70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Osasun etxe zaharraren jabetza doan lagatzea, 2. poligonoko 24. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Doneztebeko Udalak, 2022ko martxoaren 23an egin osoko bilkuran, besterengarritasun-deklarazioa egin ondotik, erabaki zuen espedientea hastea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari osasun etxe zaharraren jabetza doan lagatzeko, Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoetarako erabil dezan, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak bertan beste edozein zerbitzu publiko eman ahal izateko ere, betiere aipatu erabakian ezartzen diren baldintza, muga eta bermeekin. Osasun-etxea Doneztebeko 2. poligonoko 24. lurzatian dago.

Arlo horretan indarrean den araudian ezarritakoarekin bat, jendaurreko epea irekiko da, hamabost egun baliodunekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta hartan bidezko diren alegazioak aurkeztu ahal izanen dira.

Donezteben, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Iragarkiaren kodea: L2204369