70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bidez, administrari ofizial lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko

2022ko martxoaren 7ko 93/2022 Lehendakariaren ebazpena, Hautaproben bidez, administrari ofizial lanpostua aldi baterako betetzeko hautagai zerrenda osatzeko deialdia.

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio bidez Sakanako Mankomunitatearen zerbitzura dagoen Administrari Ofizialaren lanpostua betetzeko izangaien lan-poltsa bat eratzea, euskara C1 hizkuntza-eskakizuna duena, lanpostu hutsak, laneko bajen ondoriozko behin-behineko ordezkapenak, oporrak eta mankomunitateko zerbitzuak indartzeko unean uneko beste edozein behar betetzeko.

1.2. Poltsa hori puntuazio-ordena zorrotzaren arabera ordenatuko da, eta oinarri hauek, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onartzen dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Agindua eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoak bete beharko ditu.

1.3. Deialdi honen argitan egiten den edozein kontratu azkentzeko arrazoia izanen da irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 5. eta 8. artikuluetan aipatzen den edozein arrazoi (68/2009 Foru Dekretua, Administrazio Publikoetako Araubide Administratiboko langileen kontratazioa arautzen duena).

1.4. Hilabeteko probaldia ezartzen da, zeinetan bi alderdietako edozeinek kontratua alde bakarretik deuseztatu ahal izango duen.

1.5. Lanpostua betetzeak lanpostuari, maila eta kategoriari dagozkion eginkizunak betetzea dakar berarekin.

1.6. Deialdi honen bidez egindako izendapenak Sakanako Mankomunitateko administrazio-kontratudun langile izaera emango dio ondorio guztietarako izendatutako pertsonari, eta honako hauek arautuko dute lan harremana: kontratuan ezarritakoak, oinarri hauek, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua eta gainerako araudi aplikagarria.

Izendatutako pertsonari Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emango zaio, araubide honetan aurreikusitako babes-jardunaren menpe.

Gainditu duten izangaiei sortzen diren premien arabera eta oinarri hauetan ezarritakoaren arabera dei egin ahal izango zaie.

1.7. Deialdia egin duen administrazioko organo eskudunak ezarriko ditu lanaldia eta lan-ordutegia.

Lanaldiaren araubidea urte bakoitzerako onartutako egutegian jasoko da, administrazio-organo eskudunek zerbitzuaren funtzionamenduan gerora sortutako beharrei erantzuteko aldatu ahal izango dutelarik.

1.8. Ordeztu nahi den lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren C mailari dagozkion ordainsariak gehi plantilla organikoaren arabera ezarritako osagarriak

2. oinarria.–Izangaien betekizunak.

Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

2.1. Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan sartutako estatu bateko nazionalitatea izatea, baldin eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera langileen eta haien senideen zirkulazio askea jasotzen badute.

Europar Batasuneko edozein estatuko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta orobat beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude– hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

2.2. Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

2.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean (Aldizkari ofizialean argitaratu eta 30 egun natural), Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo horien baliokide bat izatea, edo izateko moduan egotea (titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina).

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatutako epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea. Gainera, tituluari zinpeko itzulpena erantsiko zaio.

2.4. Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

2.5. Funtzio publikoak betetzeko desgaikuntza- edo etete-egoeran ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek ezin dute beren estatuan administrazio publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor kondenarik eduki.

2.6. Europako Esparru Bateratuko C1 mailako (idatzi eta ahozkoa) euskara-titulua izatea edo Mankomunitateak egingo duen euskara ezagutza proba.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Sakanako Mankomunitateko Erregistro Orokorrean (Uriz kalea 32, Lakuntza edo idazkaria@sakana-mank.eus helbide elektronikoa) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozeinetan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragartzen den egun beretik zenbatzen hasita, hamargarren egun naturaleko 23:59ak baino lehen.

Eskabideak argitaratutako eskabide ereduaren arabera egin beharko dira, eta, bertan, izangaiek eskatzen zaizkien baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute, aurkezteko epea amaitzen den egunari dagokionez.

