70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ordainketa-aktak egitea UE-01 eta UE-02 exekuzio unitateetarako, ekonomia-jardueren eremuan

Andosillako Udaleko alkate udalburuak ondoren azaltzen den ebazpena eman zuen 2022ko martxoaren 23an. Hona haren testu osoa:

Andosillako Udalak, 2018ko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen desjabetze eremua mugatzeko proiektu bat Andosillako jarduera ekonomikoen eremuko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateetan, bai eta proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda ere; eta, 2018ko uztailaren 26an egin ohiko bilkuran, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA deklaratu zen desjabetzearen onuradun.

Zenbait akordio egin dira finka jakin batzuen prezio justuaren inguruan, eta Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiak ezarri ditu ukitutako sei lurzatiren prezio justuak; horren ondoren, bada, eta bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 48. artikuluan xedatutakoarekin, bidezkoa da dei egitea prezio justuaren ordainketa-aktak egitera.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Dei egitea aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide jakin batzuen titularrei eta desjabetzearen onuradunari, ordainketa-aktak egitera 2022ko apirilaren 26an, Andosillako udaletxean.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

Titularrek berek agertu beharko dute, behar bezala identifikaturik agiri egokien bidez, edota ordezkari bat bidal dezakete, ahalorde nahikoarekin; orobat, desjabeturiko ondasunaren jabetza egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte.

Ez bada titularrik agertzen edo prezio justua jasotzeari uko egiten bazaio, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 50. artikuluan eta haren erregelamenduaren 51. artikuluan xedaturikoarekin, dagokion zenbatekoa kontsignatuko da, titular denaren alde, Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Gordailuen Kutxa Orokorrean. Ordutik aurrera, titularrek Udal honen aurrean eskatzen ahalko dituzte dagozkien zenbatekoen deskontsignazioak.

Ordainketa- edo kontsignazio-akta egin ondoren, eta ikusirik desjabetze-espedientearen egoera, ondasun higiezina okupatzeko akta eginen da. Horren berri ematen dut, behar diren ondorioak sor ditzan.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Andosillako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea onesteko 1957ko apirilaren 26ko Dekretuaren 49. artikuluan xedaturikoarekin.

Andosillan, 2022ko martxoaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2204394