunde eskatzaileak memoria bat aurkeztu beharko du eskaintza bakarra justifikatzeko. Ebaluazio batzorde batek txosten bat eginen du azaltzeko ebaluazioa nola egin den eta zein aurrekontu onartu duen: aurkeztutakoa edo ordezko beste aurrekontu bat. Batzorde hori Landa Dibertsifikaziorako Ataleko talde teknikoko hiru pertsonak osatuko dute.

III. Gainerako kontratazioetarako, zeinetarako ez den aplikatuko ezarritako erreferentziako kostua, kostuen moderazioa frogatuko da adjudikazio prozeduraren deklarazioaren bitartez, Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen arabera.

b) Kasuan kasuko akats zuzenketak egin ondoren, erakundeak aurkeztutako agiriak nahikotzat jotzen ez badira, kostuen moderazioa behar den bermearekin aplikatu ezin zaien kostuak ez dira diruz lagungarritzat joko.

c) Nolanahi ere, kostuen moderazioa behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko kontrolak laguntza esleitu aurretik eginen dira, eskaeran oinarrituta, eta, beharrezkoa bada, azken ordainketa egin aurretik osatuko dira, erakunde hautagaiak aurkeztutako ordainketa eskaeran oinarrituta.

7. Laguntza eman dela jakinarazi ondoren, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean, erakunde onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko dute, bat etorriz Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean aurreikusitakoarekin.

8. Justifikatutako arrazoiak tarteko, aldaketak egin behar badira estrategia prestatzeko laguntza emateko:

a) Erakunde hautagaiak aldatzeko eskaera egin beharko du, eta eskaera hori:

I. Egin nahi diren aldaketa nabarmenen aurretik aurkeztuko da.

II. Behar bezala arrazoituta egonen da.

b) Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da, eta horretarako, hasierako laguntza-eskaeraren irizpide tekniko-ekonomiko berberak erabiliko dira, eta, hala badagokio, laguntza egokituko da.

c) Aldaketa nabarmentzat hartuko da ondorio hauetakoren bat duena:

I. Onetsitako kontzeptu diruz lagungarrien funtsezko aldaketa.

II. Aurreikustea laguntzaren oinarri izan diren gastu diruz lagungarrien zenbateko osoaren %60 edo gutxiago gauzatuko direla.

III. Gauzatzeko epea luzatzea; laguntza zer ekitalditan ematen den, ekitaldi horretako urriaren 15era arte, gehienez, eta ekitaldi horretako irailaren 1a baino lehen eskatu beharko da.

IV. Gehienez ere, bi aldaketa onartuko dira espediente bakoitzeko.

9. Ordaintzeko eskaera jaso ondoren, Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea behar bezala tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du, eta zuzenketa 10 eguneko gehieneko epean egin beharko da, eta hala egin ezean eskaera bertan behera utzi dela ulertu eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela ohartaraziko da. Ordaintzeko eskaerarekin batera, ebazpen honen 5. eranskinean ezarritako dokumentazioa aurkeztu behar da. Ordaintzeko eskaera laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean aurkezten ez bada, ondorioztatuko da berariaz uko egiten zaiola emandako laguntzari, galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz bidezko diren erantzukizunak.

10. Laguntzaren bateraezintasuna eta finantzaketa bikoitza egiaztatuko dira, Landa Dibertsifikaziorako Atalak ordaindu aurretik. Laguntza hau bateraezina da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren beste edozeinekin. Erakunde hautagaiak ezin izanen du xede eta helburu bererako beste laguntzarik eskatu, Europar Batasuneko, Espainiako eta Nafarroako araudian horrela aurreikusten ez bada behintzat; kasu horretan, laguntzaren guztizkoak ezin izanen du, ez bakarka ez beste dirulaguntza batzuekin batera, gauzatutako aurrekontuaren kostua gainditu. 1305/2013 Erregelamenduaren 59.8 artikuluarekin bat, LGENFk kofinantzatutako gastuak ez dira kofinantzatuko egiturazko funtsen, kohesio funtsen edo Batasunaren beste ezein finantza tresnaren ekarpenarekin.