3.2. Desgaitasun aitortua duten izangaiek, beharrezko dutenean, hautaketa prozesuko ariketak egiteko, denbora- eta baliabide-egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte; kasu horretan, eskabide-orrian adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten, eta, horrekin batera, desgaitasunaren legezko izaeraren jatorrizko egiaztagiria edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko da.

Harekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo hautagaiaren nortasun edo nazionalitatea egiaztatzen duen agiriaren fotokopia eta, hala badagokio, 2. oinarrian eskatutako gainerako baldintzena.

b) Deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia.

a.–Titulazio akademikoa.

b.–Eskatutako euskara-mailaren titulazioa.

c) Euskara mailako probaren eskaera, agiri bidez egiaztatzen ez bada.

d) Hala badagokio, desgaitasuna egiaztatuko duen agiria, organo eskudunak emana.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.5. Aurreko betekizun horiek agiri bidez egiaztatuko beharko dituzte hautatutako eta kontratatutako izangaiek, adierazten zaien unean, beti ere kontratuak formalizatu aurretik.

Agiri horiek aurkezten ez dituztenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezin izango dira kontratatu, eta haien jarduera guztiak baliogabetuko dira, parte hartzeko eskabidean faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe.

4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Sakanako Mankomunitateko lehendakariak ebazpena emango du onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda onartzeko, eta zerrenda Mankomunitateko taulan eta web orrialdean, sakana-mank.eus, argitaratzeko aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek erreklamazioak egin eta, hala badagokio, akatsak zuzendu ahal izango dituzte, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 3 egun baliodunen barruan.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Sakanako Mankomunitateko Lehendakariak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpena emango du, eta zerrenda mankomunitateko taulan eta sakana-mank.eus webgunean argitaratzeko aginduko du.

Ebazpen horretan, oposizio-ariketak hasteko eguna, tokia eta ordua adieraziko dira.

4.4. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtu ahal izango da berehala, izangaien bazterketarik gertatzen ez bada.

4.5. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei deialdian eskatutako betekizun guztiak betetzen dituztela aitortzen zaienik.

Izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa edo Administrazioaren esku dauden baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, interesdun horrek deialdian parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galdu egingo ditu.

4.6. Euskararen ezagutza agiri bidez egiaztatu ez duten izangaiek egin beharreko proba onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratu ondoren egingo da, hautaketa-prozesuari hasiera eman aurretik.

Horretarako, 4.3 atalean adierazitako ebazpenean, proba egiteko eguna, ordua eta lekua adieraziko dira.

Horretarako, epaimahaiak Sakanako Mankomunitateko euskara zerbitzuaren laguntza eskatuko du.

Erakunde horrek hizkuntza-mailako berariazko ariketa bat egingo die C1 mailako nahitaezko ezagutza agiri bidez egiaztatzen ez duten izangaiei, eta emaitzak akta bidez jakinaraziko dizkio unitate eskatzaileari.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahai kalifikatzaileak kide hauek izango ditu:

–Lehendakaria: David Oroz Alonso, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria.

–Ordezkoa: izendatzen duena.

–Batzordekidea: Aintzane Erdozia Razkin, Arbizuko administraria.

–Ordezkoa: izendatzen duena.

–Batzordekidea: Nerea Malkorra Areolaza, Sakanako Mankomunitateko kontu hartzailea.

–Ordezkoa: izendatzen duena.

–Batzordekidea: Iosune Telleria Petroch, Sakanako Mankomunitateko kudeatzailea.

–Ordezkoa: izendatzen duena.

–Batzordekide: Ana Carrillo Simon, Langileen ordezkaria

–Ordezkoa: izendatzen duena.

–Batzordekidea: Miren Pereda Razkin, Sakanako Mankomunitateko idazkaria.

–Ordezkoa: izendatzen duena.

5.2. Epaimahaia hautaketa-proben aurretik eratu beharko da.

5.3. Epaimahaia ezingo da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

Kide anitzeko organoa balio osoz eratzeko eta jarduteko, lehendakaria eta bokal-idazkari bertan egotea, edo, bestela, haien ordezkoak bertan egotea beharrezkoa izango.

5.4. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ezin izango dute parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean aurreikusitako abstentzio-arrazoiak daudenean.

