70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Aldaketa arau subsidiarioetan, lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea antolamendu xehatuko zenbait determinazioren aldaketa, udalerrian lehentasunez birgaitu beharreko eremu bat mugatzeko xedez. Arakilgo Udalak sustatu du aldaketa.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatuarekin bat, hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Arakilen, 2022ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2204353