Zazpigarrena.–Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.

Interesa duten erakundeek deialdian parte hartzeko eskaera aurkezten ahal dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren erregistroan, Nafarroako Gobernuaren beste erregistroetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan, baita Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere (zerbitzu-katalogoa).

Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera eredua eta behar den dokumentazioa jasoak daude 3., 4. eta 5. eranskinetan, bakoitza batean.

Eskaerak aztertzean, Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuak dokumentazio gehiago eskatzen ahal die interesdunei. Erakundeek hamar eguneko epean erantzun beharko dute.

Zortzigarrena.–Eskaerak egiaztatzea eta ebazpena.

1. Landa Dibertsifikaziorako Atalak laguntza eskaerak jasotakoan, eskatzen den dokumentazio guztia duten egiaztatuko da.

2. Eskatutako gutxieneko dokumentazioa ebazpen honen 4. eranskinari dagokiona da. Akatsen bat baldin badago, proiektua koordinatzen duen erakundeari eskatuko zaio 10 eguneko gehieneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko zaio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

3. Dokumentazioa oso-osorik dagoenean, behar diren kontrolak eginen dira deialdiko oinarriak betetzen diren egiaztatzearren. Landa Dibertsifikaziorako Atalak espedientea tramitatzeko beharrezkotzat jotzen duen edozein argibide edo dokumentazio eskatzen ahalko du.

4. Landa Garapeneko zuzendari nagusiak gehienez ere hiru hilabeteko epean ebatziko du erakunde hautagaiak aukeratzeko eta estrategiak prestatzeko laguntza emateko deialdia, eskabideak aurkezten direnetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori iragan eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat joko dira.

5. Ebazpenean honako hauek jasoko dira: zerrenda bat Tokiko Ekintza Talde hautagaiaren izaera jaso duten erakundeekin, estalitako lurraldeak, behin-behineko finantza-zuzkidurak eta estrategia prestatzeko emandako laguntza, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia egokiak prestatu ahal izan ditzaten, Nafarroan, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023-2027). Behar izanez gero, gainerako eskaeren ezespena adieraziko da berariaz.

Bederatzigarrena.–Estrategia prestatzeko laguntza murriztea eta zehapenak.

1. Murrizketa egin daiteke aldea badago erakundeak eskatutako ordainketa zenbatekoaren eta bere onargarritasuna aztertu ondoren zehaztutakoaren artean.

Ordaintzeko eskaeraren zenbatekoa emandakoa baino handiagoa bada, ulertuko da eskatutako zenbatekoa emandakoa dela.

Administrazio kontrolak eta tokian bertan egin beharreko kontrolak egin ondoren, ordaintzeko eskaeran azaltzen den zenbatekoa %10 handiagoa bada onargarritasun azterketa egin ondoren ordaindu beharreko zenbatekoa baino, ordaindu beharreko dirulaguntza zenbateko onargarrira egokituko da, eta bi zenbateko horien arteko aldearen zenbatekoa duen zehapena aplikatuko da.

Edonola ere, ez da zehapenik aplikatuko baldin erakunde onuradunak frogatzen badu, agintari eskudunak onartzeko moduan, bera ez dela onargarri ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea, edo agintaritza eskuduna beste nonbaitetik jabetzen bada erakunde onuraduna ez dela horren erantzulea.

2. Murrizketa egin daiteke aldea baldin badago onartutako gastuaren eta ordaintzeko eskaeran justifikatutakoaren artean:

a) Justifikatutako gastua emandakoaren %30etik %60era bitarte bada, eta proiektuaren xedea eta eragina mantentzen badira, ordaindu beharreko dirulaguntza benetako gauzatzeari dagokion zenbatekoa izanen da, eta %25eko murrizketa aplikatuko da.

b) Justifikatzen den gastua emandako zenbatekoaren %30 baino gutxiago bada, emandako laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Aurreko zehapenak ez dira aplikatuko baldin eta erakunde onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketa horiek, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu.