Halaber, izangaiek epaimahaikideak ezetsi ahal izango dituzte aipatutako egoerak gertatzen direnean.

Legez ezarritako abstentzio- eta ezespen-arrazoiak aplikatzeagatik epaimahaiaren osaeran aldaketaren bat gertatzen bada, epaimahai berriaren osaketa argitara emango da onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatzeari eta aplikatzeari buruz sor daitezkeen auzi guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahal izango ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Pertsona horiek epaimahaiari lagunduko diote, beren espezialitate teknikoen eremura mugatuz.

Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, batzordeburua edo idazkaria gaixorik badago edo aldi baterako absente badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

6. oinarria.–Hautaketa prozesuaren gauzatzea.

6.1. Oposizio fasea:

6.1.1. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen duen ebazpenean, oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan egingo diren zehaztuko da. Ebazpena mankomunitateko web gunean eta iragarki oholean argitaratuko da.

Oposizio-probaren deialdia, bai eta proba horiek osatzen dituzten ariketa bakoitzarena ere, deialdi bakarraren bidez egingo da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo Nafarroan baliozkotasuna duten baliokidea eraman beharko dute.

Oposiziotik kanpo geratuko dira iragarritako data, ordu eta lekuetan agertzen ez diren edo aipatutako dokumenturen baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

6.1.2. Ariketak:

Oposizioaldian proba teoriko-praktikoa egin beharko da. Proba horretan, test moduko galdera batzuei idatziz erantzun beharko zaie. Galderok “gaitegi” dokumentuan zehaztutako gaiei buruzkoak izango dira.

Galdetegiko galdera guztiek lau erantzun-aukera izango dituzte, eta horietako bakarra izango da baliozkoa. Galdera guztiek balorazio bera izango dute eta ez da penalizatuko.

Izangaiek ariketa egiteko izango duten gehienezko denbora epaimahaiak ariketa hasi aurretik ezarritakoa izango da.

Gehienez ere 75 puntu lor daitezke ariketa honetan, eta gutxienez 35 puntu lortzen ez dituzten izangaiak hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira.

Proba egiteko, ezin izango da testurik kontsultatu, ez eta kalkulagailurik edo bestelako materialik erabili ere, tinta urdin edo beltzeko boligrafoa izan ezik.

Oposizioa garatzen den bitartean, hala eskatzen duten pertsona desgaituentzat eskabidean adierazitakoaren arabera, hura gauzatzeko denbora eta baliabide egokitzapen posibleak ezarriko dira.

6.1.3. Oposizioa amaitu eta gehienez ere bi egun balioduneko epean, Sakanako Mankomunitateko iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko da izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

6.2. Lehiaketa fasea.

Lehiaketaldian oposizioaldian gainditu duten pertsonak bakarrik baloratuko dira.

Honetan, gehienez ere 25 puntu emango dira jarraian azaldutako baremo honen arabera eta ez da baztertzailea izango:

6.2.1. Esperientzia:

a) Azken bost urteotan administrari ofizial lanpostuak bete izanagatik:

–Nafarroako mankomunitate batean: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

–Nafarroako beste toki erakundeetan: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

–Beste administrazio publiko batzuetan: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

Atal honetan 15 puntu lor daitezke gehienez ere.

Frogatutako egun kopurua ez balitz hilabete osora iritsiko, proportzionalki dagokion puntuazioa emango zaio.

6.2.2. Formazioa:

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko orokorren erabilera (Office, Word, Excel, web-orriak sortu edo mantentzea).

Atal honen baremazioa honako moduan egingo da:

–Ordu bat eta 4 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,05 puntu.

–5 ordu eta 14 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,2 puntu.

–15 ordu eta 29 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,35 puntu.

–30 ordu eta 44 ordu arteko ikastaro bakoitzeko: 0,5 puntu.

–45 ordu edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,7 puntu.

6.3. Lehiaketaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak Sakanako Mankomunitateko iragarki oholean eta webgunean argitaratuko ditu lortutako guztizko kalifikazioekin gainditutako pertsonen zerrenda eta ordezkapen-poltsa osatuko duen puntuazio-hurrenkera korrelatiboa.

