70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKETA

Desafektazioa, hondakin-uren araztegiaren karga eratzeko, 2. poligonoko 756. herri-lurzatian. Jendaurrean jartzea

Azketako Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, desafektazio-espediente bat, hondakin-uren araztegiaren karga eratzeko 2. poligonoko 756. herri-lurzatian, Azketako “Ardoia” alderdian.

Desafektazioaren xedea da karga eta akueduktu-zortasuna eratzea; horrek 3,81 metroko luzera izanen du, guztira, eta sortuko duen zortasuna 45,65 m²-koa izanen da. Azketako Kontzejuaren herri-lurretan eratuko da, barruti bakarrean (1) banatuta, Ardoia alderdian, Jurramendiko Mankomunitateak sustaturiko hondakin uren kolektorerako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian ez bada alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako erabaki hau behin betikoa bilakatuko da.

Aurreko izapideak betetakoan, espediente administratibo osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atalera, onets dezan. Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Azketan, 2022ko martxoaren 24an.–Kontzejuko burua, David Lopez Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2204384