Hamargarrena.–Estrategia prestatzeko laguntzaren itzulketak, arau-hausteak eta zehapenak.

Europar Batasuneko araudian xedatutakoa galarazi gabe, itzulketak, arau-hausteak eta administrazio zehapenak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat etorriko dira.

Gaiaren arabera, arau-hausteak zehazteko eta zehapenak ezartzeko prozedura izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatzen dena.

Hamaikagarrena.–Estrategia prestatzeko laguntzaren ordainketan gertatzen diren ez-betetzeak, murrizketak eta bazterketak mailakatzea.

1. Ezarritako konpromiso eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntza egokitu edo itzuli beharko da. Ez-betetzea nolakoa den, laguntza honenbeste murriztu edo itzuli beharko da:

a) Proiektua gauzatzen ez bada Europar Batasuneko, Espainiako eta tokiko araudiaren arabera: %100.

b) Proiektua gauzatzen ez bada laguntza emateko ebazpenean ezarritako epean edo onartzen diren luzapenen barrenean: %100.

c) Kostuen moderazioari buruz ezarritakoa betetzen ez bada: horrek eragindako kostuei dagokien laguntzaren %100.

d) Jarduera bertan behera uzten bada: %100.

e) Porrota: %100.

f) Kudeaketa agintaritzak egiten dituen kontrolak onartzen ez badira: %100.

g) Jarraipenari eta ebaluazioari buruzko datuak ematen ez bazaizkio kudeaketa agintaritzari: %25.

h) Publizitatearen gainean ezarritakoa betetzen ez bada: %25, eta ez-betetze hori errepikatzen bada, %50.

i) Gainerako betebeharrak betetzen ez badira: %10.

2. Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legea betetzen ez bada: Batzordearen 2013ko abenduaren 19ko Erabakiaren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira laguntzaren zuzenketa-portzentajeak. Erabaki horren bidez ezartzen eta onesten dira Batzordeak bete beharreko jarraibideak, kudeaketa partekatuaren esparruan, Batasunak finantzatutako gastuei zuzenketa finantzarioak aplikatu behar izanez gero, kontratazio publikoaren arloan arauak betetzen ez diren kasuetan.

3. Espedientean dauden agirien bitartez egiaztatzen bada erakunde onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, onarturiko laguntza bertan behera utziko da, eta ordaindutako zenbateko guztiak berreskuratuko dira, hala behar bada. Gainera, erakunde onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, galarazi gabe Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo aitorpen hori aurkezteko unean indarrean diren iruzurraren kontrako borrokako prozeduretatik eratorritakoak.

4. Espedientean dauden agirien bitartez egiaztatzen bada erakunde onuradunak baldintza artifizialak sortu dituela laguntza jaso ahal izateko, 1306/2013 Erregelamenduaren 60. artikulua aplikatuz laguntzetatik kanpo geldituko da, eta, bidezkoa bada, laguntzengatik jasotako zenbateko guztiak itzuli beharko ditu.

5. Artikulu honen 1. eta 2. apartatuetako xedapenak aplikatuko dira galarazi gabe NBEFren zirkularretan ezarrita dagoena landa garapenerako laguntzen murrizketak eta bazterketak aplikatzeko irizpideei buruz.

6. Ezinbesteko kasu edo salbuespenezko inguruabar hauetako bat gertatzen denean, ez da ondorioztatuko konpromisoak ez direla bete:

a) Hondamendi natural larria.

b) Jardueraren eraikinen eta/edo instalazioen suntsipena, istripuz.

c) Erakunde hautagaia edo haren zati handi bat desjabetzea, baldin eskaera aurkeztu zuenean ezin bazen aurreikusi.

7. Erakunde hautagaiak idatziz jakinaraziko ditu ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak, eta dagozkion frogak erantsiko ditu.

Hamabigarrena.–Publizitatea.

