70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, familia-langilearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

Deialdia egiten da, hautaproben bidez familia-langilearen lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako kontratuekin erantzutearren.

Lanpostuaren lansariak D mailari dagozkionak izanen dira, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (www.valledeegues.com/eu), baita Eguesibarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Garajonay kalea 1, Sarriguren, Eguesibar).

Sarrigurenen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2204395