70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hirigintza-kudeaketako hitzarmena, 1. poligonoko 215. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzak 2022ko martxoaren 3an eman 2021-0312 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Zubiarte 22ko hiri-jarduketarako plan bereziari lotua eta 1. poligonoko 215. lurzatiari dagokiona. Construcciones Auztarri SLk sustatu zuen hitzarmena, 1490/2021 espedientean jasota dagoen testuaren arabera.

Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategineko 24.2 eta 25.5 artikuluekin (foru legearen testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, interesdunek hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute Udalaren bulegoetan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Uharten, 2022ko martxoaren 22an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2204157