1. Oinarri arautzaile hauen esparruan ematen diren laguntzen publizitateari dagokionez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan eta Europar Batasuneko, Espainiako eta eskualdeetako arauetan ezarritakoari jarraikiko zaio. Horretarako, erakunde onuradunek Batasunaren laguntza finantzarioaren berri eman beharko dute:

–Informazio eta komunikazio jarduera guztietan.

–Erakunde onuradunaren erabilera profesionalerako webgunean, baldin eta loturaren bat ezarri baldin badaiteke webgunearen xedearen eta eragiketari emandako laguntzaren artean.

–50.000 eurotik gorako laguntza publikoa duten inbertsioak izanez gero, gutxienez A3 neurriko informazio panel bat jarri beharko da jendeak ongi ikusteko moduko toki batean.

Informazio hau agerraraziko da: proiektuaren azalpen laburra; Batasunaren ikurra, web-orri honetan dauden arau grafikoekin bat: https://european-union.europa.eu/principles-countries-history/symbols/european-flag_es. Ikurraren ondoan, Batasunaren eginkizunaren azalpena agertuko da, adierazpen honen bidez: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”; eta Nafarroako Gobernuaren logotipoa.

2. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamendua, 111. artikulua.

3. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek erabiltzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 117. artikuluan xedatutakoarekin.

4. Ondorio horietarako, onuradunek datuen tratamenduari buruzko arauetan ezarritako eskubideak izanen dituzte, zehazki, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarritakoak; izan ere, erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

3. eranskina.–Nafarroako Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai diren erakundeak hautatzeko eskabide-eredua. Horren bidez, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren diseinua prestatzeko laguntza emanen da.

6. eranskina–Europar Batasuneko funtsak 2023-2027 aldirako programatzeko atxikipen-gutun edo -akordioaren eredua.

Deskagatu 3. eta 6. eranskinak (DOC).

4. ERANSKINA

Tokiko Ekintza Talde izateko erakunde hautagaiak hautatzeko eta estrategia prestatzeko laguntza emateko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

1. Erakunde eskatzailearen IFZ.

2. Ordezkariaren IFZ.

3. Eratzeko akta.

4. Erakunde eskatzailearen eskriturak eta/edo estatutuak.

5. Barne araudia.

6. Erakundearen erabaki-organoak ordezkariaren alde hartutako erabakiaren ziurtagiria.

7. Toki administrazioen osoko bilkuren erabakiak, baimenduz haien atxikipena erakundeari.

8. Aitorpena, laneko segurtasun eta osasun arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko arloko betebeharrak betetzen dituela dioena.

9. Tokiko Ekintza Talde izateko eta estrategia prestatzeko laguntza jasotzeko hautagai den erakundearen deskripzio-memoria, laguntzaren tramiteen katalogoan eskuratzen ahal den eredu normalizatuaren arabera.

Erakunde eskatzaileak ez badio baimenik ematen Landa Dibertsifikaziorako Atalari eskaera-orrian adierazitako datuen artetik espedientea tramitatu eta ebazteko beharrezkoak direnak egiaztatzeko Nafarroako Gobernuko edo beste Administrazio Publiko batzuetako organoen bitartez, behar den dokumentazioa erantsi beharko du.

10. Erakunde hautagaiaren erabakia estrategia prestatzeko laguntza eskatzeko.

11. Eskatutako aurrekontuari dagozkion proformako fakturak.

Proformako fakturek legez eska daitekeen informazioa jaso behar dute, erakunde hornitzailearen identifikazio-datuei buruzko informazio fidagarriarekin eta eman beharreko zerbitzuaren azalpen zehatzarekin.

12. BEZaren salbuespenaren ziurtagiria, halakorik eskatuz gero.

13. Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.