Azken kalifikazioa oposizio-faseko ariketen puntuazioen batuketaren emaitza izango da, betiere izangaia kanporatuta geratu ez bada.

7. oinarria.–Gaindituen zerrenda, izendapen-proposamena eta dokumentuak aurkeztea.

Hautatutako pertsonak, behin eskaini zaion kontratua onartuta, deialdian parte hartzeko aukera eman zioten titulu orijinalak aurkeztuko ditu, bai eta lehiaketa-fasean barematutako merezimenduen egiaztagiriak ere.

Behin tituluak egiaztatuta, gehienez ere astebeteko epean hasi beharko du lanpostuan, deialdia egin duen administrazioaren kontratazio proposamena onartzen duen egunetik zenbatzen hasita.

Lanean hasten ez bada, eta behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, edo hura gertatu ondoren berriz ere hutsik geratzen bada, organo eskudunak izangaiak hautaketa-prozesuan lortutako puntuaziorik onenaren arabera kontratatu ahal izango ditu, izangaiek eskainitako kontratazioarekin ados daudela adiera beharko dute.

8. oinarria.–Ordezkapen poltsaren funtzionamendua.

8.1. Zerrendetan, probetan lortutako puntuaziorik handienaren arabera ezarriko da lehentasuna. Berdinketaren kasuan, desgaitasun-maila handiena, 55 urtetik gorako adina eta emakumea izateari erreparatuko zaio, aipatutako ordenan. Oraindik berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da.

8.2. Oposizioaldian gutxienez ezarritako gehieneko puntuazioaren %50a lortzen duten pertsona guztiak sartuko dira aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan.

8.3. Zerrenda oinarri hauetan xedatutakoaren arabera kudeatuko da, eta, aurreikusi gabeko gaietan, aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onartzen dituen abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera.

8.4. Eskuarki, lanpostu bat aldi baterako kontratatu behar denean, une horretan eratutako zerrendako lehen postuan dagoen izangaiari deituko zaio.

Elkarren segidako bi lanegunetan bi bilaketa saiakera egingo dira telefono bidez, eta deialdi bakoitzaren data, ordua eta inguruabarrak jasoko dira. Telefonoz aurkitzeko lehenengo lokalizazio saiakerarekin batera, mezu elektroniko bat bidaliko da izangaiak emandako helbidera.

Bidalketa elektroniko hori egin eta 24 orduko epean erantzunik jasotzen ez bada, eta telefonoz ere harremanetan jarri ezin bada, zerrendako hurrengo pertsonari deituko zaio.

Premiazko zerbitzuak ematen direnean, jakinarazteko edo ohartarazteko ahalegin bakarra egingo da. Kasu horietan, eskaintza ordubetean onartu edo baztertu beharko da, eskaintza egiten den unetik zenbatzen hasita.

Hautagaiarekin harremanetan jartzerik lortu ezean, zerrendako hurrengo pertsonari emango zaio eskaintzaren berri, beste izapiderik gabe, sailkapen-ordenaren arabera.

8.5. Eskainitako lanpostuaren kontratazioari uko egiteko arrazoi justifikatutzat hartuko dira eta, beraz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetako lehentasun-ordena aldatzea ez dute ekarriko ondoko arrazoi hauek:

a) Aldi baterako ezintasuna.

b) Amatasun- edo aitatasun-baimena.

c) Harrera iraunkorrean edo adopzioan hartutako hiru urtetik beherako seme-alaba bat edo hiru urtetik beherako bat zaintzea.

d) Bigarren mailarainoko odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna duen senideren bat bere zaintzapean izatea, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik ezin bada bere kabuz moldatu.

e) Norberaren ezkontza edo bikote egonkorren berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen araberako antzeko egoera, baldin eta eskainitako administrazio-kontratazioaren hasiera data eratu aurreko edo ondorengo hamabost egun naturalen barruan badago.

f) Kontratazio bat indarrean izatea, administrazio- edo lan-araubidekoa.

g) Eskainitako lanpostuaren ordutegi bera duen aurrez aurreko ikastaro bat egiten aritzea.

