70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Xehetasun-azterketa, Beuntzako 12. poligonoko 45. lurzatian. Hasierako onespena

Atezko alkateak, 2022ko martxoaren 29an emandako 18. ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Beuntzako 12. poligonoko 45. lurzatirako, Beuntzako Kontzejuak sustatua. Horren xedea da pilotalekua estaltzearen ondoriozko hirigintza-parametroak finkatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Eritze Atetzen, 2022ko martxoaren 29an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2204610