14. Adjudikazioaren deklarazioa (Kontratuei buruzko Legea).

5. ERANSKINA

Estrategia prestatzeko laguntza ordaintzeko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia prestatzeko gastuetarako laguntza jasotzeko, Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai den erakundeak ordaintzeko eskaera bat aurkeztu behar du, honako hauekin batera:

1. Egindako lana gauzatzeari buruzko memoria.

2. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia, 2023-2027 aldiari dagokiona, 7. eranskinean adierazitakoarekin bat, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia hautatzeko deialdian aurkeztua, horretarako aurkeztutako eskaerarekin batera.

3. Gauzatutako aurrekontuaren zerrenda xehatua.

4. Eskatutako gastuaren fakturak edo frogagiri baliokideak eta ordainagiriak.

5. Erakundeko langileek egindako lanorduen eta gastuaren justifikazioa:

–Erakundearen lan-egutegia, arduradunak sinatua (parteen sortzailearen arabera).

–Atxikitako langileek eta erakundeko arduradunak sinatutako laneko parteak (parteen sortzailearen arabera).

–Langileen dedikazioa eta finantzaketa, atxikitako langileek eta erakundeko arduradunak sinatuta (parteen sortzailearen arabera).

–Nominak, tc2, Ogasunari PFEZa ordaintzeko gutunak eta dagozkien ordainagiriak.

6. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia egiteko erakundeko langileei egotzitako bidaia-gastuen justifikazioa:

–Atxikitako langileek eta erakundeko arduradunak sinatutako laneko parteak (parteen sortzailearen arabera).

–Bidaiaren txostena, bidaia Nafarroatik kanpo egiten bada.

–Gastuaren eta ordainketaren frogagiriak.

7. Adjudikazioaren deklarazioa, tramiteen katalogoan eskuratzen ahal den eredu normalizatuaren arabera, Kontratuei buruzko Legea aplikatu behar bada.

7. ERANSKINA

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren gutxieneko eduki orientagarria

1. Lurraldearen mugaketa udal-mugarteen arabera. Jarduketa eremurako justifikazioa eta irizpideak.

2. Hasierako egoeraren diagnostikoa: eremu geografikoa eta egitura fisikoa, biztanleria eta bere bilakaera, erruraltasun maila, urbanizazio maila, menpekotasun tasa, ordezkapen koefizientea, zahartze maila, gizonezkoen tasa, langabezia tasa, sektoreen araberako enplegua, produkzio sektoreen araberako karakterizazio ekonomikoa, ingurumenari loturiko deskripzioa, Natura eremuak, mugaketa naturalak, azpiegitura, zerbitzu eta zuzkiduren egoera eta abar.

3. AMIA analisiak (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) eta premien idendifikazioa eta lehentasuna.

4. Estrategiaren eta helburuen deskribapena, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (2023-2027) arabera.

Nekazaritza Politika Erkideak sektorea modernizatzeko duen zeharkako helburua kontuan hartuta diseinatuko da; horretarako, nekazaritzako eta landa-eremuetako ezagutza, berrikuntza eta digitalizazioa sustatu eta bateratuko dira, eta haien erabilera sustatuko da. Horretarako, estrategiaren ardatza izanen da landa eremuetan enplegua, hazkundea, gizarte-inklusioa eta tokiko garapena sustatzea, bioekonomia eta basogintza jasangarria barne.

Arreta berezia jarriko da ingurumenaren eta klimaren arloko helburu espezifikoetan, belaunaldien arteko erreleboan eta politiken aplikazioaren modernizazioan, eta bereziki azpimarratuko da ezagutzen eta aholkularitzaren erabilera hobea eta teknologia berriak (digitalak).

Orobat, estrategiak:

–Lotura zuzena izanen du Nafarroako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan (2023-2027) jasotako landa garapeneko lehentasunekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin.

–Helburu argiak eta neurtzeko modukoak izanen ditu adierazleen bitartez, produktu eta emaitzei dagokienez, eta hasierako egoera eta espero den bukaerako egoera zehaztuko ditu.

–Agerian utziko ditu koherentzia eta osagarritasuna, tokiko, eskualdeko, erregioko, erregioz haraindiko, nazioko eta mugaz haraindiko beste politika edo/eta ekintzekin.