Zerrendatutako egoeraren batean dauden izangaiek agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko dute ematen den egoera hori, uko egiten dioten lanpostuaren kontratazioa eskaini zaienetik 7 egun naturaleko epean; kasu horretan, zerrendan duten leku berean jarraituko dute.

Kontratazio-eskaintzari uko egiteko arrazoi justifikatua egiaztatzen duen dokumentazioa epe barruan aurkezten ez bada, hautagai hori zerrendako azken postura pasako da.

Justifikatutako uko egiteen kasuan, idatziz jakinarazi beharko dute uko egitea justifikatu zuen egoera amaitzen den egunetik aurrera zerbitzuak emateko prest daudela.

Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

8.6. Zerrendatik kanpo geratuko dira honako kasu hauetan dauden pertsonak:

a) Kontratazio-eskaintza onartu ondoren, dagokion, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik.

b) Sinatutako kontratuari uko egiteagatik edo eskainitako kontratu bat ez onartzeagatik.

c) Lanpostua uztea.

d) Probaldia ez gainditzea, baldin eta aukera hau dagokion kontratuan aurreikusi bada.

e) Kontrataziorako deiak direla eta, urtebetean behin eta berriro hautagaiarekin harremanetan jarri ezin bada, hark emandako telefono-zenbakietan edo helbide elektronikoetan.

9. oinarria- Helegiteak.

Deialdi honen, deialdiaren oinarrien eta egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da, hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko helegitea Nafarroako Administrazio Auzitegian, argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko ordena bereko salan, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Auzitegiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio organo eskudunari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo hilabetearen barruan

Datuen babesa.–Datuen tratamenduaren arduraduna.

a) Datuen tratamenduaren arduraduna: Sakanako Mankomunitateko Idazkaria (Miren Pereda Razkin).

b) Datuen babeserako ordezkaria: idazkaria@sakana-mank.eus.

c) Helburua: enplegu-deialdiak kudeatzea botere publikoen jardunean.

d) Oinarri juridikoa: Datuen Babeseko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c artikulua: “Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikatu beharreko legezko betebehar bat betetzeko” (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena).

e) Datuak gordetzeko denbora: datuak gorde eginen dira adierazitako xedea betetzeko behar den denboran, eta gorde eginen dira Mankomunitateak datuak tratatzearen ondoriozko erantzukizunak izaten ahal dituen bitartean. Era berean, artxiboei eta dokumentuei buruzko, apirilaren 4ko, 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio-arauak bete behar dira.

f) Datuen hartzaileak: datuak epaile eta auzitegiei laga ahal izango zaizkie, indarrean dagoen legeria betez, eta Mankomunitatearen web orrian/egoitza elektronikoan eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazten denaren arabera.

g) Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, okerrak badira zuzentzeko eta, mankomunitate-bulegoetara joz, datuak ezabatzeko.

h) Era berean, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, Jorge Juan kalea 6, 28001 (Madril) edo www.agpd.es helbidean duten egoitza elektronikoaren bitartez.

i) Informazio gehiago: Pribatutasun-politika mankomunitate-webgunean

Lakuntzan, 2022ko martxoaren 15ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Eskabide eredua (PDFa).

GAITEGIA

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

–Administrazio elektronikoa. 11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa. 11/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzkoa.

–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Atariko titulua: xedapen orokorrak, sektore publikoaren jardun- eta funtzionamendu-printzipioak.

–Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legea.

–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. eta V. tituluak.

–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: II. titulua.

–280/2990 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena.

–Informatikako oinarrizko tresnak: kalkulu-orriak, testu-prozesadoreak, Outlook, Administrazio elektronikoa.

–Egoitza digitala.

–Uraren hornidurarako eta uraren ziklo integralari dagokionez emandako gainerako zerbitzu eta jardueretarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Arbizuko zabortegian industria-hondakin ez-arriskutsuak isurtzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Ordenantza fiskala, etxeetako hondakinak eta antzekoak biltzeko, tratatzeko, aprobetxatzeko edo ezabatzeko tasak eta zerbitzu horrekin lotuta egindako gainerako jarduerak arautzen dituena.

–Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza.

–Sakanako 2020ko plan estrategikoa.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean dagoen legediaren arabera eskatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L2204592