70. ALDIZKARIA - 2022ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangaien zerrendak egiteko

Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostuan aritzeko izangaien zerrendak eratzea hautaproben bidez, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Lanpostuaren lansariak D mailari dagozkionak izanen dira, gehi plantilla organikoan ezarritako osagarriak.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Udalaren web-orrian (www.valledeegues.com/eu), baita Eguesibarko Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan ere (Garajonay kalea 1, Sarriguren, Eguesibar).

Sarrigurenen, 2022ko martxoaren 24an.–Alkatea, Amaya Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2204375