–Erregioko, nazioko edo nazioz haraindiko taldeekin lan egiteko helburu eta proposamenak ezarriko ditu.

Atal honetan honako hauek baloratuko dira bereziki:

  • Helburuen definizioaren argitasuna, estrategiaren bideragarritasuna eta hautemandako premiekiko koherentzia. (EHI 1 “Helburuen definizioaren argitasuna, estrategiaren bideragarritasuna eta haren koherentzia atzeman diren beharrekin, lurraldearen garapen integrala bultzatzeko”).
  • Estrategiaren eragina landa eremuetan enplegua, hazkundea, gizarte-inklusioa eta tokiko garapena sustatzeko, bioekonomia eta basogintza jasangarria barne. (EHI 2 “Estrategiaren eragina enpleguan, gazteengan, berdintasunean eta lurraldeko gizarteratzerako eta klima-aldaketa arintzeko”).
  • Eskualdean, Espainian eta Europar Batasunean sareak sortzeko aurreikuspena. (EHI 3 “Sarean eta lankidetzan aritzeko aurreikuspena”).

5. Agente sozioekonomikoen eta instituzioen (tokiko agintariak, erakunde ekonomiko eta sozialak, gizarte zibila ordezkatzen duten agenteak, ingurumen arloko erakundeak, gobernuz kanpoko erakundeak, berdintasuna eta bereizkeria eza bultzatzen dituzten erakundeak eta/edo berdintasuna eta diskriminazio eza sustatzen dutenak) parte-hartze eta dinamizazio prozesuaren deskripzioa, bai eta herritarrena ere Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia diseinatzen eta prestatzen; orobat, aplikazio prozesuan aurreikusita dagoena.

Diseinatu eta prestatzeko fasean bertako komunitatearen parte-hartzea ezin frogatu duen estrategia ez da hautatuko. Alderdi hori izanen da egiaztatzen lehena; izan ere, baldintza hori betetzen ez badu, ezin izanen du hautapen prozesuan jarraitu.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Bazkide diren erakundeen inplikazioa estrategiaren lanketan (EHI 4 “Bazkide diren erakundeen inplikazioa estrategiaren lanketan”
  • Herritarren eta lurraldeko beste eragile sozial eta ekonomiko batzuen parte-hartze frogatua estrategiaren diseinuan eta lanketan. (EHI 5 “Lurraldeko parte-hartzea eta herritarren eta eragileen parte-hartze aktiboaren maila, beste erakunde batzuekiko lankidetza eta/edo dinamizazioa, bai eta estrategia aplikatzeko eta ebaluatzeko aldian aurreikusitakoa ere”)
  • Herritarrek eta eragile sozioekonomikoek Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia gauzatzeko fasean izanen duten parte-hartzearen aurreikuspena eta ezarritako dibulgazio-planaren deskribapena. (EHI 5 “Lurraldeko parte-hartzea eta herritarren eta eragileen parte-hartze aktiboaren maila, beste erakunde batzuekiko lankidetza eta/edo dinamizazioa, bai eta estrategia aplikatzeko eta ebaluatzeko aldian aurreikusitakoa ere”).

6. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategia abian jartzea eta haren jarraipena.

a) Ekintza-plana. Helburuak ekintza bihurtzeko modua erakutsiko du, halako moduan non bide emanen duen estrategiaren inplementazioari jarraipena egiteko adierazle sorta baten bidez (dagokion deialdian adierazitakoaren arabera). Tokiko Ekintza Taldeek aukeratutako proiektuen sustatzaileei dirulaguntza publikoak emanez burutuko dira eragiketak, bai eta beren proiektuei emanez ere:

–Honelakoak izan daitezke proiektuak:

  • Produktiboak (salmentarako ondasun edo zerbitzu pribatuen produkzioa dute helburu, edo merkaturatzen ahal direnak edo jabetza pribatuen balioa handitzen dutenak).
  • Ez produktiboak (ondasun edo zerbitzu publikoetako gastu edo inbertsioak dira edo saldu ezin direnetan egindakoak, eta erakunde publikoek beren eginkizunak betetzean emandakoak).
  • Tokiko Ekintza Taldeei dagozkienak (prestakuntza, lankidetza, animazioa, dinamizazioa eta lurralde sustapena).

–Erakunde onuradunak izaten ahal dira:

  • Publikoak (zuzenbide publikoko pertsonak, zuzenbide pribatuko sozietate edo elkarteak barne, nagusiki zuzenbide publikoko pertsonek osatuak edo boto emateko eskubide gehienak dituzten edo erabakitzeko ahalmen efektiboa duten pertsonek osatuak).
  • Pribatuak (zuzenbide pribatuko pertsonak, elkarte oinarri pribatuko zuzenbide publikoko pertsonak barne, hala nola ureztatzaileen elkarteak edo kontseilu arauemaileak).
  • Tokiko Ekintza Taldeak berak.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Proiektuen, erakunde onuradunen eta lerroko betekizun espezifikoen definizio-maila; sektore ekonomikoen tratamendua eta Nafarroako Gobernuaren beste plan eta proiektu batzuekiko sinergia eta osagarritasuna. (EHI 6 “Proiektuen eta erakunde onuradunen definizio-maila, sektore ekonomikoen tratamendua eta jarduketa diruz lagungarrien kuantifikazioa”).
  • Proposamen berritzaileak ukitutako lurraldean aurkeztea eta baloratzea. (EHI 7 “Proposamen berritzaileen balorazioa”).

Gutxienez, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren (2023-2027) aurreikuspen hau aurkeztu beharko da:

NEURRIA

ADIERAZLEA

LEADER

Tokiko Ekintza Taldeak estalitako azalera

Tokiko Ekintza Taldeak estalitako biztanleria

Eragiketen inplementazioa, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiari jarraituz. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Diruz lagundutako proiektu kopurua

Produktiboak:

Ez produktiboak:

Proiektuen sustatzaile kopurua

Publikoak:

Pribatuak:

Gastu publikoa (eurotan)

Produktiboak:

Ez produktiboak:

Publikoak:

Pribatuak:

Sortutako enplegu kopurua:

Mantendutako edo sendotutako enplegu kopurua:

Eragiketen inplementazioa, Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiari jarraituz. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Diruz lagundutako proiektu kopurua:

Gastu publikoa (eurotan):

Tokiko Ekintza Taldeen lankidetzako jarduerak

Lankidetza proiektuen kopurua:

Gastu publikoa (eurotan):

Lankidetza proiektuetan sartutako taldeen kopurua:

Tokiko Ekintza Taldeen funtzionamendu eta animazio kostuak

Animazio ekintzen kopurua:

Barne prestakuntzako ekintza kopurua:

Gastu publikoa (eurotan):

b) Finantzaketa plana. Hainbat taulaz osatuko da, beharrezko gastu publikoa aurreikusita honen arabera:

–Eragiketak eta urteak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoarekin (2023-2027) bat:

AZPINEURRIA

KOSTU PUBLIKOA

(eurotan)

KOSTU
PRIBATUA

(eurotan)

KOSTUA, GUZTIRA

(eurotan)

Kodea

Izena

Nafarroako Gobernua

LGENF

Guztira

2023

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

2024

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

2025

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

2026

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

2027

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

2028

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

2029

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak

Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren araberako eragiketak egiteko laguntza. Tokiko Ekintza Taldearen proiektu berekiak

Tokiko Ekintza Taldearen lankidetza jardueretarako laguntza

Tokiko Ekintza Taldearen funtzionamendu eta animazio kostuetarako laguntza

Guztira

Estrategiak aurrekontuaren beste banaketa batzuk izaten ahalko ditu, esate baterako jarduketa gaien arabera, produkzio proiektuak eta bestelakoak eta abar. Banaketa horiek estrategiaren kalitatea eta nola gauzatu den ebaluatzeko erabiliko dira, adierazleetan oinarrituta.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Europar Batasuneko eta Espainiako finantza funtsen integrazioa edo koordinazioa estrategian. (EHI 8 “Europar Batasuneko eta Espainiako finantza funtsen integrazioa edo koordinazioa estrategian”).

c) Kudeaketa, jarraipen eta ebaluazio xedapenak.

–Tokiko Ekintza Talde izateko hautagai den erakundearen deskribapena Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren kudeatzaile gisa. Aurkeztu soilik erakunde hautagaia hautatzeko lehen faseari dagokionez aldaketak badaude.

–Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa. Aurkeztu soilik erakunde hautagaia hautatzeko lehen faseari dagokionez aldaketak badaude.

–Estrategiaren kudeaketa, jarraipen eta ebaluazio prozesuen deskribapena.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira:

  • Proposatutako estrategiarako talde tekniko egokia izatea. (EHI 9 “Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa).
  • Estrategia gauzatu bitartean helburuak lortzeko egindako aurrerapenen jarraipena ebaluatzeko eta/edo autoebaluatzeko planaren proposamena aurkeztea eta baloratzea. EHI 9 “Erakunde hautagaiaren esperientzia, lorpenak eta gaitasun teknikoa”).

7. “Laguntza” neurria inplementatzeko deialdiak kudeatzeko prozedurak, eragiketak Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren arabera egiteko. Sustatzaile publikoen/pribatuen proiektuak.

Taldeek neurria inplementatzearekin lotutako alderdi guztiak garatuko dira, bereziki sustatzaile publiko eta/edo pribatuen proiektuak hautatzea.

Atal honetan proiektuak hautatzeko prozedura gardenak zehaztuko dira, bai eta interes gatazken konponbidea ere. Laguntza eskuragarri dauden aurrekontuko baliabideei egokitzeko, norgehiagokako araubidea aplikatuko da, proiektu produktiboen eta ez-produktiboen artean bereizita; horretarako, eskabideak hautatzeko edo baloratzeko irizpideak ezarriko dira honako hauetan oinarrituta, besteak beste:

–Pertsona/erakunde eskatzailearen ezaugarriak.

–Proiektua zer udalerritan kokatzen den, bertako despopulazio arriskua eta ezaugarriak.

–Enplegua, ekintzailetza eta enpresa-lankidetza.

–Proiektuak Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiaren helburuei egiten dien ekarpena.

Lehentasun sistema taldeen eta administrazioaren artean koordinatuko da, lankidetza-hitzarmenean, proposamena entregatu ondoren. Gero, taldeak deialdietan emanen du aditzera lehentasun sistema; haietan taula bat agertuko da balorazio irizpideekin eta puntuazioaren gehieneko mugekin, horiek tokiko garapenaren estrategian berean oinarrituta.

Era berean, hitzarmenean eta ondorengo deialdietan laguntza-ehunekoak ezarriko dira gardentasunez. Izan daitezke:

–Proiektu produktiboak: diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren %40 arte.

–Proiektu ez produktiboak: diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren %75 arte.

Laguntzak 200.000 eurokoak izanen dira proiektu bakoitzeko.

Atal honetan honako hauek ongi baloratuko dira: (EHI 10 “Proiektuak hautatzeko eta interes-gatazkak konpontzeko prozedura gardenak”).

  • Hautaketa-irizpide objektiboak erabiltzea, dokumentazio ez-konplexua neurtuz/justifikatuz, gardentasun- eta ekitate-printzipioetan oinarrituta eta estrategiaren, helburuen eta detektatutako lehentasunen arabera.
  • Berdinketarik egonez gero, konponbideak planteatzea, eta laguntza jasotzeko gutxieneko atalasea zehaztea.
  • Proposamen koherentea deialdiarekin, gai-arloei eta gehieneko puntuazioei dagokienez. Tokiko Garapen Parte-hartzailearen Estrategiara egokitua.

Iragarkiaren kodea: F2204382